65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Aldaketa, Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2013ko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Hirigintzako tramitazioen tasak arautzen dituen ordenantzan.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluetan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek eta interesdunek bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aberin-Muniainen, 2013ko martxoaren 26an.–Alkatea, David Arnedillo Urricelqui.

Iragarkiaren kodea: L1304636