65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aldaketa Herrilurretako ondasunen aprobetxamendua
arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2013ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Añorbeko herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Añorbeko herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Añorben, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1304567