245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1196/2013 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 270/2013 prozedura laburtuari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzen duena. Espedientea Sergio Miguel Curi Chercoles jaunak jarritako errekurtsoari dagokio.

Sergio Miguel Curi Chercoles jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 6ko 135/2013 Foru Aginduaren aurka, Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiari zuzendua, foru agindu horretan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neumologiako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko zerrenda ireki iraunkorren aurka errekurtsogileak jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezesten direlako.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4. artikuluarekin bat, epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Sergio Miguel Curi Chercoles jaunak Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren ekainaren 6ko 135/2013 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igortzea, foru agindu horretan Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neumologiako lanpostuak aldi baterako kontratatzeko zerrenda ireki iraunkorren aurka errekurtsogileak jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezesten direlako.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta aurkaratutako ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenak edo dezaketenak eta ebazpena bere hartan mantentzeko zuzeneko interesa duten guztiak epatzea, epaitegi horretan demandatu gisa agertu ahal daitezen, jakinarazi eta biharamunetik bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau interesdunari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Juridikoaren Atalari eta Osasun Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2013ko azaroaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Juan José Rubio Vela.

Iragarkiaren kodea: F1316232