65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Aldaketa Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2013ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, aldaketak hasiera batean onetsi zituen Udal Plan Orokorreko antolamendu xehakatuko determinazioetan. haren bidez, eraikigarritasuna handituko da 250 metro karratu baino azalera tikiagoa duten lurzatietan. Sustatzailea Añorbeko Udala da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 29ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan xedatuari jarraikiz, hara igortzen baitu lege beraren 79.3 artikuluak, hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta komenigarriak iruditzen zaizkion erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Añorben, 2013ko martxoaren 25ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1304563