225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 94/2013 prozedura

Iruñean, 2013ko urriaren 31n.

Inmaculada Jurio Macaya andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan familia prozedura tramitatzen ari da. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 94/2013 familia-prozedura. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Blandina Angue Oluy andreari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen honen kontra apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2013ko urriaren 31n.–Idazkari judiziala, Inmaculada Jurio Macaya.

Iragarkiaren kodea: J1315216