65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik

Berriozarko Udaleko alkate udalburuak, gaurko egunarekin, 20130197 Ebazpena eman du. Hona hemen:

“Udalerritik kanpo izanen naizenez 2013ko apirilaren 1etik 7ra, oporrak direla-eta.

Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, bertzeak bertze– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku, eta 2013ko apirilaren 1etik aitzina izanen du eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.

Uste izatekoa denez apirilaren lehen astean lehen alkateordeak baja hartuko duela aitatasunagatik.

EBATZI DUT:

1. Francisco Javier Unzué Ozcoidi bigarren alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, bere gain izan ditzan 2013ko apirilaren 1etik 7ra.

Berriozarren, 2013ko martxoaren 21ean.–Alkate udalburua, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1304640