65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Herrilurraren desafektazioa

Udal honek, 2013ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea herrilurretako 291,69 m² desafektatzea 2. poligonoko 561. lurzatian, Beortiga alderdian, haren erabilpena Javier Echeverría Garcíari lagatzeko, 30 urterako, nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduera posible izateko eta hura erregularizatzeko.

Argitara ematen da, hilabeteko epean bidezko alegazioak edo erreklamazioak egiteko aukera izan dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Arroitzen, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1304540