65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

Hirigintzako aldaketa. Hasierako onespena

Milagroko Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Milagroko Udal Plan Orokorrak egituratu gabeko lurzoru urbanizagarrirako dituen egiturazko antolamenduko determinazioetan, 2. poligonoko 302. lurzatiari dagokionez. Sustatzailea Vicente Ortún García da, S.A.T. La Faceríaren izenean, IFZ F31422876 baitu eta helbidea, berriz, Tuterako Sancho el Fuerte plaza, 11-8.a B.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hain zuzen ere udal bulegoetan, interesdunen eskura, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluak lege beraren 74.ari dagokionez ezarritakoa aplikatzeko.

Milagron, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1304705