225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuan sartzea

Sartagudako Udalak, 2013ko azaroaren 12an egin bilkura berezian, hartu zuen ondotik osorik ematen den erabakia:

“Kontuan harturik Administrazio Publikoetan funtzionarizazio prozesu berri bat abian jartzeari buruzko maiatzaren 29ko 19/2013 Foru Legea; kontuan harturik 2013ko uztailaren 26ko osoko bilkuran harturiko erabakia; ikusirik bildutako eskaera; aintzat harturik plantilla organikoa eta ikusirik Idazkaritzak egindako txostena.

ERABAKI DA:

1.–Udal honetako lan-kontratudun finko hauen integrazioa erabakitzea: Alberto Martínez Izal, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileriaren estatutuan.

2.–Funtzionario bilakatzen diren langileek segituko dute orain arte aplikatzen zitzaien sistemarekin gizarte segurantzari eta aurreikuspen sozialei dagokienez, eta orobat segituko orain arte betetzen zuten lanpostuari atxikirik.

3.–Langile hauei aplikatuko zaizkien ordainsariak izanen dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuan eta hura garatzen duten xedapenetan funtzionarioendako ezartzen direnak.

4.–Integrazioak 2013ko uztailaren 1etik izanen du eraginkortasuna.

5.–Ebazpen hau interesdunari igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hauek adierazirik: lanpostua, maila, antzinatasun onartua eta bakoitzari dagokion funtzionario gradua, zehazten den eranskinaren arabera.”

Sartagudan, 2013ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Carlos Ena Martínez.

ERANSKINA

Izen-deiturak: Alberto Martínez Izal. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2008-02-16. Maila: D. Gradua: 1. Bosturtekoak: 1.

Iragarkiaren kodea: L1315830