65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Datuen babesaren gaineko ordenantza. Onespena. Ondare arloko erreklamazioen fitxategia

Zarrakazteluko Udalak, 2012ko urtarrilaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen bi fitxategi sortzea Zarrakazteluko Udaleko datu pertsonalen gaineko ordenantzan. Erabaki hori 2013ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 16an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretako aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zarrakaztelun, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.

FITXATEGIAK SORTZEA ZARRAKAZTELUKO UDALAREN DATU PERTSONALEN GAINEKO ORDENANTZAN

Zarrakazteluko Udalak datu pertsonalen fitxategi batzuen ardura du eta beharrezkoa da fitxategi horiek errealitatera egokitzea.

Lehenbizikoa.–Ondoko fitxategi hau sortzea, ezaugarriak eta egitura honakoak izanda: Ondare arloko erreklamazioak:

–Xede eta erabilera aurreikusiak: ondare arloko erreklamazioek sortutako espedienteen kudeaketa.

–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek emanda, eskatzen diren agiriekin batean udal bulegoetan aurkezten duten eskabide baten bitartez.

–Ukitutako norbanako edo taldeak: Udalari ondare arloko erantzukizuneko erreklamazioa aurkezten dioten norbanakoak.

–Fitxategiaren oinarrizko egitura:

  • Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, NAN/IFZ, telefonoa, irudia.
  • Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
  • Osasun arloko datuak.
  • Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

–Tratamendurako erabilitako sistema: paperezko euskarrian.

–Datuen komunikazioa: Udalak zer aseguru entitaterekin hitzartu zuen erantzukizun zibileko asegurua, huraxe.

–Organo arduraduna: Zarrakazteluko Udala.

–Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Zarrakazteluko Udala.

–Segurtasun maila: handia.

Bigarrena.–Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta xedatzea sortutako fitxategiak dagokien erregistroan inskriba daitezela Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan.

Iragarkiaren kodea: L1304721