65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDILIBARRI

2013ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mendilibarriko Kontzejuaren batzarrak, 2013ko martxoaren 22an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuarekin bat, herritar eta interesdun guztiei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, aztertu eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Mendilibarrin, 2013ko martxoaren 25ean.–Kontzejuko burua, Javier Azcona Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1304537