225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten
tributu eta prezio publikoak. Hasierako onespena

Ribaforadako Udalak, 2013ko azaroaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zerga-tasak, tasak, prezio publikoak etab. bitartekoak direla.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, diru-sarrera horiek behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ribaforadan, 2013ko azaroaren 13an.–Alkatea, Jesús María Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1315835