245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatearen eginkizunak lehen alkateordearen esku uztea

Udaleko alkateak 858/2013 Ebazpena eman du 2013ko abenduaren 12an. Hona hemen haren testua:

Alkatea bere alkate lanera itzuli denez, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez.

EBATZI DUT:

1. Ezeztatzea Ventura Verdes Gallegoren gain 2013ko abenduaren 11n egin den eskuordetzea, eta neure gain hartzea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez ezarritako ondorioetarako.

3. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2013ko abenduaren 12an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1317466