65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2013ko martxoaren 22ko 10/13 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena, Candevalos, SLrekin. Haren bidez, Candévalos, SLk Udal Planeko UA. 12.6 unitatean dituen lurrak bere buruari esleitzen dizkio Fontellasko Udalak, izan ere Fontellasko Udalak bere gain hartu ditu Candevalos, SLr izegozkion urbanizazio kuotak Udal Planeko 12.1etik 12.12ra bitarteko jarduketa unitateen urbanizazio eta zerbitzu komunetako obren abonamendu hainbanatua ordaintzeko kostuak banatzeko proiektuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Fontellasen, 2013ko martxoaren 22an.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1304525