65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2013ko aurrekontua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2013ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Milagron, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1304716