2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Arandigoiengo A.R. 2-2 eremuaren borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena
2013ko otsailaren 5ean Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen. Horren bidez hasiera batean onetsi zuen Arandigoiengo A.R. 2-2 eremuaren borondatezko birzatiketa. Jendaurrean edukiko da hogei egunean, aprobetxamenduaren %10a eskudirutan ordaintzeko hitzarmenarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitateko egunkarietan argitaratuta, eta Arandigoiengo Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan. Epe horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da.
Aritzalan, 2013ko otsailaren 6an.-Alkate udalburua, Luis Albeniz Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L1301979