225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

UE27-2 eta UE 27-8 lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2013ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Cintruenigoko UE 27-2 /UE 27-8 lurzatien xehetasun azterlana, Cogespi, S.L.k sustatua.

Aditzera ematen da orok jakin dezan (LAHFLren 81.1 artikulua).

Cintruenigon, 2013ko azaroaren 11n.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Honako hau da ukitzen den hirigintza araudia:

UE 27-2 ETA UE 27-8 LURZATIEN XEHETASUN AZTERLANA

UE 27.8 lurzatia

–Gutieneko atzeraemangunea lurzatiak eremu publikoarekin egiten duen mugaren aldera, 4,5 metro:

Eremu publikoaren luzera 8 metro da; haien barnean daude bi espaloi, 1,5 metrokoak, eta galtzada bat, 5 metro zabal dena, espazio publikoa erabili beharrez ibilgailuak aparkatzeko. Eraikuntza proiektuak jasotzen du aparkatzeko eremu bat, gutienez ere 4,5 metroko zabalera duena lurzatiaren barnean. Gisa horretara, kalitate handiagoko hiri espazio publikoa eskaintzen da, handik kanpora aparkatzeko aukera emanen duelako.

–Hormartea gehienez ere 12,5 metro zabal izanen da.

Espazio publikoaren eta espazio pribatuaren arteko graduazioak egin nahirik, eraikuntza proiektuak pribatutasuna emanen dio etxebizitzako sarbideari. Horretarako, atalase bat sortuko du fatxadan atzeraemangunea eginez. Atzeraemangune horrek, pieza eraikira eramanda, behar du bere bere gehieneko sakonera eraikia 12,5 metrokoa izatea.

UE 27.2 lurzatia

–Lerrokadura, beheko solairuan atzeraemangunerik egin gabe.

UE 27.1 unitatean egindako etxebizitzak lurzatiaren kanpo aldera lerrokatzen direnez, hairen jarraikortasuna mantentzen dugu.

–Lerrokadura goiko solairuetan.

Beheko solairuan lerrokadura mantentzen dugu eta gehieneko sakonera eraikigarria planteatzen dugu, 12,5 metrokoa, UE 27.8 lurzatikoaren gisakoa.

Lurzatietako eraikigarritasuna.

Birzatiketa proiektuak 2242,79 m² eraikigarri definitzen ditu bi lurzatietarako.

Eraikuntza proiektuak ezin izanen du kopuru hori gainditu.

Azaleren lauki bat ematen da argitara litekeen aterabidearekin (dokumentazio ez loteslea).

LURZATIA

ETXEBIZITZA KOP.

BEHEKO SOLAIRUA

LEHEN SOLAIRUA

BATURA

UNITATEAK

GUZTIRA

UE 27-8

1

76,93

86,96

163,89

1

163,89 m2

2tik 10era

74,82

85,03

159,85

9

1.438,65 m2

11

76,93

87,20

164,13

1

164,13 m2

UE 27-2

3

300,00

176,00

476,00

1

476,00 m2

Hegalkinak eta atzeraemanguneak.

Goiko solairuetan atzeraemangune eta hegalkin mota guztiak onartzen dira, Tomás Carrascón karrikako ardatzarekiko paraleloak diren gehieneko lerrokaduren aldera.

Ardatz horretara jotzen duten lerrokaduretan atzeraemanguneak baizik ez dira onartuko.

Iragarkiaren kodea: L1315724