225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 150/2013 prozedura

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratu den 150/2013 prozeduran dekretua eman da 2013ko urriaren 29an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, aztertu ahal izateko.

Eta Tres Reyes Restauración, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2013ko urriaren 29an.–Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1315099