65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Landalurreko Ondasunen Erregistroko datuen berritze kolektiboa

Katastroa berritzeko eremua osatzen duten higiezinen mugaketa grafikoa eta karakterizazioa egiteko lana bururaturik, haren xedea baita katastroko lurzatien planoa Mendabiako lurzati berrantolamenduaren I. fasearen prozesuaren ondoriozko planoari egokitzea, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 28. bis artikuluaren 4. puntuarekin bat, argitara ematen da iragarki hau, udal bulegoetan jendaurrean egon dadin hamabortz egunean.

Epe horretan eta hura amaitu eta hurrengo hamabortz egunean, interesdunek alegazioak aurkez ditzakete, bai mugaketari bai titulartasunari eta egindako karakterizazioari dagokienez.

Mendabian, 2013ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, María Jose Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1304523