65. ALDIZKARIA - 2013ko apirilaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

21/2013 FORU DEKRETUA, martxoaren 20koa, Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 22ko 11/2012 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen araberako egitura eta departamentu bakoitzaren eskumen esparrua ezarri ziren. Foru dekretu hori 2012ko 121. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 23an.

Era berean, ekainaren 27ko 30/2012 Foru Dekretuaren bidez, Sustapen Departamentuaren oinarrizko egitura ezarri zen, geroko garapena galarazi gabe. Dekretu hori 2012ko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 4an.

Bidezko da, beraz, Sustapen Departamentuaren egitura berria behar bezala garatzea.

Hori horrela, Sustapeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2013ko martxoaren 20an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Sustapen Departamentuaren eskumenen esparrua.

Sustapen Departamentuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak honako arlo hauetan bereganatuak dituen eskumenak gauzatzea: Nafarroako errepide sarea proiektatu, gauzatu, zaindu, ustiatu eta defendatzea; interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea; geologia eta geoteknia; kartografia; garraioaren arloko politika planifikatu, koordinatu eta gauzatzea, lurraldearen antolamendua eta hirigintza; eraikuntzen kalitatea kontrolatu eta sustatzea; etxebizitza eskuratzeko bideak sustatzea eta bizitegietarako lurzoruaren merkatuan esku hartzea; bai eta indarra duten xedapenek ematen dizkioten gainerako eskudantziak ere.

2. artikulua. Sustapeneko kontseilaria.

1. Sustapeneko kontseilariak, Departamentuko titularra baita, eta foru dekretu honen 1. artikuluan definitutako eskumen esparruari loturik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan ezarritako eskudantziak erabiliko ditu.

2. Zehazki, honako hauek dagozkio:

a) Jendaurrean jarritako proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea, eta desjabetzerako jendaurrean jartzeko tramitea irekitzea eta ebaztea.

b) Behin betiko onestea udal plan orokorrak, sektorizazio planak, plan bateratuak, plan independente bereziak, plan orokorretako eta sektorizazio planetako antolamendu-determinazio egituratzaileen aldaketak eta planeamenduaren berrikuspenak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoarekin bat.

3. Orobat, Sustapeneko kontseilariaren zeregina da, departamentuaren titularra den aldetik, kide anitzeko organo hauetako buru izatea:

a) Nafarroako Garraioen Kontseilua.

b) Nafarroako Taxien Kontseilua.

c) Iruñerriko Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaia.

d) Lurraldearen Antolamenduko Batzordea.

4. Departamentuan bada Kontseilariaren Kabinete bat, Sustapeneko kontseilariari laguntza politikoa eta teknikoa emateko; kabinetea Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 19. artikuluan ezarritakoari loturik dago, eta kontseilariaren mendean dago zuzenean.

3. artikulua. Sustapen Departamentuaren antolaketa orokorra.

Sustapen Departamentuak, bere titularraren goi zuzendaritzapean, honako organo hauek izanen ditu bere oinarrizko egituran:

a) Herri Lan Zuzendaritza Nagusia.

b) Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia.

c) Idazkaritza Tekniko Nagusia.

d) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua.

4. artikulua. Zuzendaritza nagusien eskudantziak.

Foru dekretu honen 2.2 artikuluan ezarritakoa alde batera utzi gabe, Sustapen Departamentuko zuzendaritza nagusiek, kontseilariaren goi zuzendaritzapean eta foru dekretu honetan bakoitzari esleitutako esparruan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluan eta azken xedapenetako lehenbizikoan ezarritako eskudantziak izanen dituzte eta, horietaz gainera, indarra duten xedapenek esleitzen dieten edo Sustapeneko kontseilariak agintzen dien beste edozein.

5. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskudantziak.

Sustapen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak, foru dekretu honen 1. artikuluan azaldutako eskumenen esparruaren barrenean, eta Sustapeneko kontseilariaren goi-zuzendaritzaren mendean, hari zuzenean atxikia baita Idazkaritza Tekniko Nagusia, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. artikuluan eta Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Idazkaritza Tekniko Nagusiak arautzen dituen erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuan ezarri diren eskudantziak izanen ditu, 8. artikuluak aurrekontua kudeatzeko finkatzen dituenak izan ezik, baita indarra duten xedapenek ematen dizkiotenak edo Sustapeneko kontseilariak agintzen dizkionak ere, eta eskudantziak baliatzeko behar diren ebazpenak emanen ditu.

6. artikulua. Zerbitzuen eginkizunak.

Zerbitzuek, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta dagokion esparru materialean, ondoko eginkizunak izanen dituzte: beren mendeko atal edo unitate organikoak planifikatzea, koordinatzea, zuzentzea eta kontrolatzea; prozedurak arintzeko, arrazionalizatzeko eta errazteko printzipioak bultzatzea eta sustatzea; indarra duten xedapenek berariaz ezarritakoak, eta departamentuko organo eskudunek beren esku deskontzentratzen edo eskuordetzen dizkietenak.

7. artikulua. Atalen eginkizunak.

Atalei dagozkie, departamentuko goragoko organoen zuzendaritzapean eta kasuan kasuko esparru materialean, beren mendeko bulego edo unitateen jarduerak burutu, haiei buruz txostenak eman eta hierarkian goragokoari proposatzeko eginkizunak, jarduera horiek koordinatu, zuzendu eta kontrolatzeko eginkizunak, eta departamentuko organo eskudunek agintzen dizkietenak.

II. KAPITULUA

Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

8. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu:

a) Nafarroako errepide sarearen planeamendua egitea, programatzea, proiektatzea, gauzatzea eta zaintzea.

b) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean.

c) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

d) Zuzendaritza Nagusiaren eskumena diren eraikuntza obretako eta proiektuetako segurtasuna eta osasuna.

e) Geologia eta geoteknia.

f) Topografia, geodesia eta kartografia.

g) Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak, salbu proiektuak behin-behinekoz eta behin betiko onestea eta jendaurreko tramitea irekitzea eta ebaztea.

h) Nafarroako errepide sarearen ustiapena eta defentsa.

i) Baimenak ematea Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsaren arloan.

j) Zehapen-espedienteak Nafarroako errepide sarearen ustiapenean eta defentsan; zuzendari nagusiari dagokio horien hasiera eta ebazpena.

k) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

l) Indarra duten xedapenek Sustapen Departamentuari esleitzen dizkioten beste batzuk, Zuzendaritza Nagusiak bere duen esparruan, eta bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

9. artikulua. Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek ditu bere egituran:

a) Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua.

b) Eraikuntza Zerbitzua.

c) Zainketa Zerbitzua.

2. ATALA

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzua

10. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren eginkizunak.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, honako arlo hauekin loturik:

a) Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen azpiegituren planeamendua eta programazioa.

b) Nafarroako errepide sareko eta Zuzendaritza Nagusiak sustatzen dituen eraikuntza obren proiektuen garapenaren kudeaketa integrala.

c) Interes orokorreko obra hidraulikoak, trenbideetakoak eta aireportuetakoak edo agintzen zaizkion antzeko obrak kudeatzea, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak, bai proiektu fasean bai obren gauzatzean eta ustiapenean. Jarduketa horiekin loturik, bere eskumeneko gainerako obretarako artikulu honetan ezarritako eginkizunak beteko ditu zerbitzuak.

d) Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

e) Azpiegituren planifikazioan eta proiektuetan ingurumeneko neurriak integratzea, eta Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko azpiegitura publikoekin lotutako ingurumeneko programak garatzea.

f) Departamentuaren eskumeneko azpiegituren obretarako desjabetzeak.

g) Geologia eta geoteknia.

h) Eraikuntza proiektuen segurtasuna eta osasuna eta obren kalitate kontrola.

i) Topografia, geodesia eta kartografia.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

11. artikulua. Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuaren egitura.

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Proiektuen Atala.

b) Ingurumena Zaintzeko Atala.

c) Desjabetze Atala.

d) Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atala.

e) Kartografia Atala.

f) Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atala.

12. artikulua. Proiektuen Atalaren eginkizunak.

Proiektuen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Nafarroako errepide sareko bide azpiegiturak eta trenbide eta aireportuetakoak programatzearekin eta proiektatzearekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioak planifikatzea eta programatzea.

b) Errepideekin eta trenbideetako, aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturekin eta beste obra publiko batzuekin lotutako honako azterlan hauek egitea eta kudeatzea, betiere behin betiko onetsi arte: bideragarritasun azterlanak, alternatiben azterlanak, plan sektorialak, aurreproiektuak eta proiektuak.

c) Aholkularitza enpresei agindutako proiektuetan, azterlanetan eta zerbitzuetan zuzendaritza lana egitea.

d) Errepide eta trenbide sareei eta aireportuetako azpiegiturei eragiten dieten hirigintzako ekimenei edo bestelakoei buruzko txostenak gainbegiratzea eta egitea, plangintzaren ikuspuntutik.

e) Proiektuak normalizatzea eta araudi teknikoa argitaratzea.

f) Behar diren ekintzak bultzatzea Foru Komunitateko trenbideetako eta aireportuetako azpiegiturak hobetzeko eta egokitzeko, baita beste garraio batzuekiko intermodalitatea sustatzen dutenak hobetzeko eta egokitzeko ere.

g) Nafarroako trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan eskumenak dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin koordinatzea.

h) Trenbideetako eta aireportuetako azpiegituren arloan ezartzen diren helburuak babestera bideratutako jarduketak sustatzea.

i) Obren proiektua egitea eta obrak gauzatzea eta kudeatzea, alderdi guztietan, betiere Foru Komunitateko eskumenen esparruko trenbideetako eta aireportuetako eta intermodalak diren azpiegiturak eraikitzearekin edo hobetzearekin loturik.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

13. artikulua. Ingurumena Zaintzeko Atalaren eginkizunak.

Ingurumena Zaintzeko Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Zuzendaritza Nagusiaren eskumenekoak diren azpiegituren plangintzan, proiekzioan, eraikuntzan eta zaintzan ingurumeneko neurriak integratzearekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Planeamenduak eta proiektuak idaztean, aholkularitza ematea ingurumeneko konponbide hoberenak lortzeko.

b) Ingurumenaren babesean eskumenak dituzten erakundeekin harremana izatea.

c) Departamentuaren eskumena diren proiektuen Ingurumen eraginaren azterlanak eta Ingurumen ukipenen azterlanak gainbegiratzea, ingurumenean eskumena duen departamentuari igorri aurretik.

d) Azpiegitura proiektuen tratamendu estetikoarekin, ekologikoarekin, ingurumenekoarekin eta apaingarriarekin lotutako neurriak prestatzea, egitea, hartzea eta aplikatzea.

e) Obren hondakindegietarako tratamendu egokia zehaztea eta aplikatzea proiektuan.

f) Obretan ingurumeneko neurriak kontrolatzea eta kudeatzea.

g) Obren ingurumen eta apaindura integrazioari dagozkien inbertsioak kudeatzea, hala badagokio.

h) Obren ingurumen jarraipeneko batzordeetan parte hartzea.

i) Obren hondakindegien tratamendu egokia aplikatzea.

j) Atsedenguneak zaintzea eta Nafarroako errepide sareko bidearteetako, biribilguneetako eta begiratokietako landaketak, apaingarriak eta lorategiak mantentzea, eta horien inguruko landarediaz arduratzea.

k) Ingurumeneko prebentzio eta babes arloetako jarduketa osagarriak.

l) Azpiegitura publikoekin loturik, ingurumen arloko ikerketa, garapena eta berrikuntza.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

14. artikulua. Desjabetze Atalaren eginkizunak.

Desjabetze Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere departamentu honen eskumeneko azpiegituretako obretarako desjabetzeak kudeatzearekin loturik, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

15. artikulua. Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalaren eginkizunak.

Eraikuntzako Segurtasunaren eta Kalitate Kontrolaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere obren gauzatzearekin, proiektuen eta eraikuntza-lanen segurtasun eta osasun arloarekin, geologiarekin eta geotekniarekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Proiektugile eta obra zuzendariei aholkularitza ematea segurtasun eta osasun arloan, indarreko araudiarekin bat.

b) Hala badagokio, obretako segurtasuneko koordinazio arloko kontratuak koordinatzea, dagozkion obren zuzendaritzetan integratzeko.

c) Obrak kontratatzean, segurtasun eta osasun arloko neurriak betetzeko ikuskapena eta aholkularitza.

d) Obretako segurtasun eta osasun arloarekin lotutako guztiaren jarraipen estatistikoa.

e) Hirugarrenei prestakuntza ematea segurtasun eta osasunaren arloan.

f) Segurtasun eta osasun arloan eskumena duten beste erakunde batzuekin harremana izatea.

g) Laborategiko saioak sustatzea, egitea eta kontrolatzea.

h) Materialen laborategia kudeatzea; ziurtagiriak eta homologazioak.

i) Kalitate kontrolarekin lotutako estatistikak, txostenak eta memoriak.

j) Elkarlana, azpiegituretarako inbertsio planen gauzatzean.

k) Geologiarekin eta geotekniarekin lotutako azterlanak eta obrak planifikatzea, kudeatzea eta garatzea, eta lurren datu fisikoen baseak egitea, eta arlo horiekin lotutako beste edozein jarduketa.

l) Arrisku geologikoa duten eremuak analizatzea, bereziki ezponda harkaiztsuak aipatuz; jarduketa planak eta haien kudeaketa eta garapena.

m) Zundaketak zulatzea, putzuak eraikitzea, ezpondak egonkortzea, zuloak zaintzea eta arrisku geologikoak.

n) Espeleologiako ikerketak babestea, eta Nafarroako simak eta barrunbe geologikoak zaintzea eta defendatzea.

ñ) Zuzendaritza Nagusiaren eskumeneko obrak proiektatzean eta gauzatzean geologiako eta geotekniako teknologia integratzea.

o) Aholkularitza geologikoa eta geoteknikoa ematea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuei eta Nafarroako toki entitateei.

p) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

q) Agintzen zaizkion obren zuzendaritza.

r) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

16. artikulua. Kartografia Atalaren eginkizunak.

Kartografia Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere topografiarekin, geodesiarekin eta kartografiarekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako Geodesia Aktiboaren Sarea eraikitzeko eta kudeatzeko beharrezkoak diren azpiegitura fisikoa eta sistema teknologikoak ezartzea, kudeatzea, zaintzea eta hobetzea eta gainerako datu-base topografiko eta geodesikoak mantentzea eta zaintzea.

b) Nafarroako lurraldearen aireko irudi metrikoak ateratzea, sentsore aktiboak eta pasiboak erabiliz.

c) Datu-base kartografikoak eta horietatik ateratako sail kartografikoak ezartzea eta mantentzea; horiek hiri eta lurralde sailak ezartzeko euskarri dira.

d) Topografiarekin lotutako jarduera mota guztien plangintza, kudeaketa eta garapena.

e) Jarduera kartografikoen eta topografikoen integrazioan eskumenak dituzten unitateekin lankidetzan aritzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beharrei erantzute aldera.

f) Estatuko Administrazioaren barnean kartografia arloko eskumenak dituzten organoekin lankidetzan aritzea eta Foru Komunitatean arlo horretan eskumenak dituzten toki entitateak koordinatzea eta lankidetzan aritzea.

g) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kartografiari eta topografiari buruz duen dokumentazioa artxibatzea eta zaintzea.

h) Produktu kartografikoak argitaratzea eta zabaltzea.

i) Bere eginkizunen esparruko azterlanak egitea, txostenak prestatzea edo iradokizunak egitea.

j) Bere jarduketa eremuaren barnean ikerketa, berrikuntza eta prestakuntza zientifiko eta teknikoko programak antolatzea, gauzatzea, zuzentzea, gainbegiratzea eta prestatzea, bakarrik nahiz beste entitate eta erakunde batzuekin batera, zehazki Nafarroako unibertsitateekin eta zerbitzu kartografikoetan espezializatutako beste erakunde batzuekin.

k) Zerbitzu kartografiko publiko eta pribatuak sustatzea eta bultzatzea, baita kartografiaren arloko ikerketa, irakaskuntza eta garapen teknologikoa ere.

l) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren informatika eta proiektu informatikoak kudeatzea eta koordinatzea.

m) Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren Errepideen Geografia-informazioko Sistema sortu eta mantentzeko beharrezkoak diren lanak koordinatzea eta garatzea.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

17. artikulua. Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere zerbitzuaren jarduketa administratiboekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Inbertsioen eta lotutako datu estatistikoen bilakaeraren jarraipena.

b) Tramitatutako espedienteen normalizazioa, koordinazioa, kontrola eta jarraipena.

c) Urteko memoriak eta jardueren gaineko txostenak prestatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Eraikuntza Zerbitzua

18. artikulua. Eraikuntza Zerbitzuaren eginkizunak.

Eraikuntza Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Nafarroako errepide sareko obrak eta Foru Komunitateko beste obra publiko batzuk gauzatzearekin loturik, baita agintzen zaizkion interes orokorreko edo antzeko beste obra batzuk gauzatzearekin loturik ere, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, galarazi gabe dagozkien eskumenak. Hala behar denean, dagozkion proiektuak idaztea ere egokitu dakioke.

19. artikulua. Eraikuntza Zerbitzuaren egitura.

Eraikuntza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Obren I. Atala.

b) Obren II. Atala.

c) Obren III. Atala.

20. artikulua. Obren I., II. eta III. atalen eginkizunak.

Obren I., II. eta III. atalek foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko dituzte, betiere Nafarroako errepide sareko obrak eta Foru Komunitateko beste obra publiko batzuk gauzatzearekin loturik, baita agintzen zaizkien interes orokorreko edo antzeko beste obra batzuk gauzatzearekin loturik ere, beste erakunde eta administrazio batzuekin koordinaturik, dagozkien eskumenak galarazi gabe.

Berariaz, ondotik azaltzen diren eginkizunak beteko dituzte. Komunak dira, baina unean-unean atal bakoitzak esleiturik dituen obren arloan aplikatuko dira.

a) Obren aurreko fasean: proiektuen azterketa, horien zuinketa eta bideragarritasuna, hasteko agindua eta lanen programak eta egutegiak onestea eta, kasua bada, ukitutako zerbitzuen kudeaketa.

b) Obrak gauzatzeko fasean: zuzendaritza, ikuskapena, kudeaketa teknikoa, ekonomikoa eta administratiboa eta obrek oro har aurrera egiteko behar diren jarduketa eta txosten oro; aldian behin txostenak egitea epeak, aurrekontuak eta obrak gauzatzeko aurreikuspenak aztertzeko; hobekuntzak edo osagarriak proposatzea eta garatzea, baita dagozkion proiektuak eginez ere; segurtasun eta osasun arloan araututako jarduerak gauzatzea eta bultzatzea; obren gauzatzeak ukitutako beste administrazio eta partikularrekiko harremanak; eta kanpoko laguntzaileei agindutako lan teknikoak obren zuzendaritzan integratzea eta zuzentzea.

c) Azken fasean: obra onartzea, ikuskatzea, behar diren tramitazioak, obren azkeneko ikuskapena eta ondoko jarraipena.

d) Oro har, esleitzen zaion obra edo jarduketa bakoitzaren kudeaketa eta jarraipen osoa. Hala badagokio, dagozkion proiektuen idazketa.

e) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Zainketa Zerbitzua

21. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren eginkizunak.

Zainketa Zerbitzuak foru dekretu honetan aipatzen diren eginkizunak beteko ditu, ondoko arlo hauetan:

a) Nafarroako errepide sarearen zainketa integrala.

b) Errepide sarearen ustiapena eta defentsa; arlo horretako baimenak eta zehapen espedienteak tramitatzea.

c) Nafarroako errepideen katalogoa eta Zeharbideen Inbentarioa kudeatzea eta horien eguneraketak tramitatzea.

d) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

22. artikulua. Zainketa Zerbitzuaren egitura.

Zainketa Zerbitzuaren egiturak atal hauek ditu bere egituran:

a) Zainketa Atala.

b) Ustiapen Atala.

c) Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atala.

23. artikulua. Zainketa Atalaren eginkizunak.

Zainketa Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Errepideak erabilgarri eta funtzional mantentzea. Bide sarean larrialdiei erantzuteko zerbitzua. Neguan bideak erabilgarri mantentzea.

b) Bide sareko seinalizazio, balizatze eta argiztatze lanak.

c) Inbentarioak eta errepideen zainketa integralerako programak egitea.

d) Zoruen eta Nafarroako errepide sarearen bilakaeraren inbentarioak egitea. Zoruak hobetzeko eta garatzeko jarduketa planak.

e) Nafarroako errepide sareko obren proiektuak egitea, obrak gauzatzea eta kudeatzea, betiere bide sarearen zainketa osorako eta hobekuntzarako lanekin loturik.

f) Errepide sareko zoruak, zeharkaleak eta gune bereziak sendotzearekin lotutako lanak proiektatzea, gauzatzea eta kudeatzea.

g) Estatistikak, txostenak eta memoriak egitea.

h) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

i) Atalean erabiltzen diren higiezinen, biltegien, lokalen, makinen eta materialen mantentze-lanak eta horiekiko arreta.

j) Proiektuen zuzendaritza eta zainketa-zentro berrietako obrak ikuskatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

24. artikulua. Ustiapen Atalaren eginkizunak.

Ustiapen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen ustiapenaren eta defentsarekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Nafarroako errepideen defentsa arloan esku-hartzea eta kontrol lana egitea.

b) Baimenak tramitatzea.

c) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea eskabideak tramitatzeko ereduak eta inprimakiak errazteko eta telematikoki tramitatzeko.

d) Zuinketa eta onarpen aktak egitea, Zainketa Ataleko langileekin elkarlanean, aurretik baimendutako lanetan, lanak hobeki kontrolatzeko eta azkeneko emaitza hobea izateko, errepideen ustiapenari dagokionez.

e) Nafarroako errepide sarearen defentsaren ikuspuntutik errepide sareari eragiten dioten hirigintzako ekimenei edo hirugarrenen ekimenei buruzko txostenak ikuskatzea eta egitea.

f) Errepideen defentsaren araudian xedatutakoaren arabera ireki diren zehapen espedienteak tramitatzea.

g) Garraioen eta lurraldearen antolamenduaren arloko eginkizun osagarriak.

h) Erakundeekin eta entitateekin harremana izatea eta koordinatzea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

25. artikulua. Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atalaren eginkizunak.

Bide Segurtasunaren eta Kontrol Zentroaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere Nafarroako errepide sarearen zainketa integralarekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Bide segurtasun arloa garatzea istripuak izateko aukerei buruzko azterlanetan, arazoen analisi sistematikoan eta konponbideen proposamenean.

b) Istripuak eta horien zergatiak ikuskatzea.

c) Istripu ugariko tarteen bilakaeraren jarraipena, eta horiek desagerrarazteko programak.

d) Azterlanak eta proiektuak idaztea eta, hala badagokio, obrak kontratatzea eta zuzendaritza lana egitea, alderdi guztietan, istripu ugariko tarteak desagerrarazteko programetan, edo bide segurtasuna hobetzeko programetan.

e) Bide segurtasuna hobetzeko trazadura, lotura edo elkarguneen aurretiko diseinuan elkarlanean aritzea.

f) Bide segurtasuneko arloan, idatzitako proiektuen eta eraikitako obren ikuskapena, eta kasuan kasuko txostenak ematea.

g) Nafarroako Errepide Sarea Kontrolatzeko Zentroaren ustiapena, honako zerbitzu hauek emanez:

–Erabiltzaileari errepide sarearen egoerari buruzko etengabeko informazioa ematea.

–Bide seinalizazioa, informazio aldakorreko panelen bidez.

–Zirkulazio edukierari buruzko informazioa lortzea.

–Zainketa Zerbitzuaren mendeko errepide guztietako SOS zutoinen sarea integratzea.

–Errepide sareko tunelen kontrol zentralizatua.

–Estazio meteorologikoek emandako informazioaren kontrol zentralizatua.

–Zainketa integralean elkarlanean aritzea. Bidezaintza neguan. Alerta egoerak.

–Errepide sareko argiztapen harguneen kontrol zentralizatua.

h) Errepide sarearen kudeaketa teknikorako inbentarioak mantentzea.

i) Nafarroako errepide sarearen edukierak. Trafikoaren eta bere eboluzioaren azterketa. Prognosia. Planeamendu alorrekin lankidetzan aritzea.

j) Batzorde teknikoetan parte hartzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

III. KAPITULUA

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren
eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusia

1. ATALA

Eskumenen esparru materiala eta egitura

26. artikulua. Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparru materiala.

Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiak foru dekretu honetan aipatzen diren eskudantziak izanen ditu, arlo hauetan:

a) Lurraldearen antolamendua.

b) Hirigintza.

c) Eraikuntzako kalitatearen kontrola eta sustapena.

d) Etxebizitza eskuratzeko bideak sustatzea eta bizitegi-lurzoruaren merkatuan esku hartzea.

e) Etxebizitza, hirigintza, lurraldearen antolamendu eta garraioen arloko zehapen-espedienteak. Zuzendari nagusiari dagokio horiek abiaraztea eta ebaztea.

f) Mugikortasun eta garraio arloko politika planifikatzea, koordinatzea, antolatzea, kudeatzea eta jarraipena egitea.

g) Garraio arloko baimenak ematea.

h) Bere eskumenen esparruarekin lotutako jardueretarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntzak ematea.

i) Zuzendaritza Nagusiaren eskumena diren eraikuntza obra eta proiektuetako segurtasuna eta osasuna.

j) Lurreko garraioko azpiegituren arloan ikerketa eta garapen teknologikoa sustatzea.

k) Indarra duten xedapenek Sustapen Departamentuari ematen dizkioten gainerako eginkizunak, Zuzendaritza Nagusi honen esparruan.

27. artikulua. Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.

1. Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiak zerbitzu hauek izanen ditu:

a) Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua.

b) Etxebizitza Zerbitzua.

c) Garraio Zerbitzua.

d) Zerbitzu Juridikoa.

2. Informazio Sistemen Atala Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitzen zaio.

2. ATALA

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzua

28. artikulua. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eginkizunak.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, lurralde antolamenduarekin eta hirigintzarekin loturik, baita bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

29. artikulua. Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren egitura.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lurraldearen Antolamenduaren Atala.

b) Hirigintza Atala.

c) Kudeaketa, Koordinazio eta Lankidetza Atala.

30. artikulua. Lurraldearen Antolamenduaren Atalaren eginkizunak.

Lurraldearen Antolamenduaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, lurralde plangintzarekin loturik, eta, zehazki, honako hauek:

a) Hala badagokio, lurraldea antolatzeko tresnak eta haien berrikuspenak edo aldaketak –egiturazkoak eta xehakatuak– prestatzea, tramitatzea, begiratzea eta burutzea, arlo horretako legezko zehaztapenekin bat.

b) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko beste organo batzuekin, sozietate eta erakunde publikoekin eta toki entitateekin lankidetzan aritzea eta haiei laguntza teknikoa ematea, lurraldearen antolamenduari eta lurzoru urbanizaezinari lotutako arlo eta jarduera guztietan.

c) Lurzoru urbanizaezinetan jarduera eta erabilerak baimentzeko espedienteak tramitatzea eta haien gaineko ebazpen proposamena egitea.

d) Hirigintza planeamendurik gabeko toki entitateetan jarduketak baimentzeko espedienteak tramitatzea eta haien gaineko ebazpen proposamena egitea.

e) Lurraldearen antolamenduari buruzko erabakiak planifikatzen eta hartzen laguntzeko azterketa sektorialak eta bestelako azterketak eta txostenak egitea.

f) Lurraldea antolatzeko tresnak aplikatu, bete eta burutzeko moduari buruz memoriak eta jarraipena egiteko eta ebaluatzeko bestelako txostenak prestatzea, indarra duen legerian ezarritako aurreikuspenekin bat.

g) Hirigintza legezkotasuna babesteko espedienteei eta zehapen-espedienteei dagozkien eginkizunetan laguntza teknikoa ematea.

h) Unitate eskudunekin elkarlanean aritzea, lurraldeari buruzko informazio sistemak ezartzeko, garatzeko eta gaurkotzeko burutu beharreko lanak koordinatzeko.

i) Lurraldea antolatzeko tresnen artxiboa kudeatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

31. artikulua. Hirigintza Atalaren eginkizunak.

Hirigintza Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, udal hirigintza planeamenduarekin loturik, baita udalerrien hirigintzako estrategien zuzendaritzarekin eta bultzapenarekin loturik ere. Zehazki, honako hauek:

a) Udal plan orokorrak prestatzen laguntzea, bereziki honako hauetan parte hartuz: jarraipen batzordeetan, udalaren hirigintzako planaren eta haren aldaketen zuzendaritzan eta Lurraldea Okupatzeko Estrategiaren eta Ereduaren zuzendaritzan.

b) Udalen hirigintza planei, lurraldea okupatzeko estrategia eta ereduei eta egiturazko aldaketak egiteko espedienteei buruzko txostenak eta ebazpen proposamenak prestatzea, gero Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organo eskudunei igortzeko.

c) Subrogazio bidez, udal planeamenduaren eta baterako planen prestaketetan eta tramitazioan parte hartzea.

d) Foru Komunitateko Administrazioaren beste organo batzuekin, toki entitateekin eta sozietate eta erakunde publikoekin lankidetzan aritzea eta haiei aholku teknikoak ematea, hirigintzako planeamenduaren eta lurzoru urbanizaezinaren kudeaketaren arloetan.

e) Planeamendurako Jarraibide Teknikoak prestatzeko lanetan parte hartzea.

f) Hirigintza legezkotasuna babesteko espedienteei eta zehapen-espedienteei dagozkien eginkizunetan laguntza teknikoa ematea.

g) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea toki entitateei eta beste eragile publiko eta pribatu batzuei hirigintza arloan arreta eman, aholkatu eta haiekin lankidetzan aritzeko eginbeharretan.

h) Administrazioen arteko lankidetza hitzarmenak sustatzea, udalen hirigintza planeamendua prestatzearren, eta hitzarmen horien kontrol administratiboa eta ekonomikoa egitea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

32. artikulua. Kudeaketa, Koordinazio eta Lankidetza Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa, Koordinazio eta Lankidetza Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko koordinazio eta lankidetza administratiboan, baita lurraldearen antolamendu eta hirigintzarako tresnen garapenaren eta gauzatzearen hirigintzako kudeaketan ere. Zehazki, honako hauek:

a) Hirigintzaren arloan Foru Komunitateko Administrazioari dagozkion eginkizunak burutzeko koordinazio administratiboa.

b) Zerbitzuaren barne-koordinazio teknikorako prozedurak ezartzea eta hirigintza arloko xedapenak interpretatzeko irizpideak hedatzea.

c) Planeamendurako Jarraibide Teknikoak formulatzea eta tramitatzea.

d) Lurralde antolamendurako bitartekoak garatu eta horien hirigintzako kudeaketa egiteko hirigintza tresnak formulatzea eta tramitatzea.

e) Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 47. artikuluan jasotako baimenen txostena eta tramitazioa.

f) Zerbitzuaren administrazio prozeduren kalitatea kontrolatzea, Modernizazioaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritza Nagusiarekin koordinaturik, arlo horretan eskumena baitu.

g) Toki garapenerako planeamenduak eta aldaketa xehakatuak prestatzeko lanak koordinatzea eta aholku teknikoak ematea toki entitateei.

h) Planeamenduaren Erregistroa kudeatzea.

i) Hirigintza legezkotasuna babesteko espedienteei eta zehapen-espedienteei dagozkien eginkizunetan laguntza teknikoa ematea.

j) Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoekin garapenerako eta hirigintzako kudeaketarako tresnen arloan koordinatzeko lanetan.

k) Hirigintzaren eta lurzoruaren arlorako, administrazioen arteko koordinazio tresnak diseinatzea, ezartzea eta kudeatzea.

l) Lurralde bulegoen jarduketak gainbegiratzea eta koordinatzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

3. ATALA

Etxebizitza Zerbitzua

33. artikulua. Etxebizitza Zerbitzuaren eginkizunak.

Etxebizitza Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere honakoekin loturik: etxebizitza eskuratzeko bideak sustatzea, eraikuntzako kalitatea kontrolatzea eta sustatzea, Lurzoruaren Foru Bankua kudeatzea, lurzorua eskuratzea eta urbanizatzea, baita bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

34. artikulua. Etxebizitza Zerbitzuaren egitura.

Etxebizitza Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Eraikuntza Atala.

b) Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako Atala.

35. artikulua. Eraikuntza Atalaren eginkizunak.

Eraikuntza Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu eta, zehazki, honako hauek:

a) Etxebizitzen eraikuntzarako betebehar teknikoak kontrolatzea.

b) Etxebizitzen diseinuaren eta kalitatearen araudia prestatzea.

c) Kalitateko arkitektura egiteko programak kudeatzea.

d) Zaharberritze babestuko espedienteetan txostenak eta proposamenak egitea.

e) Etxebizitza babestuko espedienteetan txostenak eta proposamenak egitea.

f) Eraikuntzako alderdiei buruzko azterlanak egitea.

g) Lurralde bulegoen jarduketak gainbegiratzea.

h) Etxebizitza babestuen espedienteak kudeatzea.

i) Etxebizitzen bizigarritasunari buruzko espedienteak kudeatzea.

j) Eraikuntzaren ikuskapen teknikoa ezartzea eta kudeatzea.

k) Lurzoruaren Foru Bankua kudeatzea.

l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

36. artikulua. Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako Atalaren eginkizunak.

Kudeaketa Ekonomiko eta Plangintzarako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, eraikuntzarekin loturik, eta, zehazki, honako hauek:

a) Babesgarriak diren eragiketetarako laguntza planak eta programak prestatzea.

b) Etxebizitza babestuen salerosketarako eta alokairurako kontratuak ikus-onesteko espedienteak kudeatzea.

c) Finantza hitzarmenen formulazioan eta jarraipenean parte hartzea.

d) Etxebizitzen arloan babesgarriak diren jarduketetarako laguntza publikoak kudeatzea.

e) Etxebizitza planak eta programak ebaluatzeko tresnak garatzea.

f) Jendeari etxebizitza arloko informazioa ematea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

4. ATALA

Garraio Zerbitzua

37. artikulua. Garraio Zerbitzuaren eginkizunak.

Garraio Zerbitzuak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, garraio arloarekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Mugikortasun, garraio eta logistikaren arloko politikak eta planak prestatzea.

b) Bidaiariak eta salgaiak garraiatzeko zerbitzu publikoaren eta pribatuaren arloa planifikatzea.

c) Garraio azpiegiturak sustatzea eta garatzea. Zehazki, autobus geltokiak, geralekuak eta garraio zentroak.

d) Elkarlan eta jarduketa ildoak ezartzea era guztietako garraio zerbitzuak ematearen ardura duten eragile publiko eta pribatuekin, Foru Komunitatean baldintza egokiak izan daitezen gizarte eta industria politikan ezarritako helburuak betetzeko.

e) Iruñerriko hiri garraioaren planak formulatzea, Iruñerriko Hiriko Garraioaren Batzordearen bidez, bai eta plan horien aplikazioaren jarraipena eta ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legean Batzorde horri esleitutako koordinazio lanak egitea ere.

f) Garraioarekin zerikusia duten jarduera eta xedapen guztietan aholku ematea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste unitateekin koordinatzea.

g) Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kontrolatzea eta kudeatzea.

h) Baimenak kudeatzea eta gaitasun-tituluak ematea.

i) Lanbiderako gaitasuna neurtzeko probak antolatzea eta prestakuntza-planak garatzea.

j) Garraioaren arloko ikuskapena.

k) Zehapen-espedienteak tramitatzea.

l) Nafarroako garraioaren arloan Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeak agintzen dizkion eginkizunak betetzea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

38. artikulua. Garraio Zerbitzuaren egitura.

Garraio Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Plangintza eta Modernizazio Atala.

b) Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atala.

c) Garraioen Ustiapenerako Atala.

39. artikulua. Plangintza eta Modernizazio Atalaren eginkizunak.

Plangintza eta Modernizazio Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere garraio arloko plangintzarekin eta kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraioaren zerbitzu publikoak sustatzeko neurrien inbertsioak duen eragina eta itzulkina aztertzea.

b) Garraioaren sektore ekonomikoarekin lotutako eragiketa estatistikoak egitea eta jarraitzea.

c) Mugikortasunari buruzko plangintza, azterlanak eta proiektuak.

d) Bidaiarien lurreko garraioko ibilbideen alternatibei eta bideragarritasunari buruzko azterlanak egitea.

e) Departamentuarekin eratzen edo formalizatzen diren lankidetza batzorde, proiektu eta hitzarmenetan parte hartzea, eta horien gaineko aldian behingo txostenak egitea.

f) Garraio azpiegiturak sustatzea eta garatzea. Zehazki, autobus geltokiak, geralekuak eta garraio zentroak.

g) Gai arriskutsuen eta galkorren garraioari buruz aholku ematea.

h) Garraio arloko segurtasun aholkulariaren figurarekin loturik agindutako eginkizunak kudeatzea.

i) Garraio iraunkorreko sistemen erabilera bultzatzea, bai salgaien garraioan bai bidaiarienean.

j) Ikerketa zentroekiko elkarlana bultzatzea, garraioarekin lotutako teknologia berriak garatzeko.

k) Garraioaren zerbitzu publikoetan teknologia berriak sartzea sustatzea.

l) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

40. artikulua. Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalaren eginkizunak.

Garraioen Ikuskapenaren eta Arbitraje Batzordearen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere garraioen arloko antolamendu eta ikuskapenari loturik eta, zehazki, honako hauek:

a) Bidaiarien nahiz salgaien garraio-jardueraren ikuskapena.

b) Errepideko garraioa ikuskatzeko plana prestatzea, jarraitzea eta kontrolatzea.

c) Foruzaingoarekin, guardia zibilarekin eta udaltzaingoekin koordinatzea, bai eta beste administrazio publiko batzuekin ere, garraioen ikuskapenaren arloan.

d) Zehapen-espedienteen tramitazioa, instrukzioa eta proposamena.

e) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordearen lehendakaritza.

f) Nafarroako Garraioaren Arbitraje Batzordeari esleitutako eginkizunen zuzendaritza eta kudeaketa.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

41. artikulua. Garraioen Ustiapenerako Atalaren eginkizunak.

Garraioen Ustiapenerako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere garraio arloko antolamenduarekin eta kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorra kudeatzea. Bidaiari eta salgaien garraioaren eta jarduera osagarrien arloko baimenak kudeatzea.

b) Garraio arloko gaitasun profesionalaren tituluak erregistratzea eta ematea, eta egoki diren deialdiak eta probak antolatzea.

c) Garraio sektoreko prestakuntza sustatzea, proposatzea eta garatzea.

d) Erabiltzaile guztientzako eta erabilera mugatuko bidaiari-garraio erregularrei, taxiei eta anbulantziei buruzko espedienteak kudeatzea eta horien gaineko txostenak egitea.

e) Zerbitzuaren diru-laguntza espedienteak kudeatzea.

f) Garraio publikoko zerbitzuetako prozedurei buruzko katalogoa egitea eta mantentzea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

5. ATALA

Zerbitzu Juridikoa

42. artikulua. Zerbitzu Juridikoaren eginkizunak.

Zerbitzu Juridikoak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere arlo hauekin loturik:

a) Lurraldearen Antolamendu, hirigintza, etxebizitza eta garraioaren arloko laguntza juridikoa eta administratiboa.

b) Lurraldearen Antolamenduko Batzordeko idazkaritza.

c) Zuzendaritza Nagusiaren eragiketa estatistikoak egitea eta jarraipena egitea.

d) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europako Erkidegoko erakundeek eskatutako esku-hartzeetan lankidetzan aritzea, Zuzendaritza Nagusiari dagozkion arloetan.

e) Teknologia berrien arloan eskumenak dituen zuzendaritza nagusiarekin elkarlana kalitate eta modernizazio prozedurak antolatzeko eta koordinatzeko sistemak hobetzeko proiektuetan.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

43. artikulua. Zerbitzu Juridikoaren egitura.

Zerbitzu Juridikoak atal hauek ditu bere egituran:

a) Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atala.

b) Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atala.

c) Garraioaren Araubide Juridikoaren Atala.

44. artikulua. Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren esparruko arlo juridiko-administratiboarekin loturik eta, zehazki:

a) Lurraldearen antolamendu eta hirigintza arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

b) Lurraldearen antolamendu eta hirigintza arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

c) Lurraldearen antolamendu eta hirigintzari buruzko legeak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

d) Lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren arloko xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.

e) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren arloko araudia biltzea.

f) Laguntza juridiko-administratiboa ematea hirigintza arloan hautsitako lege-ordenaren gainean kautelazko neurriak eta ordena hori berreskuratzekoak hartzerakoan.

g) Hirigintza arloko legezkotasuna babesteko ekintzak sustatzea eta bultzatzea.

h) Hirigintza arloan zehapen-espedienteak instruitzea eta jarraipena egitea, eta zigor jurisdikzioarekin koordinazioa izatea.

i) Urbanismo arloan, nahitaez desjabetzeko espedienteak tramitatzea.

j) Hirigintzari buruzko legeriaren kontrako arau-hausteen gaineko salaketak, erreklamazioak eta kexak bideratzea eta, hala behar denean, haiek ebazteko proposamenak egitea.

k) Programak prestatzea eta burutzea, hirigintzari buruzko legeria eta planteamendua ikertu eta horiek betetzen diren egiaztatzeko.

l) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dituen txosten juridikoak egitea.

m) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

45. artikulua. Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan ezarritako eginkizunak izanen ditu etxebizitzaren arloko eremu juridiko-administratiboan, eta berariaz honako hauek:

a) Etxebizitza arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

b) Etxebizitzaren arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

c) Etxebizitzari buruzko legeak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

d) Etxebizitzaren arloko xedapen orokorrak aztertzea eta prestatzea.

e) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko etxebizitzaren arloko araudia biltzea.

f) Etxebizitza arloko zehapen espedienteak ireki eta haien jarraipena egitea.

g) Etxebizitza arloan, nahitaez desjabetzeko espedienteak tramitatzea.

h) Etxebizitzari buruzko legeriaren kontrako arau-hausteen gaineko salaketak, erreklamazioak eta kexak bideratzea eta, hala behar denean, haiek ebazteko proposamenak egitea.

i) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dituen txosten juridikoak egitea.

j) Etxebizitzaren arloko web orria zaindu, mantendu eta eguneratzeko lanak koordinatzea.

k) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

46. artikulua. Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, garraio arloko alderdi juridikoekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Garraio jardueraren araudia aztertzea eta egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen eskumenenen arloetan.

b) Txostenak egitea garraio zerbitzuak kontratatzean eta foru komunitateko administrazioak sustatutako eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak ematean.

c) Foru Komunitateko, Estatuko eta Europar Batasuneko garraio arloko araudia biltzea.

d) Garraioaren eta mugikortasunaren arloko kide anitzeko organoen idazkaritza.

e) Garraio arloko administrazio errekurtsoei buruzko txostenak eta ebazpen-proposamenak egitea.

f) Garraioaren arloan espedienteak prestatzea eta berrikustea, organo jurisdikzionalei igortzeko.

g) Garraioari buruzko legeak aplikaturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eskatzen ahal zaizkion kalte-ordainak tramitatzea eta horien gaineko ebazpenak proposatzea.

h) Zerbitzuko zuzendaritzak eskatzen dituen txosten juridikoak egitea eta aholkularitza ematea.

i) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

6. ATALA

Informazio Sistemen Atala

47. artikulua. Informazio Sistemen Atalaren eginkizunak.

Informazio Sistemen Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu eta, zehazki, honako hauek:

a) Zuzendaritza Nagusiaren geografia-informazioko sistemak garatzea eta mantentzea eta departamentuko gainerako sistemekin koordinatzea.

b) SITNA-NLIS garatzen laguntzea, bereziki Zuzendaritza Nagusiak sistema horretan duen informazio geografikoa mantentzeari dagokionez eta Zuzendaritza Nagusiaren gainerako unitateentzat interesgarriak diren eguneraketak zabaltzeari dagokionez.

c) Extr@ delakoaren ezarpena koordinatzea, zehazki Zuzendaritza Nagusiaren geografia-informazioko sistemekin duen loturari dagokionez.

d) Zuzendaritza Nagusian informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak ezarri eta erabiltzeko koordinazio-lana.

e) Lurralde mailan eragina duten planak prestatu, ezarri eta jarraitzeko teknologia berrien garapenean eskumena duten unitateekin elkarlanean aritzea.

f) Zuzendaritza Nagusiko unitateekin elkarlanean aritzea txostenerako azterketa espaziala egitea beharrezkoa duten espedienteen kasuan.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

IV. KAPITULUA

Idazkaritza Tekniko Nagusia

48. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.

Idazkaritza Tekniko Nagusiak atal hauek ditu:

a) Araubide Juridikoaren Atala.

b) Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atala.

49. artikulua. Araubide Juridikoaren Atalaren eginkizunak.

Araubide Juridikoaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere honako hauekin loturik: idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoak, ondare erantzukizuneko espedienteen tramitazioa, baita indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak ere.

50. artikulua. Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalaren eginkizunak.

Barne Araubidearen eta Administrazio Laguntzaren Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, idazkaritza tekniko nagusiei dagozkien eskumen juridikoekin loturik, eta, gainera, honako hauek:

a) Behar den guztia prestatzea departamentuaren zerbitzu administratibo eta orokorrek funtzionamendu egokia izan dezaten.

b) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren eskumena diren langileriari buruzko gaiak tramitatzea.

c) Agirien sarrera-irteeren erregistroa kudeatzea.

d) Agiriak konpultsatzea.

e) Idazkaritza Tekniko Nagusiaren unitate organikoei alderdi administratiboan babesa ematea.

f) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren barnean agintzen zaizkionak.

V. KAPITULUA

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako
eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

51. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak, zuzenean Departamentuko kontseilariari atxikia, foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin eta gastuaren kontrolarekin loturik. Berariaz, honako hauek:

a) Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektuaren prestaketan aholkularitza ematea.

b) Departamentuaren aurrekontuen aurreproiektua koordinatzea eta tramitatzea.

c) Aurrekontuen kudeaketa, aldaketak eta gauzatzea, eta horri buruzko informazioa prestatzea.

d) Departamentuaren epe ertaineko eta luzeko plangintza ekonomikoa prestatu, aldatu eta kudeatzea.

e) Departamentuko diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea eta kontrolatzea.

f) Departamentuaren kontabilitate zentroak kudeatzea.

g) Gastu arruntaren, inbertsioen, kontratazioen eta diru-laguntzen analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

h) Esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

i) Ekonomiarekin eta gastuaren kontrolarekin lotutako azterlanak, zerbitzuaren eskumenen esparruari dagozkionak.

j) Departamentuan dagoen informazio ekonomikoa ustiatzea.

k) Ekonomia eta aurrekontu arloetan departamentuko zuzendaritza nagusiekin elkarlanean aritzea.

l) Azterlanak eta estatistikak.

m) Gobernu Irekiaren eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean aritzea departamentuaren modernizazio proiektuetan.

n) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

52. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuaren egitura.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzuak atal hauek ditu bere egituran:

a) Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atala.

b) Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atala.

53. artikulua. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalaren eginkizunak.

Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere departamentuaren ekonomia eta aurrekontu kudeaketarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Aurrekontuei buruzko aurreproiektua prestatzeko laguntza teknikoa.

b) Aurrekontuen kudeaketa, aldaketa eta gauzatzearen jarraipen eta kontrola, bai eta haien gaineko informazioa prestatzea ere.

c) Epe ertaineko eta luzeko plangintza ekonomikoa prestatu, aldatu eta kudeatzea.

d) Diru-sarrera eta gastuen administrazio eta ekonomia zirkuituak ezartzea eta kontrolatzea.

e) Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiko Kontabilitate Zentroa kudeatzea.

f) Bere jarduketa eremuaren jarduera ekonomikoa kontrolatzea eta bultzatzea.

g) Azterlanak eta estatistikak.

h) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipen ekonomikoa egitea.

i) Ordaintzeko aginduak, justifikatu beharrekoak, kudeatu, jarraitu eta justifikatzea, eta Departamentuko Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiko kutxako aurrerakinen kontuak kudeatu eta kontrolatzea.

j) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

54. artikulua. Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalaren eginkizunak.

Kontzesio Obren Kudeaketa Ekonomikorako eta Gastuaren Kontrolerako Atalak foru dekretu honetan aurreikusitako eginkizunak beteko ditu, betiere kontzesio obren kudeaketa ekonomikoarekin eta departamentuaren gastuaren kontrolarekin loturik, eta, berariaz, honako hauek:

a) Esleipen kontratuen kudeaketa, analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa, egoki diren zerbitzu teknikoekin elkarlanean.

b) Departamentuaren gastuaren bilakaera aztertzea.

c) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak.

d) Gastu arruntaren, inbertsioen, kontratazioen eta diru-laguntzen analisia, kontrola eta jarraipen ekonomikoa egitea, kasuan-kasuko gastu-kudeatzaileekin elkarlanean.

e) Azterlan ekonomikoak eta departamentuaren gastuaren kontrolari buruzkoak eta estatistikak.

f) Tramitatutako espedienteak normalizatzea, koordinatzea, kontrolatzea eta jarraipen ekonomikoa egitea.

g) Indarra duten xedapenek esleitzen dizkioten beste batzuk, edo bere jardueraren eremuan agintzen zaizkionak.

Lehenbiziko xedapen gehigarria.–Eskumenak banatzeko betebehar orokorrak.

Foru dekretu honek eta indarra duten arauek Sustapen Departamentuko organo bati ematen dizkioten eskumenak hierarkian mendeko diren beste organo batzuen artean deskontzentratzen ahal dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko den xedapen orokor baten bitartez, galarazi gabe eskumenak esleitzeko arauetan finkatutako baldintzak bete beharra.

Bigarren xedapen gehigarria.–Eskumenen deskontzentrazioa.

1. Garraio arloko zehapen-espedienteak irekitzearen eta ebaztearen arloan foru dekretu honek Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren zuzendari nagusiari esleitzen dizkion eskumenen titulartasuna eta erabilpena Garraio Zerbitzuko zuzendariarengan deskontzentratzen dira.

2. Sustapeneko kontseilariak eraginik gabe uzten ahalko du xedapen gehigarri honetan aipatzen den eskumenen deskontzentrazioa, foru agindu baten bidez. Foru agindu hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Hirugarren xedapen gehigarria.–Izendapenak berrestea.

Baiesten dira, bitarte baterako izendapen gisa, Lurraldearen Antolamenduaren, Mugikortasunaren eta Etxebizitzaren Zuzendaritza Nagusiko izendapen hauek:

–Etxebizitza, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Arloko Laguntza Juridiko eta Administratiboaren Zerbitzuko zuzendaria hemendik aurrera Zerbitzu Juridikoko zuzendaria izanen da.

–Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza arloko Laguntzaren Ataleko burua hemendik aurrera Lurralde Antolamenduaren eta Hirigintzaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izanen da.

–Etxebizitza arloko Laguntzaren Ataleko burua hemendik aurrera Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izanen da.

–Garraioen Araubide Juridikoaren eta Arbitraje Batzordearen Ataleko burua hemendik aurrera Garraioaren Araubide Juridikoaren Ataleko buru izanen da.

–Plangintza eta Kontrol Ataleko burua hemendik aurrera Plangintza eta Modernizazio Ataleko buru izanen da.

Laugarren xedapen gehigarria.–Bi burutza betetzeko baldintzak.

Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuko Kartografia Ataleko burutza prestasun osoaz eta erabateko dedikazioaz beteko da. Araubide hori ez da aplikatuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Kontzesio Obrak Egiteko Bulegoko burutzan.

Bosgarren xedapen gehigarria.–Unitateen jarraipena.

Foru dekretu hau garatzeko neurriak hartu bitartean, atalak baino maila txikiagokoak diren unitate organikoek berdin jarraituko dute eta oraingo izenari eta eginkizunei eutsiko diete. Behin-behinekotasunez, egitura berriko organoei atxikiko zaizkie, orain arte izan dituzten eginkizunekin bat.

Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditzen dira Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 24ko 143/2011 Foru Dekretua eta foru dekretu honetan xedaturikoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena.–Aurrekontu aldaketak.

Ahalmena ematen zaio Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari foru dekretu honetan ezarritakoa betetzeko beharrezkoak diren aurrekontu aldaketak egin ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Garatzeko ahalmenak.

Sustapeneko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu honetan ezarritakoa garatzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako hirugarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2013ko martxoaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1304399