225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua.
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 680/2013 prozedura

María Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 680/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Valautomocion Pamplona, S.L.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, 2014ko otsailaren 12ko 12:00etan 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kalea, 4. 1. solairua) ager dadin adiskidetze-ekitaldia edo, hala badagokio, judizioa egitera, honako zedula hau egiten da. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela 3 eguneko epean.

Iruñean, 2013ko azaroaren 4an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1315296