245. ALDIZKARIA - 2013ko abenduaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Alkatetza bertze baten esku uztea, kanpoan izateagatik

Barasoaingo Udaleko (Nafarroa) alkate udalburuak, gaurko egunarekin, 94/2013 Ebazpena eman du:

Ikusirik Barasoaingo Udaleko alkate udalburua herritik kanpora izanen dela abenduaren 3tik 8ra, biak barne.

Kontuan hartuz, Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, alkateordeei dagokiela alkatearen ordez aritzea haren eginkizun guztietan, hura kanpoan bada, eri bada edo bere eskudantziak erabiltzeko ezindurik bada.

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eginkizun guztiak Udaleko alkateorde Rafael León Echaideren esku uztea abenduaren 3tik 8ra, biak barne.

2. Eskuordetze honen berri ematea Rafael León Echaideri, baita Udalbatzari ere, egiten duen lehen osoko bilkuran, jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Eskuordetze honen kontra, errekurtso hauek aurkez daitezke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Alkatetzari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Barasoainen, 2013ko azaroaren 28an.–Alkatea, Rita Roldán Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1316810