245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-P-447

Pedro María Lizarraga Senarrek honako datu hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 30 metroko sakonera duen putzu bat da, Leziza errekaren ezkerreko aldean, polizia-eremuan, Errotabidea alderdian (1. poligonoa, 388. lurzatia). Ura jasotzeko ekipoa elektroponpa batek osatuko du, 1,5 ZP-koak, 0,97 l/s-ko uneko emariarekin. Ura industriarako erabiliko da Arbizuko udal mugapeko 1. poligonoko 753. lurzatian (Nafarroa). Urtean 2.800 m³-ko bolumena hartuko da gehienez ere, eta batez besteko emari baliokidea 0,09 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2013ko urriaren 8an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1315663