65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aldaketa, Añorbeko UC-15 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuan. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2013ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Añorbeko UC-15 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektuan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 29ko 35/2002 Foru Legearen 151 eta 76. artikuluetan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta komenigarriak iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1304566