65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2013ko martxoaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 90etik 93ra bitarteko lurzatietako aldaketa xehakatua (San Francisco Javier karrikako 5a eta 7a, Nuestra Sra. del Pilar, zk.g.-behea eta Larrainak karrikako 6a), San Francisco Javier karrikako 7ko jabe elkarteak sustatua, 2012MPGO0006 zenbakidun espedientean dagoen testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Iñaki Crespo San José.

Iragarkiaren kodea: L1304732