245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Iragarkia

Jendaurrean jartzea instalazio elektrikoaren administrazio baimenerako eta exekuzio proiektuaren onespenerako eskaera, honako honena: energia elektrikoa garraiatzeko aireko linea, “Castejon-Muru Artederreta 1 eta 2” izenekoa, zirkuitu bikoitzekoa eta 400 kV-ekoa, 87.tartetik 91.era bitartekoa, Nafarroan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean xedatutakoarekin bat, jendaurrean jarri da honako hau baimentzeko eskaera: “Castejon-Muru Artederreta izeneko aireko linea, 400 kV-ekoa, 87.etik 91.era bitarteko tarteetan aldatzea. Hona ezaugarri nagusiak:

a) Red Eléctrica de España, S.A.U., helbidea: Conde de los Gaitanes pasealekua, 17, 28109 La Moraleja-Alcobendas Madril.

b) Udal mugapeak: Tafalla (Nafarroa).

c) Xedea: Castejon-Muru Artederreta izeneko linea elektrikoa, 400 kV-ekoa, 87. euskarritik 91.era bitarte aldatzea.

d) Ezaugarri nagusiak:

–Luzera: egungoa 1,854 km-koa da, eta aldatu ondoren 1,878 km-koa izanen da.

–Linearen tentsioa: 400 kV.

–Faseak: triplex konfigurazioa, aluminio larl condor materialaz estalitako altzairuzko eroaleak ditu, 454,50 mm²-ko sekziokoak.

–Euskarriak: metalezko dorreak, alde berdineko profil angeluarrak dituztenak, torlojuz lotuak eta galbanizatuak, 43A3 eta A4 motako seriekoak (EBEz normalizatuak).

–Isolamendua: U-210 BS motako beira, UNE-EN 60305 arauarekin bat.

–Lurreko konexioak eraztunean, altzairu deskarburatuzko hagaxkekin eginak.

–Euskarriko hanka bakoitzeko zimendatze trinkoak.

e) Aurrekontua gutxi gorabehera: 1.441.739,13 euro.

Jendaurrean jartzen da, instalazioaren proiektua azter dadin Gobernuaren Ordezkaritzan, Industria eta Energia Arloan, Iruñeko Merindadeen plazan, eta egokitzat jotzen diren alegazioak egiteko, hiru ale aurkeztuz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Iruñean, 2013ko azaroaren 15ean.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ángel Hernández González. Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, Ángel Hernández González.

Iragarkiaren kodea: E1316200