245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1670/2013 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Gobernu Kontseiluak Honoris Causa Doktoretza emateari buruz 2013ko abenduaren 5ean hartutako erabakia argitaratzeko agintzen duena.

110/2003 Foru Dekretuak, maiatzaren 12koak, onetsitako Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, Honoris Causa Doktoretza emateari buruzko erabaki hau argitaratzeko agintzen dut. Honela dio hitzez hitz:

Honoris Causa Doktoretza emateari buruzko erabakia.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Gobernu Kontseiluaren eskumena da aparteko merezimendu akademiko, zientifiko, kultural, tekniko edo humanistikoa duten pertsonei Honoris Causa doktoretza ematea. Horri begira, uztailaren 4ko 42/2006 Erabakiaren bidez, kide anitzeko organo honek “Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ohorezko sariak emateko araudia” onetsi zuen.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Honoris Causa doktoretza Enric Trillas Ruiz jaunari ematea proposatu denez.

Honako hau da Gobernu Kontseiluak, errektore jaunak proposatuta, bere kideek aurretik eztabaidatu eta gero, 2013ko abenduaren 5ean egindako bileran, hartu duen,

ERABAKIA:

Lehena.–Enric Trillas Ruiz jauna “Honoris Causa doktore” izendatzea Nafarroako Unibertsitate Publikoan bere merezimendu handiengatik esparru akademikoan, zientifikoan eta teknikoan.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

Iruñean, 2013ko abenduaren 10ean.–Errektorea, Julio Lafuente López.

Iragarkiaren kodea: F1317458