225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

ZARAGOZAKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 925/2013 prozedura arrunta

Asunción Corchon Enciso andrea, Zaragozako Lan arloko 1. Epaitegiko idazkaria,

Aditzera ematen dut: Pablo Sanchez Adrian jaunak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 925/2013 prozedura arruntaren barruan, gaurko egunean eman den ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea TB Solutions Advanced Technologies, S.L.ri, TB Solutions Sevenclick, S.L.ri, TB Solutions Technologies Software, S.L.U.ri eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri, non diren jakiterik ez baitago, Lan arloko Epaitegi honetan ager daitezen (Ranillas etorbidea, 89-97, Vidal de Canellas eraikina, ESC G, PLT 2.a), 28. judizio-aretoan, beheko solairuan, 2014ko irailaren 24an, 11:00etan, adiskidetze ekitaldia, eta, beharrezkoa bada, judizioa egiteko. Demandatuak berak agertu beharko du, edo legezko ahalordea duen beste pertsona batek, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela, eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmorik baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, horrek aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta TB Solutions Advanced Technologies, S.L.ri, TB Solutions Sevenclick, S.L.ri, TB Solutions Technologies Software, S.L.U.ri eta Instituto Científico de Innovación y Tecnologías Aplicadas de Navarra, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki oholean paratzeko.

Zaragozan, 2013ko urriaren 21ean.–Idazkari judiziala, Asunción Corchon Enciso.

Iragarkiaren kodea: J1315300