65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2013ko aurrekontuen hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2013ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran, 2013. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batez. Baita Musika Eskolakoak ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Etxarri Aranatzen, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1304668