225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2702/2013 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egiten duena.

Hezkuntzako kontseilariak abenduaren 2an emandako 202/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren. Honako hau adierazten da 1.2 artikuluan: “Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak (LOE) arautzen dituen unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan aplikatuko da, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuetan eta erreferentzia nazionaleko Lanbide Heziketako ikastetxeetan izan ezik.”

Foru agindu horren 2.2 artikuluak ezartzen du Hezkuntza Departamentuak deialdia eginen duela urtero zuzendari postuak hutsik gelditzen diren ikastetxeetako zuzendariak hautatzeko.

Era berean, 2.4 artikuluan adierazten da Hezkuntza Departamentuak irizpide objektibo batzuk ezarriko dituela aurkezten diren merezimenduak eta zuzendaritza proiektuak baloratzeko.

Hori horrela izanik, zuzendari postua hutsik geratuko denez 2014ko ekainaren 30ean zenbait ikastetxetan, beharrezkoa da dagokion merezimendu lehiaketa deitzea ikastetxe horietako zuzendariak hautatu eta izendatzeko.

Horrenbestez, Giza Baliabideen Zerbitzuak, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz, erabaki du:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deialdiaren oinarriak, I. eranskinean ageri direnak, onestea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deialdia. Oinarriak

Lehena.–Parte hartzeko betebeharrak.

1.1. Jarraian adierazten diren betebehar hauek bete beharko dira deialdian parte hartu ahal izateko:

a) Irakaskuntzako funtzio publikoan gutxienez ere bost urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa.

b) Karrerako funtzionario gisa zuzenean irakatsi izana, bost urtez, hautatu nahi den ikastetxeak ematen dituen ikasketetako batean.

c) Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko batean lanean aritzea hautatu nahi den ikastetxeak eskaintzen dituen ikasketetako batean eta, deialdia argitaratzen den egunean, gutxienez ikasturte oso bateko antzinatasuna izatea bertan.

d) Zuzendaritza proiektu bat aurkeztea, alderdi hauek biltzen dituena gutxienez: ikastetxearen egoeraren azterketa, aurkeztutako proiektuaren eta ikastetxeko hezkuntza proiektuaren arteko lotura, helburuak, horiek lortzeko jarduketa ildoak eta proiektua ebaluatzeko prozedurak.

Zuzendaritza proiektua egiteko beharrezkoak diren plangintza instituzionaleko agiriak emanen dizkie ikastetxeak haiek eskatzen dituzten hautagaiei.

e) Zuzendaritza taldearen proposamena aurkeztea, interesa duten pertsonek onartutakoa.

f) D ereduko ikasketak bakarrik ematen dituen ikastetxe bateko zuzendarigaiak EGA titulua edo baliokidea izan beharko du.

g) Zuzendarigaiak, aukeratu nahi duen ikastetxean irakastorduak eduki ahal izateko, espezialitatearen tituluduna izan beharko du edota beharrezkoa den gaitasuna eduki, ikastetxeko plantilla organikoan ageri denari jarraikiz.

1.2. Hezkuntza Departamentuak oinarri honen 1.1 ataleko a) eta b) letretan denborari buruz eskatutako betebeharrak betetzetik salbuesten ahalko ditu izangaiak, Haur Hezkuntzako berariazko ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako ikastetxe osatugabeetan, zortzi unitate baino gutxiagoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan, arte ikasketa profesionalak, kirolekoak eta hizkuntzakoak ematen dituztenetan edo zortzi irakasle baino gutxiago dituzten helduentzako ikastetxeetan.

1.3. Oinarri honetan zerrendatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira, c) letran ezarritako betebeharra izan ezik; hori deialdia argitaratzen den egunean bete beharko da.

Bigarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

2.1. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan, horren web orrian (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es).

2.2. Zuzendarigai bakoitzak ebazpen honen I. eranskinean ageri diren ikastetxeetatik bakarrerako aurkeztuko du eskabidea, eta honako agiri hauek erantsiko dizkio parte hartzeko eskabideari:

a) Merezimenduen frogagiriak, III. eranskinean jasotzen den merezimenduen baremoan ezarritakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, merezimendu horiek bakarrik baloratuko dira baldin eta deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik burutu badira eta izangaiak epe horren barnean aurkezten baditu.

1., 2.1 eta 2.2 atalei dagozkien merezimenduak (aholkulari lanpostuari dagozkionak) eta 2.3 eta 2.5 atalei dagozkienak bakoitzaren zerbitzu-orriaren bidez frogatuko dira. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du zerbitzu-orri hori.

b) Hala badagokio, zuzendari lanean aritzeko egiaztagiriaren fotokopia edo Zuzendaritza Taldeentzako Prestakuntza Programa egin izanarena aurkeztu beharko da.

c) Zuzendaritza taldea osatzeko proposatzen diren pertsonen zerrenda, ebazpen honen II. eranskinean agertzen den ereduari jarraikiz.

d) Zuzendaritza proiektuaren ale bat. Proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita.

2.3. Parte hartzeko eskabidea Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko da (zerrenda 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileak eskabideari data eta zigilua jarri diezazkion, ziurtatu baino lehen.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Halakoetan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko formatuetako edozeinetan eransten ahalko dira.

2.4. Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

2.5. Aurkezten diren agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Edozein unetan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak eskatzen ahalko dizkie Administrazioak izangaiei.

2.6. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

III. eranskineko baremoaren 4.2 atalaren arabera, hizkuntzak jakitea frogatzen duten ziurtagiriak ez dira itzuli beharko gaztelaniara.

2.7. Aurkezten den dokumentazioa 2014ko irailaren 1etik 30era bitarte jasotzen ahalko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Ezarritako epea dokumentazioa jaso gabe bukatuta, haren gaineko eskubide guztiak galduko dira eta dokumentazio hori suntsituko da.

Hirugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Hamabost egun balioduneko epea izanen da eskabideak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Hautagaitzak onartzea.

4.1. Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez onetsiko da onartu eta baztertutako hautagaitzen behin-behineko zerrenda, eta baztertzeko arrazoiak adieraziko dira. Ebazpen hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

4.2. Behin-behineko zerrendaren aurka, interesdunek idatzizko erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduak, argitaratu eta hurrengo bost egun baliodunean, ebazpen honen bigarren oinarriko 2.3 atalean adierazitako tokietatik edozeinetan.

4.3. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onetsiko da. Zerrenda hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

Bosgarrena.–Hautapen batzordeak.

5.1. Hautapen batzordeak eratzea.

Hautapen batzordeek kide hauek izanen dituzte:

a) Hezkuntza Departamentuaren ordezkariak.

–Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile bat izanen da batzordeburu eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak proposatuta izendatuko da.

–Hezkuntza Departamentuko irakasle funtzionario bat, hautagaiak aukeratu nahi duen ikastetxetik kanpokoa eta, orobat, haren abiaburuko ikastetxetik kanpokoa dena. Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak proposatuta izendatuko da.

b) Hautagaiak aukeratu nahi duen ikastetxeko ordezkariak.

–Klaustroko bi ordezkari. Gazteena idazkari lanetan arituko da.

–Eskola-kontseiluko bi ordezkari, klaustrotik kanpokoak eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasle ez direnak.

Ikastetxeko ordezkari horiek abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz hautatu eta izendatuko dira.

5.2. Hautapen batzordeen funtzionamendua.

Hautapen batzordeak abenduaren 2ko 202/2010 Foru Aginduan ezarrita dagoenari jarraikiz arituko dira. Ikastetxe bateko zuzendaria bertako zuzendaritza betetzeko hautagai aurkezten bada, 202/2010 Foru Aginduaren 5. artikuluan aipatzen diren klaustroaren eta eskola-kontseiluaren bilera berezietako burua, kasuan-kasuan, hautagaitza bakar batean agertzen ez diren irakasleetatik ikastetxean antzinatasunik handiena duena izanen da.

5.3. Ikastetxe bererako hautagaitza bat edo batzuk izanez gero, zuzendariak ikastetxea hautapen batzordean ordezkatuko duten pertsonen izenak (titularrenak nahiz ordezkoenak) jakinaraziko dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuari hamar egun balioduneko epean, onartu eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5.4. Hautapen batzordeak osatzen dituzten pertsonen izendapena Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez eginen da, eta Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

5.5. Hautagaitza zein ikastetxetarako aurkezten den, bertan osatuko da hautapen batzordea, bost egun balioduneko epean, hautapen batzordeen izendapenaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Ikastetxe horretan jendaurrean jarriko dira batzordeetako kideen izenak eta zuzendaritzarako hautagaien zerrenda.

Seigarrena.–Hautapen prozesua.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu: lehenbizikoan, zuzendarigaiaren merezimenduak eta zuzendaritza proiektua baloratuko dira, eta bigarrenean, Hasierako Prestakuntza Programa eginen da.

Ikastetxean behin betiko edo behin-behineko destinoa duten edo bertan zerbitzu-eginkizunetan ari diren irakasleen hautagaitzek lehentasuna dute gainerakoen aldean. Horrelako baldintzarik betetzen duen hautagaitzarik ez badago edo horiek hautatzen ez badira, batzordeak gainerako hautagaitzak baloratuko ditu.

Zazpigarrena.–Lehen fasea: merezimenduen eta zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

7.1. Merezimenduen balorazioa.

Merezimenduen balorazioa ateratzeko, baremoko atal bakoitzean lortutako puntuazioak batuko dira, ebazpen honen III. eranskinean agertzen den bezala.

7.2. Zuzendaritza proiektuaren balorazioa.

Hautapen batzordeak, zuzendaritza proiektua osorik baloratzeko, bi atal izanen ditu kontuan:

a) Proiektuaren balorazioa, ebazpen honen IV. eranskinean ezarritako irizpideei jarraikiz. Irizpide horiek hautapen prozesuaren espedientean sartu beharko dira.

b) Hautagaiak egiten duen proiektuaren azalpenaren eta defentsaren balorazioa.

Hautapen batzordeak zuzendaritza proiektuak azaldu eta defendatzeko egunak eta hautagaiek jarduteko ordena argitaratuko ditu ikastetxean.

Hautagai bakoitzak 30 minutu izanen ditu, gehienez, zuzendaritza proiektua azaldu eta defendatzeko. Hautapen batzordeko kideek 15 minutu izanen dituzte gehienez izangaiari galderak egiteko, aurkeztu eta defendatutako zuzendaritza proiektuko zenbait alderdi argitu edo zehatzago azal ditzan.

Proiektua baloratzeko, hautapen batzordeko kide bakoitzak 1etik 10era bitarte baloratuko du zatietako bakoitza (a eta b). Bi nota horien batez bestekoa (bi dezimalekin emana) izanen da kide bakoitzaren kalifikazioa. Hautapen batzordeko kide guztien kalifikazioen batez bestekoa (bi dezimalekin) izanen da proiektuaren azkeneko nota. Batzordekideen kalifikazioen artean 3 puntuko edo gehiagoko aldea baldin badago, kalifikaziorik altuena eta baxuena baztertuko dira, eta azkeneko nota gainerakoen batez bestekoa eginez aterako da. Handieneko eta/edo txikieneko kalifikazio bat baino gehiago badaude besteekiko alde hori dutenak, bat baino ez da baztertuko. Batez bestekoak ateratzeko, biribiltzearen araua aplikatuko da.

Aukeratua izateko, hautagaiak 5 puntu edo gehiago lortu beharko ditu zuzendaritza proiektuaren balorazioan.

7.3. Hautagaien behin-behineko balorazioa.

Hautapen batzordeak ikastetxean argitaratuko du hautagai bakoitzak lortutako behin-behineko balorazioa, merezimenduen baremoan eta zuzendaritza proiektuan emandako puntuazioak adierazita.

Hautagaiek bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko balorazio horien aurka, hiru egun balioduneko epean, balorazio horiek argitaratu eta biharamunetik hasita. Erreklamazioak kasuan kasuko batzordeburuari zuzenduko zaizkio eta ebazpen honen bigarren oinarriko 2.3 atalean aipatutako tokietan aurkeztuko dira.

7.4. Hautagaien behin betiko balorazioa.

Hautapen batzordeak ebatziko ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta ikastetxean bertan argitaratuko du hautagaien behin betiko balorazioa. Horretarako, merezimenduen baremoan eta zuzendaritza proiektuan lortutako puntuazioa adieraziko du, bai eta bi nota horiek batu ondoren ateratako guztirako puntuazioa ere.

Guztirako puntuazio altuena lortzen duen hautagaia aukeratuko da izendatua izateko.

Berdinketak honako irizpide hauek, hurrenez hurren, kontuan hartuta hautsiko dira:

–Zuzendaritza proiektuan zeinek duen puntu gehien.

–Ataletan eta azpiataletan zeinek duen puntu gehien, merezimenduen baremoko hurrenkeraren arabera.

7.5. Batzordeburu bakoitzak aukeratutako hautagaiaren proposamena igorriko dio Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta hautagai horrek Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duen ala ez adieraziko dio, 2014ko martxoaren 28a baino lehen.

7.6. Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, aukeratutako hautagaien zerrenda onetsiko da, eta bertan zehaztuko da zein ikastetxetarako izendatuko diren eta Hasierako Prestakuntza Programa egin behar ote duten. Orobat, zuzendari postuak hutsik gelditzen diren ikastetxeen zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

7.7. Aukeratutako hautagaiek proposamena eginen dute destinoa ikastetxean duten irakasleen artean zuzendaritza taldeko kide izanen direnak izendatzeko, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorriko diote proposamen hori, hamar egun balioduneko epean, aurreko atalean aipatutako ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zortzigarrena.–Zuzendariaren eta zuzendaritza taldearen izendapena.

8.1. Zuzendariaren izendapena.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, aukeratutako pertsonak jarraian adierazten denari jarraikiz izendatuko dira eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duten pertsona hautatuak praktiketako zuzendari izendatuko dira urte baterako.

–Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dauden pertsona hautatuak lau urterako izendatuko dira zuzendari.

8.2. Zuzendari berriaren behin betiko destinoa ez bada izendatu den ikastetxean, zuzendari karguan dagoen denboran ezin izanen dute lekuz aldatu irakastorduak murriztu edo kentzeagatik.

8.3. Zuzendaritza taldearen izendapena.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, zuzendaritza taldeen izendapena eginen da ikastetxeko zuzendaria izendatzen den epe bererako, betiere zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapena eginkizuna bete behar duen eperako lanpostu hutsa egotearen baldintzapean, ikasturte bakoitzeko hezkuntza-plangintzari jarraikiz. Lanpostu huts hori badagoela Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak berretsi beharko du, txosten baten bidez.

Bederatzigarrena.–Bigarren fasea: Hasierako Prestakuntza Programa.

9.1. Hautapen prozesuko bigarren fasean Hasierako Prestakuntza Programa bat gainditu beharko da.

9.2. Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsiak daude:

–Zuzendaritza taldea osatzen duten karguetako edozeinetan zuzendaritza lanean bi urtez gutxienez aritu direla frogatzen duten pertsona hautatuak.

–Ikastetxe publikoetako zuzendari lanetan aritzeko onartuta egonik ere, karguan aritu ez diren hautagai aukeratuak edo bi urte baino gutxiago aritutakoak, baita Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen zuzendaritza taldeentzako Prestakuntza Programa egina dutenak ere.

9.3. Hasierako Prestakuntza Programan hezkuntza arloko legediari, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamenduari eta baliabideen kudeaketari buruzko prestakuntza sartuko da.

9.4. Hasierako Prestakuntza Programan parte hartu eta behar den ziurtapena eskuratzen duten zuzendariei “Gai” kalifikazioa emanen zaie.

9.5. Hasierako Prestakuntza Programan “Gai” kalifikazioa eskuratzen ez duten hautagaiak praktiketako zuzendari gisa arituko dira, dagokien izendapenaren aldia bukatu arte.

9.6. Hasierako Prestakuntza Programa bukatu eta “Gai” kalifikazioa lortzen duten pertsona hautatuak aukeratu duten ikastetxeko zuzendari izendatuko dira lau urterako, praktikaldia barne.

Praktiketako zuzendaria aldi baterako ezintasuneko egoeran, amatasun bajan edo eszedentzia berezian edo antzeko egoeran bada eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badu, eskatzen ahalko du praktikak luza daitezela. Giza Baliabideen Zerbitzuak praktikak hurrengo ikasturterako luzatzen ahalko ditu, aldi bakar batez. Luzapen horrek ez du ukituko agintaldiaren iraupena (lau urtekoa).

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Hautapen batzordeek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2013ko azaroaren 7an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

2014ko ekainaren 30ean zuzendaritza hutsik duten
ikastetxeen zerrenda

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak

IZEN BERARIAZKOA

HERRIA

HLHIP

AMAIUR

HLHIP

AZPILIKUETA

MARTIN AZPILIKUETA HLHIP

BARASOAIN

RICARDO BAROJA HLHIP

BERA

RIO ARGA HLHIP

BERBINTZANA

VIRGEN DE LA OLIVA HLHIP

ZARRAKAZTELU

ANDRES NARBARTE XALTO HLHIP

GOIZUETA

HLHIP

IGANTZI

ARRANO BELTZA HLHIP

ITURMENDI

DOÑA BLANCA DE NAVARRA HLHIP

LERIN

SANTA MARIA HLHIP

LOS ARCOS

HLHIP

LUZAIDE

SAN BENITO HLHIP

MIRANDA ARGA

DOMINGO BADOS HLHIP

OLAZTI

AUZALAR HLHIP

ORKOIEN

MENDILLORRI HLHIP

IRUÑA

NICASIO DE LANDA HLHIP

IRUÑA

SAN FRANCISCO HLHIP

IRUÑA

SAN JUAN DE LA CADENA HLHIP

IRUÑA

HLHIP

PITILLAS

NUESTRA SEÑORA DEL ROSARIO HLHIP

SARTAGUDA

SAN MIGUEL HLHIP

UHARTE ARAKIL

EL CASTELLAR HLHIP

ALESBES

Bigarren Hezkuntzako Institutuak

IZEN BERARIAZKOA

HERRIA

DBHI

BERRIOZAR

IBAIALDE BHI

BURLATA

VALLE DEL ARAGON DBHI

ZARRAKAZTELU

BARDENAS REALES DBHI

CORTES

PABLO SARASATE BHI

LODOSA

JOAQUIN ROMERA DBHI

MENDABIA

ELORTZIBAR DBHI

NOAIN

PEDRO DE URSUA BHI

IRUÑA

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak / Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuak

IZEN BERARIAZKOA

HERRIA

RICARDO CAMPANO HLHIP-DEL CAMINO DBHI

VIANA

II. ERANSKINA

Zuzendaritza taldea osatzeko proposamena. Zuzendaritza taldea osatzeko proposatutako pertsonek kargua onartzeko egiaztagiria

................................... jaunak/andreak, ........................ ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaiak, honako proposamen hau aurkezten du zuzendaritza taldea osatzeko:

Zuzendariordea izateko proposatua (*)

Izena ....................... Deiturak ........................... N.E.Z.

Behin betiko destinoko ikastetxea:

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan:

Onartzen dut .....................k,

.............................. ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaiak, ni izendatzeko egindako proposamena.

Sinatua

Ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaia

Zuzendariordea izateko proposatua

Ikasketaburua izateko proposatua (*)

Alboko ikasketaburua (*)

Izena:............ Deiturak ........................... N.E.Z.:

Behin betiko destinoko ikastetxea:

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan:

Onartzen dut .....................k,

.............................. ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaiak, ni izendatzeko egindako proposamena.

Sinatua

Ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaia

Ikasketaburua izateko proposatua

Idazkari izateko proposatua (*)

Izena:............ Deiturak ........................... N.E.Z.:

Behin betiko destinoko ikastetxea:

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan:

Onartzen dut .....................k,

.............................. ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaiak, ni izendatzeko egindako proposamena.

Sinatua

Ikastetxeko zuzendaritzarako hautagaia

Idazkaria izateko proposatua

(*) Kargu hori dagoen ikastetxeetan soilik.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

MEREZIMENDUAK

BALORAZIOA

FROGAGIRIAK

1.–Zuzendaritza lanaren balorazioa

Atal honetan karrerako irakasle funtzionario gisa egindako lana besterik ez da baloratuko.

Gehienez ere 4 puntu

1.1. Ikastetxe publiko batean zuzendari karguan aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

0,50 puntu

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

1.2. Ikastetxe publiko batean, ikasketaburu, zuzendariorde edo idazkari karguan aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

0,40 puntu

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

1.3. Ikastetxe publiko batean alboko zuzendaritza karguetan aritutako urte bakoitzeko:

–alboko zuzendari gisa aritutako urte bakoitzeko:

–alboko ikasketaburu edo alboko idazkari gisa aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

0,40 puntu

0,30 puntu

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

2.–Ibilbide profesionalaren balorazioa

Atal honetan karrerako irakasle funtzionario gisa emandako zerbitzuak besterik ez dira baloratuko.

Gehienez ere 3 puntu

2.1. Irakaskuntzako funtzio publikoa osatzen duten kidegoetako karreko funtzionario moduan baldintza gisa eskatutako bost urteetatik gora aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

Gehienez ere 2 puntu

0,20 puntu

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

2.2. Haur eta Lehen Hezkuntzako ziklo bateko koordinatzaile; DBHIetako arloko koordinatzaile; ikastetxe publikoetako mintegi, departamentu edo saileko buru; irakaskuntzako aholkularia eta etengabeko prestakuntzako aholkulari; hezkuntzako eta psikopedagogiako orientazio talde bateko zuzendari edo arduradun; hezkuntzako laguntza unitateen koordinatzaile; helduen hezkuntzako eskualdeko talde baten arduradun edo koordinatzaile; Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko alorretako arduradunek eta talde zein lan-taldeen koordinatzaile; edo Ingelesez Ikasteko Programen koordinazioaren arduradun aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

0,20 puntu

Ikastetxeko zuzendariak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria, non agertuko baitira eginkizun horien jabetza hartzearen eta kargua uztearen datak edo, hala denean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean irakaskuntza lanetan jarraitzen dutela.

Etengabeko prestakuntzarako aholkulari eta irakaskuntzako aholkulari lanaren frogagiria ofizioz aurkeztuko ditu Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak, espediente pertsonaleko informazioari jarraikiz.

2.3. Bigarren Hezkuntzako, Musikako eta Arte Eszenikoetako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako edo Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoetako karrerako funtzionarioa izateagatik:

0,20 puntu

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

2.4. Ikastetxe publikoetako zuzendaritzan aritzeko egiaztagiria izateagatik:

0,30 puntu

Ikastetxe publikoetako zuzendaritzan aritzeko egiaztagiriaren fotokopia.

2.5. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuan, ikuskatzaile edo bulegoburu gisa edo hortik gorako karguetan, eta Estatuko Hezkuntza Administrazioan horien baliokideak diren karguetan, aritutako urte bakoitzeko:

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

0,30 puntu

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

3.–Prestakuntza eta hobekuntza

Gehienez ere 2 puntu

3.1. Ikastetxeen kudeaketa, antolaketa eta zuzendaritzarekin, hezkuntza kalitatearen ezarpenarekin edo eskolako bizikidetzarekin zerikusia duten prestakuntza jarduera gaindituengatik:

Xede horrekin, jarduera guztietako prestaketa orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan -eta ez ordutan- adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

0,10 puntu, egiaztatutako 10 prestakuntza orduko

Entitate antolatzaileak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

3.2. Ikastetxeen kudeaketarekin, antolaketarekin eta zuzendaritzarekin, hezkuntza kalitatearen ezarpenarekin edo eskolako bizikidetzarekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan irakasle gisa aritu izateagatik:

Xede horrekin, jarduera guztietako prestaketa orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan -eta ez ordutan- adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

0,20 puntu, egiaztatutako 10 prestakuntza orduko

Jarduera egin dela frogatzen duen ziurtagiri edo dokumentuaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

3.3. Ikastetxeen kudeaketa, antolaketa eta zuzendaritzarekin, hezkuntza kalitatearen ezarpenarekin edo eskolako bizikidetzarekin zerikusia duten argitalpenengatik, ISBNa edo ISSNa baldin badute:

Gehienez ere puntu bat

Kasuan kasuko jatorrizko aleak.

Formatu elektronikoko agirien kasuan, txosten bat beharko dute baloratu ahal izateko. Txosten hori egiten duen erakundeak ziurtatuko du argitalpena zein datu base bibliografikotan agertzen den.

4.–Merezimendu akademikoak

Gehienez ere puntu bat

4.1. Unibertsitateko titulu ofizial bakoitzeko, dagokion irakaskuntza kidegoan sartzeko alegatutakoaz gainera:

0,40 puntu

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere edo, hala denean, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Izangaiak aurkezten dituen unibertsitateko bigarren titulazioa eta gainerakoak baino ez dira baloratuko atal honetan.

Titulazioak atzerrian lortzen direnean, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

4.2. Hizkuntzak jakiteagatik (hizkuntza bakoitzean, hautagaiak aurkezten duen maila altueneko ziurtagiria hartuko da kontuan bakarrik):

–B1 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

–B2 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

–C1 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko:

0,10 puntu

0,20 puntu

0,40 puntu

Merezimendu gisa alegatutako egiaztagiriaren fotokopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Ez da beharrezkoa hizkuntza gaitasunen egiaztagiriak gaztelaniara itzultzea.

IV. ERANSKINA

Zuzendaritza proiektua baloratzeko irizpideak

HAUTAGAIA:

PROIEKTUAREN ATALEN BALORAZIOA

OHARRAK

ESKATUTAKO ATALAK

DESKRIPZIOA

Ez du aurreikusten

Gutxiegi

Nahikoa

Ongi

Oso ongi

Ikastetxearen egoeraren azterketa

Puntu bat

Ikastetxearen bilakaera eta ezaugarri nagusiak azaltzen ditu

Ikastetxearen elementu positiboak (alderdi indartsuak) eta negatiboak (hobetu beharreko arloak) adierazten ditu

Ikastetxearen errealitatea eta ekipamendu eta instalazioetan dituen beharrak aztertzen ditu

Eskolako garraioa, jantokia, eskolaz kanpoko jarduerak eta antzekoak aurreikusten ditu

Hezkuntza etapa bakoitzaren beharrak eta beste etapa batzuekiko erlazioa adierazten ditu

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekiko (IHP) harremana.

Puntu bat

Proiektuak zerikusia du IHParekin

Proiektuan IHPa hobetzeko proposamen errealistak eta egingarriak jasotzen dira

Helburuak

3 puntu

Zehatzak eta ebaluagarriak dira, eta egoeraren azterketarekin bat datoz

Bizikidetza hobetzeko helburuak jasotzen ditu

Ikastetxean kalitatea kudeatzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu

Ikasleen errendimendua hobetzearekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu

Irakasleen prestakuntzarekin zerikusia duten helburuak jasotzen ditu

Helburuak lortzeko jarduketa ildoak

3 puntu

Proposatutako helburuak lortzeko jarduketa ildoak finkatzen dira

Hezkuntza-komunitateko sektore guztien parte-hartzea aurreikusten da

Erantzukizun zehatzak, denboralizazioa, behar diren baliabideak eta beste entitate batzuekiko lankidetza finkatzen dira

Ebaluazio prozedurak

evaluación

2 puntu

Proposatutako helburuak ebaluatzeko prozedurak ezartzen dira

Ebaluazio prozedurak sistematikoak dira eta ebaluatzeko baliabideak eta ebaluazioaren arduradunak finkatzen dira

Proiektu idatziaren nota:

Proiektuaren ahozko azalpenaren eta defentsaren nota:

Amaierako nota:

F1315659

Iragarkiaren kodea: F1315659