65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Udalerrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jendaurrean egonen dela Arguedasko Udalaren bulegoetan ehiza barruti publikoa eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Molinaz, Común, Lombillos, Villar, Sierra, Jugatillo, Casinos, Aduleros, Soto Comunal, El Trillo, Molares, Castejón eta Pieza Rey, eta Campo Regadíoko finkak.

Arguedasen, 2013ko martxoaren 27an.–Barrutiko titularra, Fernando Mendoza Rodríguez, alkate udalburua.

Iragarkiaren kodea: L1304766