245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-O-1509

Gestión Ambiental de Navarra, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gestión Ambiental de Navarra, S.A.

Xedea: Soto de la Mugan eta Soto Santa Eulalian abandonatutako meandroen lotura hidraulikoa berrezartzeko proiektua.

Ibilgua: Arga ibaia.

Udalerria: Faltzes (Nafarroa), Azkoien (Nafarroa).

Eskatutako lana da Soto de la Mugan eta Soto Santa Eulalian abandonatutako meandroen lotura hidraulikoa berrezartzea, tarte horretako biodibertsitatea nabarmen hobetzeko, ibaiaren ekosistema lehengoratuz, Bisoiaren Lurraldea Life Proiektuaren barrenean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko azaroaren 18an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1316791