245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Akats zuzenketa iragarki honetan, argitalpena falta delako: “Aldaketa puntuala Alde Zaharreko BBEPBko katalogoan eta, horren ondorioz, Iruñeko Udal Planeko katalogoan,
Santo Domingoko Merkatuko katalogazio mailari dagokionez. Behin betiko onespena”

Iragarki honetan akatsa badela oharturik: “Aldaketa puntuala Alde Zaharreko BBEPBko katalogoan eta, horren ondorioz, Iruñeko Udal Planeko katalogoan, Santo Domingoko Merkatuko katalogazio mailari dagokionez. Behin betiko onespena”, hura zuzenduko da erabakia berriz ere argitaratuz eta aurrekoan sartu ez den agiri arautzailea argitaratuz.

Iruñean, 2013ko azaroaren 27an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

“Iruñeko Udalak, 2013ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-NOV-13 (5/CU).

“Alde Zaharreko BBEPBko katalogoan eta, horren ondorioz, Iruñeko Udal Planeko katalogoan Santo Domingoko Merkatuko katalogazio mailari dagokionez egin den aldaketa puntuala onetsi zenez geroztik -JOB 27-AGO-13 (3/UV)- jendaurrean egoteko epea iragan denez horren gainean inoren alegaziorik jaso gabe,

ERABAKI DA:

1.–Aldaketa puntuala behin betiko onestea Alde Zaharreko BBEPBko katalogoan eta, horren ondorioz, Iruñeko Udal Planeko katalogoan, Santo Domingoko Merkatuko katalogazio mailari dagokionez.

2.–Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

DETERMINAZIO ARAUTZAILEAK

Determinazio arautzaile hauek sartu dira:

Merkatuko karrikan, z.g. dagoen eraikina, Santo Domingoko Merkatua izena baitu, sartu da III. babes mailarekin katalogaturiko eraikinen artean.

Santo Domingoko Merkatua izena duen eraikinaren fitxa (5. eraikin katalogatua, UI VIII. unitatean) agiri honi erantsitako fitxa eguneratuak ordezkatuko du.

L1316644_0.pdf

L1316644_1.pdf

L1316644_2.pdf

L1316644_3.pdf

Iragarkiaren kodea: L1316644