65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Delegación voto concejales

Zarrakazteluko Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin bilkura arruntean eta legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, onetsi zuen zinegotzien botoa bertze baten eskutan uztea, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 86.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (martxoaren 12ko 11/2013 Legeak ekarritako aldaketa):

a) Bere amatasunaren kariaz bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du bertze zinegotzi baten eskutan, erditu ondoko sei astean.

Aitatasunagatiko baja, edoskitzea edo haurdunaldia ez dira arrazoi izanen botoa bertze baten eskutan uzteko, salbu eta arriskuko haurdunaldia dagoenean, mediku arduradunak ziurtatua.

b) Ospitaleratua egoteagatik edo, behar bezala frogaturik, eri handi egoteagatik bilkuretara joaten ahal ez den zinegotziak bere botoa uzten ahalko du bertze zinegotzi baten eskutan.

c) Ezgai-egoera frogatzeko, osasun ziurtagiri sinatua aurkeztu beharko da, elkargokide zenbakia zehaztuta eta pairatzen duen eritasunaren larritasuna jasotzen duena.

d) Osoko bilkuretan baizik ez da posible izanen botoa bertze baten eskutan uztea, inoiz ez lan batzordeetan edo bozketa behar duten bertzelako egoeretan.

e) Zinegotzi batek ez du inoiz izanen boto bat baino gehiago bere eskutan utzia.

f) Bertzeen eskutan utzitako botoen kopurua ez da inoiz izanen Udalbatza osatzen duten zinegotzien erdiak baino gehiago.

g) Botoa bertze baten eskutan uzteko aldia ez da inoiz urtebete baino luzeagoa izanen.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zarrakaztelun, 2013ko martxoaren 27an.–Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.

Iragarkiaren kodea: L1304720