65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan: arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa

Zarrakazteluko Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkuran, behar den gehiengoa izanik, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantzan, fitxategi hau sortu delakoz: Arriskutsuak izan daitezkeen animalien erregistroa.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, 30 egun balioduneko epean interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara.

Zarrakaztelun, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.

Iragarkiaren kodea: L1304723