65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELGORRIAGA

2013ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Toki entitate honetako Idazkaritzan jendaurrean daude, erreklamazioak aurkez daitezen, Udalaren 2013ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, Udalbatzak 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsiak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 1990eko uztailaren 2ko Foru Legearen 275. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek, foru lege horren 276. artikuluak aipatzen baititu, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, arau hauei jarraikiz:

a) Jendaurreko epea eta erreklamazioak onartzekoa: hamabortz egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Zein bulegotan aurkeztu: Erregistro Orokorra.

Elgorriagan, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.

Iragarkiaren kodea: L1304706