65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Ordenantza, Artazuko Udalaren baratzeen erabilera eta horiek erabiltzeko eta emateko baimenak arautzen dituena. Hasierako onespena

Artazuko Udalak, 2013ko martxoaren 26an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Artazuko Udalaren baratzeen erabilera eta horiek erabiltzeko eta emateko baimenak arautzen dituen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Artazun, 2013ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1304754