65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

2013. urterako zerga eta tasak. Behin betiko onespena

Basaburuko Udalak, martxoaren 25eko osoko bilkuran, behin betikoz onartu zituen 2013. urterako zerga eta tasak. Hasierako onespeneko akordioa 2012ko abenduaren 28an onartu zuen Osoko Bilkurak, eta urtarrilaren 28ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izan zen hasierako onespeneko akordio hau.

Basaburuan, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, Ricardo Arangoa Legarra.

11.
2013 urterako zerga eta tasen onespena

Alkateak esan du Ogasun Batzordean finkatu zela 2013. urterako zerga eta tasen proposamena.

Hori horrela, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:

1.–Ezartzea 2013. urterako zergak eta tasen tarifak honakoak izanen direla:

Zergak

1.–%0.238an ezartzea hiri kontribuzioa kobratzeko karga.

2.–%0,807an ezartzea lur kontribuzioa kobratzeko karga.

3.–EIOZ zerga %5ean finkatzea. Aurreko urteko balioa mantentzen da.

4.–1,130eko indizea ezartzea JEZ zerga kobratzeko. Aurreko urteko balioa mantentzen da.

5.–1. Lurren balio igoeraren gaineko zerga:

–1 eta 5 urte arteko balio igoerak: %3.3.

–5 eta 10 urte arteko balio igoerak: %3.2.

–10 eta 15 urte arteko balio igoerak: %2.5.

–15 eta 20urte arteko balio igoerak: %2.3.

2. %20ko karga bakarra ezartzea gainbalioa kobratzeko zerga-oinarri bezala.

Ur eta saneamendu zerbitzuaren kuotak

(Kontzejuekin adostuta %3ko igoerarekin)

A.–Ur kontsumoa m³ bakoitzeko: 0,250 euro.

B.–Ur horniduraren kuota:

Sei hilabeteko kuota: 18,32 euro.

C.–Saneamendu kuota:

–Sei hilabeteko kuota: 18,32 euro.

–Lotura eskubidea: 244 euro etxebizitza bakoitzeko.

Aizarozko epaitzen tasak

50 euro, ez bada etxera eramaten, eta 150 euro, etxera eramaten bada.

Aizarozko baratzeen erabilpen tasa

90 euro.

Hirigintza tasak

–Obra baimenen tramitazioa:

  • < 5.000 aurrekontua: 50,00 euro.
  • > 5.000 < 15.000: 70,00 euro.
  • > 15.000 < 30.000: 140,00 euro.
  • < 30.000 < 60.000: 210,00 euro.
  • < 60.000 < 150.000: 280,00 euro.
  • > 150.000 < 300.000: 350,00 euro.
  • < 300.000 < 600.000: 420,00 euro.

–Eranskina, zuinketa akta eta beste batzuk: 70,00 euro.

–Urbanizatu ezin den lurrean eraikitzeko baimena: 105 euro.

–Jarduera sailkaturako baimena: 140 euro.

–4D eranskineko jarduerak: 172 euro.

–Ikuskaritza bisitak: 365 euro.

–Lehen aldiz erabiltzeko baimenak, obra bukaerak: 230 euro.

–Irekitzeko baimena: 245 euro.

–4A, 4B eta 4C eranskinetako jarduera sailkatuak: 443 euro.

–4D eranskineko jarduerak: 260 euro.

–Ikuskaritza bisitak: 365 euro.

–Eranskina: 70 euro.

–Lursailak zatitzeko baimenak: 205 euro.

–Ikerketa edo memorietarako hirigintza kontsultak, xehetasun azterlanak eta birzatiketa proiektuak: 210 euro.

–Udal Planaren aldaketa xehakatuak: 245 euro.

–Hirigintza arauen aldaketa, plan partzialak: 315 euro.

–Bestelako txostenak (errekurtsoak, alegazioak): 175 euro.

Iragarkiaren kodea: L1304725