65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Hasierako onespena Udal Planaren aldaketari

Basaburuko Udalak 2013ko martxoaren 25ean hasiera batez onetsi zuen M.ª Asunción Astiz Larrayak sustatutako Udal Planaren egiturazko aldaketa. Udal Planaren aldaketa honek Orokietako 8. poligonoko 318. lurzatiaren puska bat landa lurretik hiri lurrera pasatzea du helburu, lurzati horretan dagoen biltegia botatzean haren eraikigarritasuna mantentzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritako tramitazioari jarraituz.

Basaburuan, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.

Iragarkiaren kodea: L1304734