245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Ordenantza fiskalak. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Udalaren ordenantza fiskal hauetan:

–7. ordenantza. Hirigintzako lizentziak emateko tasak arautzen dituena.

–8. ordenantza. Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

–9. ordenantza. Udal ordenantza eta erabakietan ezarritako ikuskapenen gaineko tasak arautzen dituena.

–17. ordenantza fiskala. Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu egiteko tasak arautzen dituena.

Hasierako onespena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki oholean paratzen da, hogeita hamar egun baliodunean herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal izan ditzaten. Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Berriozarren, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1316796