65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Ondareko 376. lurzatiaren erabilera Arguedasko Udalari lagatzeko espedientearen onespena, hura esleitzeko proposamenak eta agiriak aurkezteko

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 216. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 113.etik 140.era bitarteko artikuluetan xedatua bete beharrez, eta 2013ko martxoaren 21ean egin osoko bilkura arruntean onetsi ondoan ondareko 376. lurzatiaren erabilera Arguedasko Udalari lagatzeko espedientea, iragarki hau argitaratu da, argitaratu ondoko 15 egun naturaleko epean aurkez dadin Arguedasko Herriko Etxeko Idazkaritzan, 9:00etatik 15:00etara, Idazkaritzan horretarako dagoen administrazio baldintzen agirian eskatzen den dokumentazioa.

Arguedasen, 2013ko martxoaren 27an.–Alkate udalburua, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1304767