225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Akats zuzenketa, AR-2ko Plan Partzialean, AR-2 unitateko UB-3, UB-5, UB-6, UB-7 eta UB-8 lurzatietako jabeen elkarteak sustatu duen aldaketa puntual xehakatuaren behin betiko onespenean

Iragarki hau argitaratu zen 2013ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 18koan, 11066. orrialdean: aldaketa puntual xehakatua hasiera batean onestea AR-2ko Plan Partzialean, 20. artikuluari dagokionez (Plan Partzialeko hirigintzako araudi orokorreko kode eta kontzeptuen gaineko determinazioak), Santiago Díaz de Rada Parcok eta Jesús María Ibáñez Aldazek sustatua, UB-3, UB-5, UB-6, UB-7 eta UB-8 lurzatien jabeen izenean. Hartan datuak falta zirela-eta akatsa badela oharturik, zuzenketa egiten da, falta zen testua sartuta.

Tafallan, 2013ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Cristina Sota Pernaut.

ARAUDI BERRIA

20. artikulua aldatu da, eta honela utzi:

Dokumentua.–Hirigintzako araudi orokorra.

20. artikulua. Kodeetako eta kontzeptuetako determinazioak:

Aparkalekuak.

–Bere lurzatian, etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko toki bat aurreikusi beharko da gutienez, UB-3, UB-5, UB-6, UB-7 eta UB-8 oinarrizko unitateetako familia bakarreko etxebizitza atxikietan, baita PTE eta BOE motetako etxebizitza kolektibo babestuetan ere.

–Etxebizitza bakoitzeko aparkatzeko bi toki aurreikusi beharko dira UB-9, UB-10, UB-11 eta UB-12 oinarrizko unitateetako familia bakarreko etxebizitza bakartuetan eta etxebizitza kolektibo libreetan. Galdatzen diren tokietariko bat erabilera pribatuko espazio libreetan kokatzen ahalko da, hura itxirik edo estalirik egoteko beharrik gabe.

–Jarduketen onuradun den jabearen kontura izanen da aitzineko aurreikuspena gauzatzeko urbanizazioan egiten den edozein aldaketa, hala nola espaloian okets berriak egitea, farolak edo arbolak tokiz aldatzea edo urbanizazioaren gaur egungo ezaugarriak nolanahi bertzelakotzea.

Onesteko egintzaren kontra ondotik ematen diren errekurtsoak aurkezten ahalko dituzte administrazio publiko ez diren interesdunek, haren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, agindua eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, egintza honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita. Ez da zilegi administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea, errekurtso hau espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, aukeran, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratzen denetik aitzina, espresa bada, edo behar den eskabidea isilbide administratiboaren ondorioz ezetsitzat hartzen den egunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari (edo dagokion Salari) zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren jakinarazpen egunetik aitzina, espresa bada. Horrela ez bada, epea sei hilabetekoa izanen da, ustezko ezespena gertatu eta biharamunetik aitzina, errekurtsoaren ebazpena jakinarazi gabe hilabetetik gora iragateagatik.

Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iragarkiaren kodea: L1315458