65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketak hirigintzako determinazio xehakatuetan, Larragako “Los Pinos” banaketa eremuari dagokionez

Larragako Udalak, 2013ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

“1. Aldaketa hasiera batean onestea Larragako Udal Planeko hirigintzako determinazio xehakatuetan, “Los Pinos” banaketa eremuari dagokionez, aipatu erreserbarekin. Conrado García Napalek eta Miguel Ángel Suescun Lópezek aurkeztu dute, Larragako katastroko 2. poligonoko 707 eta 708. lurzatiez eta 763. lurzatiaren puska batez den bezainbatean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoaren arabera jokatzeko.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan plazaratzen diren egunkarietan ere argitaratzea.

3. Erabaki hau Conrado García Napali eta Miguel Ángel Suescun Lópezi jakinaraztea.”

Larragan, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1304680