245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-762

Antonio Perez de Rada Arísteguik honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Antonio Perez de Rada Arístegui.

Xedea: Latasan (Imotz) etxola bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Larraun ibaia.

Isurketa eginen den udal mugapea: Imotz (Nafarroa).

Hondakin ur sanitarioen isurketak 130 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, 2.000 litroko edukiera duen multzo aurrefabrikatu batean tratatuko da (hobi septikoa eta iragazki biologikoa), eta amaieran ibilgura isurtzen da, hustubide baten azken tartetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopia Iruñean egonen da ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko azaroaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1316035