225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO KIROL ETA OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Lan-kontratudun finkoak sartzeko prozesua deuseztatzea

Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2013ko azaroaren 6an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak urriaren 4ko 337/2013 Foru Aginduaren bidez egindako errekerimendua aintzat hartzea eta, beraz, indarrik gabe uztea Batzarrak 2013ko abuztuaren 27an hartutako erabakia, zeinaren bidez hasi baitzen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzeko prozesua.

2.–Erabaki hau igortzea Izarbeibarko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko lan-kontratudun finkoei, hots, sartzeko eskaera egin dutenei.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garesen, 2013ko azaroaren 7an.–Mankomunitateko burua, Ion Mendia Arana.

Iragarkiaren kodea: L1315534