245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-A-113

Antonio López Rosak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Irati ibaia.

Hargunearen udalerria: Ledea.

Hargunearen tokia: UTM ED 50 X = 641.487 Y = 4.719.164 30. zona

Erabilera: ureztaketa.

Erabileraren tokia: Ledeako udal mugapea, 3. poligonoko 369. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,011.

Gehieneko bolumena urtean: 70 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Irati ibaitik, eskuinaldetik, 2 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez. Motoponpak 32 mm-ko mahuka baten bidez bultzatuko du ura. Ura maiatzetik irailera bitarte hartuko da, 0,3 hektareako baratzea ureztatzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko urriaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1315905