65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

32/2013 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Osasuneko kontseilariak emana, indarrik gabe uzten duena Osasuneko kontseilariaren azaroaren 14ko 105/2012 Foru Agindua. Foru agindu horren bidez, Salvador Carrascosa Moreno jauna Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen zuzendariorde mediku izendatu zen.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 14ko 105/2012 Foru Aginduaren bidez, Salvador Carrascosa Moreno jauna Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen zuzendariorde mediku izendatu zen. Foru agindu hori 2012ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n.

Interesdunak ez duenez onarpena formalizatu, bidezkoa da aipatu foru agindua indarrik gabe uztea,

AGINDU DUT:

1. Osasuneko kontseilariaren azaroaren 14ko 105/2012 Foru Agindua indarrik gabe uztea. Foru agindu horren bidez, Salvador Carrascosa Moreno jauna Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Kirurgikoen zuzendariorde mediku izendatu zen.

2. Foru agindu hau Salvador Carrascosa Moreno jaunari jakinaraztea eta Nafarroako Ospitaleguneko zuzendariari eta Langileriaren Zuzendaritzari, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Langileriaren Gastuaren Plangintza eta Kontrolerako Zuzendariordetzari eta Langileriaren Kudeaketa eta Garapenerako Zuzendariordetzari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2013ko martxoaren 8an.–Osasuneko kontseilaria, Marta Vera Janín.

Iragarkiaren kodea: F1303718