245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Deialdi publikoa, 2014-2015 ikasturtean herrian bosnako
futbol txapelketak antolatzeko diru-laguntzak emateko
(2014ko apirilaren 1etik abenduaren 31 arte
eta 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte)

Tokiko Gobernu Batzarrak 2013ko azaroaren 25ean hartutako erabakiaren bidez, diru-laguntzen deialdi publikoa onetsi zen, herrian bosnako futbol txapelketak antolatzeko, 2014-2015 ikasturtean (2014ko apirilaren 1etik abenduaren 31 arte eta 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte). Udalaren intereseko jarduerak egin edo horrelako zerbitzuak ematen dituzten eta irabazi asmorik ez duten entitate eta elkarteentzat dira diru-laguntzak.

–Deialdiaren xedea:

Kirol programa honen xedea da herrian bosnako futbol txapelketak antolatu eta gauzatzea honako aldi hauetan:

Lehen aldia: 2014ko apirilaren 1etik abenduaren 31 arte.

Bigarren aldia: 2015eko urtarrilaren 1etik martxoaren 31 arte.

Bosnako futbol txapelketetan hiru torneo eginen dira:

  • Bosnako futboleko udaberriko kopa (2014).
  • 2014-2015eko neguko txapelketa.
  • Bosnako futbol torneoa, benjamin kategorian (2014).
  • Areto-futboleko Eguberrietako torneoa (2014).

–Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa:

  • 1. aldia, apirilaren 1etik abenduaren 31 arte: 7.700,00 euro.
  • 2. aldia, urtarrilaren 1etik martxoaren 3 arte: 5.000,00 euro.

–Oinarriak non bildu:

Barañaingo Udaleko Herritarrarendako Harrera Bulegoan (Udaletxeko plaza, zk.g., 31010 Barañain), 8:30etik 14:00ak arte.

Barañaingo Udalaren web orrian: www.baranain.es.

–Eskabideak aurkezteko epea:

15 egun baliodunekoa izanen da, deialdi honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialen argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2013ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1316788