225. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2700/2013 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deia egiten duena.

Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 24an emandako 57/2013 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren. Haren 1. artikuluak honako hau dio: “Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu, ebaluatu eta haien izendapena berritzeko arauak ematea du xede foru agindu honek”.

Foru agindu horren 2.2 artikuluak ezartzen du Hezkuntza Departamentuak aldian behin deialdia eginen duela zuzendari postuak hutsik gelditzen diren ikastetxe bateratuetako zuzendariak hautatzeko.

Era berean, 2.4 artikuluan adierazten da Hezkuntza Departamentuak, foru aginduaren eta haren eranskinen bidez, irizpide objektibo batzuk ezartzen dituela aurkezten diren merezimenduak eta zuzendaritza proiektuak baloratzeko.

Hori horrela izanik, zuzendari postua hutsik geratuko denez 2014ko ekainaren 30erako Lanbide Heziketako zenbait ikastetxe bateratu publikotan, beharrezkoa da dagokion merezimendu lehiaketa deitzea Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko.

Horrenbestez, Giza Baliabideen Zerbitzuak, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz, erabaki du:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deialdiaren oinarriak, I. eranskinean ageri direnak, onestea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu eta izendatzeko merezimendu lehiaketarako deialdia. Oinarriak

Lehena.–Parte hartzeko betebeharrak.

1.1. Jarraian adierazten diren betebehar hauek bete beharko dira deialdian parte hartu ahal izateko:

a) Organikoki Hezkuntza Departamentuaren mende diren irakasle funtzionarioen kidegoetako batekoak izatea, eta gutxienez bost urteko antzinatasuna izatea karrerako funtzionario gisa irakaskuntzaren funtzio publikoan.

b) Karrerako funtzionario gisa zuzenean irakatsi izana, bi urtez gutxienez, hautatu nahi den ikastetxe bateratuak ematen dituen irakaskuntzetako batean, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publiko batean.

c) Zuzendaritza proiektu bat aurkeztea, honako hauek jasotzen dituena, gutxienez ere:

–Ikastetxe bateratuaren egoeraren analisia eta, bereziki, haren eta enpresen eta produkzio ingurunearen arteko harremanena.

–Ikastetxe bateratuaren prestakuntza eskaintzaren analisia, haren lanbide orientazio eta informazio sistemarena eta lanbide gaitasunak aitortzeko eta ebaluatzeko prozedurenak.

–Aurkeztutako zuzendaritza proiektuaren eta haren helburuen zerikusia ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin.

–Jarduketa ildo estrategikoak zehaztea, baita planak eta proiektuak ere, zuzendaritza proiektuaren helburuak lortu ahal izateko.

–Aurkezten den proiektua ebaluatzeko prozedurak.

d) Zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapen proposamena aurkeztea, interesdunek onartua. Proposamen eta onarpen horiek zuzendaritza proiektua osatuko dute, haren parte direla.

e) Izangaiak beharrezko espezialitatea izan beharko du aukeratu duen ikastetxe bateratuko plantilla organikoan ageri denaren arabera, ikastetxe horretan behar beste irakastordu eduki ahal izateko.

1.2. Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete beharko dira oinarri honetan aipatzen diren baldintza guztiak.

Bigarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

2.1. Hautapen prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan, horren web orrian (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian (www.navarra.es).

2.2. Zuzendarigai bakoitzak ebazpen honen I. eranskinean ageri diren ikastetxeetatik bakarrerako aurkeztuko du eskabidea, eta honako agiri hauek erantsiko dizkio parte hartzeko eskabideari:

a) Merezimenduen frogagiriak, III. eranskinean jasotzen den merezimenduen baremoan ezarritakoari jarraikiz. Ondorio horietarako, merezimendu horiek bakarrik baloratuko dira baldin eta deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik burutu badira eta izangaiak epe horren barnean aurkezten baditu.

1., 2.1, 2.2 eta 2.5 atalei dagozkien merezimenduak bakoitzaren zerbitzu-orriaren bidez frogatuko dira. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du zerbitzu-orri hori.

b) Hala badagokio, zuzendari lanean aritzeko egiaztagiriaren fotokopia edo Zuzendaritza Taldeentzako Prestakuntza Programa egin izanarena aurkeztu beharko da.

c) Zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapen proposamena eta proposamen horren onarpena, ebazpen honen II. eranskinean zehazten den ereduaren arabera.

d) Zuzendaritza proiektuaren ale bat. Proiektuak DIN-A4 formatuko 20 orrialde izanen ditu gehienez, alde batetik bakarrik idatzita.

2.3. Parte hartzeko eskabidea Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko da (zerrenda 2013ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 13an) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkezten bada, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileak eskabideari data eta zigilua jarri diezazkion, ziurtatu baino lehen.

Halaber, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat, eskabidea telematika bidez aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan. Erregistro hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko web atarian dago (www.navarra.es). Halakoetan, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak Erregistro Orokor Elektronikoan artxiboak eransteko formatuetako edozeinetan eransten ahalko dira.

2.4. Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

2.5. Aurkezten diren agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean.

Edozein unetan parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak eskatzen ahalko dizkie Administrazioak izangaiei.

2.6. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

III. eranskineko baremoaren 4.5 atalaren arabera, hizkuntzak jakitea frogatzen duten ziurtagiriak ez dira itzuli beharko gaztelaniara.

2.7. Aurkezten den dokumentazioa 2014ko irailaren 1etik 30era bitarte jasotzen ahalko da Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan. Ezarritako epea dokumentazioa jaso gabe bukatuta, haren gaineko eskubide guztiak galduko dira eta dokumentazio hori suntsituko da.

Hirugarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Hamabost egun balioduneko epea izanen da eskabideak aurkezteko, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Hautagaitzak onartzea.

4.1. Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez onetsiko da onartu eta baztertutako hautagaitzen behin-behineko zerrenda, eta baztertzeko arrazoiak adieraziko dira. Ebazpen hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

4.2. Behin-behineko zerrendaren aurka, interesdunek idatzizko erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduak, argitaratu eta hurrengo bost egun baliodunean, ebazpen honen bigarren oinarriko 2.3 atalean adierazitako tokietatik edozeinetan.

4.3. Erreklamazioak ebatzi ondoren, Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, onartu eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onetsiko da. Zerrenda hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

Ebazpen hori argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.

Bosgarrena.–Hautapen batzordeak.

5.1. Hautapen batzordeak eratzea.

Hautapen batzordeak kide hauek izanen ditu:

–Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaria edo hark izendatzen duen pertsona, batzordeburu arituko dena.

–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiari atxikitako funtzionario bat. Zuzendaritza Nagusi horrek izangaiak aukeratu duen ikastetxean edo haren jatorrizko ikastetxean behin betiko destinoa ez dutenen artean izendatuko du funtzionario hori. Funtzionarioa idazkari gisa arituko da.

–Hezkuntza Departamentuko ikuskatzaile bat, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak izendatua.

–Klaustroaren ordezkari bat. Funtzionario hori ezin izanen da hautagai izan, ezta proposatzen diren zuzendaritza taldeetako kide ere, eta Klaustroak aukeratuko du berariaz eginen den bilkura berezi batean, non onartutako izangai zerrendak jakitera emanen diren. Ordezkari horren hautapena eta izendapena Hezkuntzako kontseilariak ekainaren 24an emandako 57/2013 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari jarraikiz eginen dira.

Ikastetxe bateko zuzendaria lanpostu horrexetarako hautagai aurkezten baldin bada, klaustroaren bilkura bereziko burua ikastetxean antzinatasunik handiena duen irakaslea izanen da, betiere hautagaitza bakar batean ez badago.

–Ikastetxe bateratuko gizarte kontseiluaren ordezkari bat.

5.2. Hautapen batzordeen funtzionamendua.

Hautapen batzordeak ekainaren 24ko 57/2013 Foru Aginduan ezarrita dagoenari jarraikiz arituko dira.

5.3. Ikastetxe bererako hautagaitza bat edo batzuk izanez gero, zuzendariak klaustroa eta gizarte kontseilua hautapen batzordean ordezkatuko dituzten pertsonen izenak (titularrenak nahiz ordezkoenak) jakinaraziko dizkio Giza Baliabideen Zerbitzuari hamar egun balioduneko epean, onartu eta baztertutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5.4. Hautapen batzordeak osatzen dituzten pertsonen izendapena Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez eginen da, eta Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

5.5. Ikastetxean bertan osatuko da hautapen batzordea, bost egun balioduneko epean, hautapen batzordeen izendapenaren ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita. Ikastetxe horretan jendaurrean jarriko dira batzordeetako kideen izenak eta zuzendaritzarako hautagaien zerrenda.

Seigarrena.–Hautapen prozesua.

Hautapen prozesuak bi fase izanen ditu:

a) Lehen fasea: merezimenduen balorazioa eta zuzendaritza proiektua aurkeztu, defendatu eta kalifikatzea, IV. eranskineko balorazio irizpideei jarraikiz. Irizpide horiek hautapen prozesuaren espedientean sartu beharko dira.

b) Bigarren fasea: Hasierako Prestakuntza Programa.

Zazpigarrena.–Lehen fasea: merezimenduen balorazioa eta zuzendaritza proiektua aurkeztu, defendatu eta kalifikatzea.

7.1. Merezimenduen balorazioa.

1. Hautapen batzordeak objektibotasunez baloratuko ditu izangaien merezimenduak, 10 puntuz gehienez ere, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako baremoari jarraikiz.

2. Hautapen batzordeak dagokion ikastetxean eta Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoan argitaratuko du merezimenduen baremoan izangai bakoitzak lortutako behin-behineko puntuazioa agertzen duen zerrenda.

3. Ikastetxeren batean kargu hutsa betetzeko izangai bakarra aurkeztuz gero, ez da merezimenduen balorazioa eginen.

7.2. Zuzendaritza proiektua aurkeztu, defendatu eta kalifikatzea.

1. Izangaiek zein ikastetxe bateratutako zuzendaritza eskuratu nahi duten, haren gizarte kontseiluari azalduko dizkiote zuzendaritza proiektuaren funtsezko alderdiak. Horretarako, bilkura berezirako deia eginen da gai bakarra izanik eguneko zerrendan: izangaiek proiektuak aurkeztea. Gizarte kontseiluko idazkariak txosten batean jasoko ditu organo horretako kideek horren gainean egindako balorazioak. Txosten hori, gizarte kontseiluko kideek baliozkotu ondoren, hautapen batzordeko buruari igorriko zaio, hurrengo bi egunean.

2. Hautapen batzordeak zuzendaritza proiektuak azaldu eta defendatzeko egunak eta hautagaiek jarduteko ordena argitaratuko ditu ikastetxean.

3. Hautapen batzordeak adierazitako egunean eta orduan defendatuko dituzte zuzendaritza proiektuak izangaiek haren aurrean. Izangaiak 30 minutu izanen ditu, gehienez ere, zuzendaritza proiektua hautapen batzordearen aurrean defendatzeko. Batzordeko kideek 15 minutu izanen dituzte, gehienez ere, izangaiari galderak egiteko, hark aurkezten duen zuzendaritza proiektuko zenbait alderdi argitu, zehaztu edo xehetasunak emateko.

4. Hautapen batzordeak, gehienez ere, hamar puntuz kalifikatuko du zuzendaritza proiektua, bi dezimal adierazita. Zuzendaritza proiektuaren kalifikazioa bost puntutik beherakoa bada, izangaia ez-gaitzat hartuko da.

5. Hautapen batzordeko kide bakoitzak izangaiari eman diezaiokeen gehieneko puntuazioa 10 puntukoa izanen da, eta txikiena, puntu batekoa. Izangai bakoitzak zuzendaritza proiektuagatik lortzen duen azkeneko puntuazioa hautapen batzordeko kide guztiek emandako puntuazioaren batez besteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalekin. Batzordeko kideen puntuazioetan 3 puntuko aldea edo handiagoa baldin bada, kalifikazio handiena eta txikiena kenduko dira, eta gainerakoen batez besteko aritmetikoaren bidez lortuko da behin betiko puntuazioa. Handieneko eta/edo txikieneko kalifikazio bat baino gehiago badaude besteekiko alde hori dutenak, bat baino ez da baztertuko. Batez bestekoak ateratzeko, biribiltzearen araua aplikatuko da.

7.3. Merezimenduen kalifikazioko puntuazioei zuzendaritza proiektuaren kalifikazioa gehituta aterako da hautapen prozesuko lehen faseko azken kalifikazioa, hogei puntu gehienez ere, bi dezimal adierazita. Berdinketak honako irizpide hauek, hurrenez hurren, kontuan hartuta hautsiko dira:

–Lehena. Zuzendaritza proiektuan zeinek duen puntu gehien.

–Bigarrena. Azpiataletan zeinek duen puntu gehien, ebazpen honen III. eranskinean merezimenduak baloratzeko ezarritako ordenari jarraikiz.

Ikastetxe bateko postu hutsa betetzeko izangai bakarra aurkeztuz gero, azken kalifikazioan zuzendaritza proiektuaren kalifikazioa jasoko da bakarrik, hamar puntukoa gehienez ere eta bi hamartar adierazita.

7.4. Hautagaien behin-behineko balorazioa.

Hautatua izateko, izangaiak, gutxienez ere, 5 puntu lortu beharko ditu zuzendaritza proiektuaren balorazioan.

Hautapen batzordeak aurkeztutako izangaien zerrenda argitaratuko du, zein bere ikastetxean, merezimenduen baremoan eta azpiatal bakoitzean lortutako puntuazioa eta zuzendaritza proiektuan lortutako puntuazioa zehaztuta, baita aurreko horiek batu ondoren guztira lortutako puntuazioa ere. Guztirako puntuazio altuena lortzen duen izangaia hautatuko da izendatua izateko.

Izangai bakar bat aurkeztuz gero, zuzendaritza proiektuan ateratzen duen puntuazioa argitaratuko da bakarrik. Izangai hori hautatuko da izendatzeko.

Hautagaiek bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte behin-behineko balorazio horien aurka, hiru egun balioduneko epean, balorazio horiek argitaratu eta biharamunetik hasita. Erreklamazioak kasuan kasuko batzordeburuari zuzenduko zaizkio eta ebazpen honen bigarren oinarriko 2.3 atalean aipatutako tokietan aurkeztuko dira.

7.5. Hautagaien behin betiko balorazioa.

Hautapen batzordeak erreklamazioak egiteko epea amaitu eta biharamunetik hasita hiru egun balioduneko epean ebatziko ditu aurkeztutako erreklamazioak, eta ikastetxean bertan argitaratuko du hautagaien behin betiko balorazioa. Horretarako, merezimenduen baremoan eta zuzendaritza proiektuan lortutako puntuazioa adieraziko du, bai eta bi nota horiek batu ondoren ateratako guztirako puntuazioa ere.

7.6. Hautatutako izangaiaren aldeko proposamena igorriko du batzorde bakoitzeko buruak Giza Baliabideen Zerbitzura 2014ko martxoaren 28a baino lehen, eta Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dagoela jakinaraziko dio, hala badagokio.

7.7. Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, aukeratutako hautagaien zerrenda onetsiko da, eta bertan zehaztuko da zein ikastetxetarako izendatuko diren eta Hasierako Prestakuntza Programa egin behar ote duten. Orobat, zuzendari postuak hutsik gelditzen diren ikastetxeen zerrenda onetsiko da. Ebazpen hori Argibide eta Agiri Bulegoan eta Hezkuntza Departamentuaren web orrian argitaratuko da: www.educacion.navarra.es.

7.8. Aukeratutako hautagaiak proposamena eginen du destinoa ikastetxean duten irakasleen artean zuzendaritza taldeko kide izanen direnak izendatzeko, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari igorriko dio proposamen hori, hamar egun balioduneko epean, aurreko atalean aipatutako ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zortzigarrena.–Zuzendariaren eta zuzendaritza taldearen izendapena.

8.1. Zuzendariaren izendapena.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, aukeratutako pertsonak jarraian adierazten denari jarraikiz izendatuko dira eta ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

–Hasierako Prestakuntza Programa egin behar duten pertsona hautatuak praktiketako zuzendari izendatuko dira urte baterako.

–Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsita dauden pertsona hautatuak lau urterako izendatuko dira zuzendari.

8.2. Zuzendari berriak ez badu behin betiko destinoa berak aukeratutako ikastetxean, zerbitzu eginkizunetan egonen da, ondorio guztietarako, zuzendari karguan dagoen denboran, eta ezin izanen dute lekuz aldatu irakastorduak murriztu edo kentzeagatik.

8.3. Zuzendaritza taldearen izendapena.

Giza Baliabideen Zerbitzuaren ebazpenaren bidez, zuzendaritza taldeen izendapena eginen da ikastetxe bateratuko zuzendaria izendatzen den epe bererako, betiere zuzendaritza taldeko gainerako kideen izendapena eginkizuna bete behar duen eperako lanpostu hutsa egotearen baldintzapean, ikasturte bakoitzeko hezkuntza-plangintzari jarraikiz.

Bederatzigarrena.–Bigarren fasea: Hasierako Prestakuntza Programa.

9.1. Hautapen prozesuko bigarren fasean Hasierako Prestakuntza Programa bat gainditu beharko da.

9.2. Ez dute Hasierako Prestakuntza Programa egin beharko hautatuak izan eta ikastetxe publiko bateko zuzendari lanetan bi urteko esperientzia frogatzen dutenek.

Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsiko dira, orobat, ikastetxe publikoetako zuzendari lanetan aritzeko onartuta egonik ere, karguan aritu ez diren izangaiak edo bi urte baino gutxiago aritutakoak, baita Hezkuntza Departamentuak antolatzen duen zuzendaritza taldeentzako prestakuntza programa egina dutenak ere.

9.3. Honela osatuko da Hasierako Prestakuntza Programa:

a) Hezkuntza arloko legeriarekin, baliabideen kudeaketarekin eta hezkuntza sistemaren kalitatearekin zerikusia duten alderdietako prestakuntza.

b) Ikastetxe bateratuen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko prestakuntza, haien xedeen garapena eta enplegurako prestakuntzaren kudeaketa.

9.4. Hasierako Prestakuntza Programan parte hartu eta behar den ziurtapena eskuratzen duten zuzendariei “Gai” kalifikazioa emanen zaie.

9.5. Hasierako Prestakuntza Programan “Gai” kalifikazioa eskuratzen ez duten hautagaiak praktiketako zuzendari gisa arituko dira, dagokien izendapenaren aldia bukatu arte.

9.6. Hasierako Prestakuntza Programa bukatu eta “Gai” kalifikazioa lortzen duten pertsona hautatuak aukeratu duten ikastetxeko zuzendari izendatuko dira lau urterako, praktikaldia barne.

Ezintasun iragankor batengatik, eszedentzia bereziagatik edo antzeko inguruabarrengatik, praktikaldia eten behar izanez gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak praktiketako izendapena beste urte batez luzatzea erabakitzen ahalko du, agintaldi osoko lau urteko iraupenean eraginik izan gabe. Luzapen hori behin bakarrik emanen da.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Hautapen batzordeek ematen dituzten egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2013ko azaroaren 7an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

I. ERANSKINA

2014ko ekainaren 30ean zuzendaritza hutsik duten
ikastetxeen zerrenda

IZEN BERARIAZKOA

HERRIA

“BURLADA FP” IB

BURLATA

VIRGEN DEL CAMINO IIP

IRUÑA

II. eranskina

Zuzendaritza taldeko kide izateko izendapen proposamena, eta zuzendaritza taldean parte hartzeko proposamena onartzea.

................................... jaunak/andreak, ........................ ikastetxe bateratuko zuzendaritzarako hautagaiak, honako proposamen hau aurkezten du zuzendaritza taldea osatzeko:

1.–Zuzendariordetza (kargu hori dagoen ikastetxe bateratuetan soilik).

Izena:

Deiturak:

Behin betiko destinoko ikastetxea:

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan:

Nire aldeko izendapena onartzen dut.

Sinatua: ....................................

2.–Ikasketaburutza.

Ikasketaburua/alboko ikasketaburua izateko proposatua (kargu hori dagoen ikastetxe bateratuetan baino ez):

Izena:

Deiturak:

Behin betiko destinoko ikastetxea:

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan:

Nire aldeko izendapena onartzen dut.

Sinatua: ....................................

3.–Idazkaritza.

Idazkaria/alboko idazkaria izateko proposatua (kargu hori dagoen ikastetxe bateratuetan baino ez):

Izena:

Deiturak:

Behin betiko destinoko ikastetxea:

Destinoko ikastetxea ikasturte honetan:

Nire aldeko izendapena onartzen dut.

Sinatua: ....................................

....................... (e)n, 20...ko ................... aren ........(e)an.

(Sinadura)

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

Merezimendu profesionalen eta akademikoen balorazioan 10 puntu lortzen ahalko dira gehienez.

1. atala.–Zuzendari lanetako esperientziaren balorazioa (4 puntu gehienez).

1.1. Ikastetxe bateratu publiko batean zuzendari karguan aritutako urte bakoitzeko:

–0,70 puntu.

1.2. Ikastetxe publiko batean zuzendari karguan aritutako urte bakoitzeko:

–0,50 puntu.

1.3. Ikastetxe bateratu publiko batean, ikasketaburu, zuzendariorde edo idazkari karguan aritutako urte bakoitzeko:

–0,40 puntu.

1.4. Ikastetxe publiko batean, ikasketaburu, zuzendariorde edo idazkari karguan aritutako urte bakoitzeko:

–0,30 puntu.

1.5. Ikastetxe bateratu publiko batean alboko zuzendaritza karguetan aritutako urte bakoitzeko:

–0,30 puntu alboko ikasketaburu edo alboko idazkari gisa aritutako urte bakoitzeko.

1.6. Ikastetxe publiko batean alboko zuzendaritza karguetan aritutako urte bakoitzeko:

–0,40 puntu alboko zuzendari gisa aritutako urte bakoitzeko.

–0,20 puntu alboko ikasketaburu edo alboko idazkari gisa aritutako urte bakoitzeko.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

1. atal honen egiaztagiriak: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu hauen egiaztagiria.

2. atala.–Lanbide ibilbidearen balorazioa (4 puntu gehienez).

2.1. Ikastetxe bateratu publiko batean karrerako funtzionario gisa egindako irakasle lana, baldintza gisa eskatzen diren bi urteetatik gorako urte bakoitzeko:

–0,20 puntu.

Egiaztagiriak: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

2.2. Ikastetxe publiko batean karrerako funtzionario gisa egindako irakasle lana, baldintza gisa eskatzen diren bost urteetatik gorako urte bakoitzeko:

–0,15 puntu.

Egiaztagiriak: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

2.3. Ikastetxe publiko batean, departamentuko buru gisa egindako zerbitzu-urte bakoitzeko:

–0,15 puntu.

Egiaztagiriak: ikastetxeko zuzendariak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria, non agertuko baitira eginkizun horien jabetza hartzearen eta kargua uztearen datak edo, hala denean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean irakaskuntza lanetan jarraitzen dutela.

2.4. Ikastetxe publiko batean, Lanbide Heziketako heziketa zikloaren koordinatzaile gisa egindako zerbitzu-urte bakoitzeko.

–0,15 puntu.

Egiaztagiriak: ikastetxeko zuzendariak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria, non agertuko baitira eginkizun horien jabetza hartzearen eta kargua uztearen datak edo, hala denean, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean irakaskuntza lanetan jarraitzen dutela.

2.5. Nafarroako Hezkuntza Departamentuan, ikuskatzaile edo bulegoburu gisa edo hortik gorako karguetan, edo irakaskuntzako aholkulari lanetan eta Estatuko Hezkuntza Administrazioan horien baliokideak diren karguetan, aritutako urte bakoitzeko:

–0,40 puntu.

Egiaztagiriak: Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten duen zerbitzu-orria da merezimendu honen egiaztagiria.

Urte zatiak baloratu behar direnean, 1/12 puntu emanen da hilabeteko.

3. atala.–Prestakuntza eta hobekuntza (gehienez ere puntu bat).

3.1. Ikastetxe bateratuen kudeaketarekin, antolaketarekin eta zuzendaritzarekin edo ikastetxe horien eginkizun, helburu eta xedeekin zerikusia duten prestakuntza jarduerengatik:

–0,10 puntu, egiaztatutako 10 prestakuntza orduko.

Egiaztagiriak: entitate antolatzaileak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

3.2. Ikastetxe bateratuen kudeaketarekin, antolaketarekin edo zuzendaritzarekin edo ikastetxe horien eginkizun, helburu eta xedeekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan irakasle gisa aritzeagatik:

–0,20 puntu, egiaztatutako 10 prestakuntza orduko.

Egiaztagiriak: jarduera antolatu duen erakundeak hura egin zela frogatzen duen ziurtagiri edo dokumentuaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

Xede horrekin, jarduera guztietako prestaketa orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan -eta ez ordutan- adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

3.3. Ikastetxeen kudeaketarekin, antolaketarekin eta zuzendaritzarekin, hezkuntza kalitatearen ezarpenarekin edo eskolako bizikidetzarekin zerikusia duten prestakuntza jarduera gaindituengatik:

–0,10 puntu, egiaztatutako 30 prestakuntza orduko.

Egiaztagiriak: entitate antolatzaileak emandako ziurtagiriaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

3.4. Ikastetxeen kudeaketarekin, antolaketarekin eta zuzendaritzarekin, hezkuntza kalitatearen ezarpenarekin edo eskolako bizikidetzarekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan irakasle gisa aritu izateagatik:

–0,20 puntu, egiaztatutako 30 prestakuntza orduko.

Egiaztagiriak: jarduera antolatu duen erakundeak hura egin zela frogatzen duen ziurtagiri edo dokumentuaren fotokopia, zeinetan berariaz agertuko baitira jardueraren kreditu kopurua edo orduak.

Xede horrekin, jarduera guztietako prestaketa orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 30 ordutik beheitikoengatik. Prestakuntza jarduerak kreditutan -eta ez ordutan- adierazten badira, kreditu bakoitzak 10 orduren balioa izanen du.

3.5. Ikastetxeen kudeaketa, antolaketa eta zuzendaritzarekin, hezkuntza kalitatearen ezarpenarekin edo eskolako bizikidetzarekin zerikusia duten argitalpenengatik, ISBNa edo ISSNa baldin badute:

–0,5 puntu arte.

Egiaztagiriak: kasuan kasuko jatorrizko aleak.

Formatu elektronikoko agirien kasuan, txosten bat beharko dute baloratu ahal izateko. Txosten hori egiten duen erakundeak ziurtatuko du argitalpena zein datu base bibliografikotan agertzen den.

3.6. Ikastetxe bateratuari dagozkion jardueren kudeaketa eta mantentze-lanentzat beharrezkoa den sinestamendu bakoitzeko:

–0,5 puntu arte.

Egiaztagiriak: ikastetxeko zuzendariak edo organo eskudunak emandako ziurtagiria, non agertuko baitira interesdunak egin eta ikastetxe bateratuari dagozkion jarduerak, bai eta jarduerak noiz hasi eta amaitu ziren ere.

4. atala.–Merezimendu akademikoak (gehienez ere puntu bat).

4.1. Unibertsitateko titulu ofizial bakoitzeko, dagokion irakaskuntza kidegoan sartzeko alegatutakoaz gainera:

–0,50 puntu.

Egiaztagiriak: kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere edo, hala denean, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Izangaiak aurkezten dituen unibertsitateko bigarren titulazioa eta gainerakoak baino ez dira baloratuko atal honetan.

Titulazioak atzerrian lortzen direnean, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

4.2. Unibertsitateko masterren titulu ofizial bakoitzeko edo ikertzeko nahikotasunaren sinestamendu bakoitzeko, dagokion irakaskuntza kidegoan sartzeko alegatutakoaz gainera:

–0,25 puntu.

Egiaztagiriak: tituluaren edo frogagiriaren fotokopia.

4.3. Unibertsitate bateko unibertsitate-titulu bereki bakoitzeko:

–0,15 puntu.

Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia.

4.4. Doktore titulu bakoitzeko:

–0,40 puntu.

Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia.

4.5. Hizkuntzak jakiteagatik (hizkuntza bakoitzean, hautagaiak aurkezten duen maila altueneko ziurtagiria hartuko da kontuan bakarrik):

–0,50 puntu C2 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko.

–0,40, puntu C1 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko.

–0,30 puntu B2 mailako edo balio bereko ziurtagiri bakoitzeko.

Egiaztagiriak: Merezimendu gisa alegatutako egiaztagiriaren fotokopia edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Ez da beharrezkoa hizkuntza gaitasunen egiaztagiriak gaztelaniara itzultzea.

IV. ERANSKINA

Zuzendaritza proiektua baloratzeko irizpideak

HAUTAGAIA:

PROIEKTUAREN ATALEN BALORAZIOA

OHARRAK

ESKATUTAKO ATALAK

DESKRIPZIOA

Ez du aurreikusten

Gutxiegi

Tartekoa

Oso ongi

Ikastetxe bateratuaren egoeraren azterketa

Puntu bat

Ikastetxe bateratuaren ekonomia, gizarte eta lan eremua deskribatzen du

Ikastetxe bateratuak enpresekin eta produkzio ingurunearekin dituen harremanak deskribatzen ditu

Ikastetxearen errealitatea eta ekipamendu eta instalazioetan dituen beharrak aztertzen ditu

Ikastetxe bateratuko irakaskuntzen beharrak adierazten ditu

Ikastetxe bateratuko jarduerak aztertzen ditu

3 puntu

Ikastetxe bateratuaren prestakuntza eskaintza aztertzen du

Ikastetxe bateratuaren informazio sistema eta lanbide orientazioa aztertzen ditu

Lanbide gaitasunak egiaztatu eta ebaluatzeko prozedurak aztertzen ditu

Ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin duen erlazioa

Puntu bat

Zuzendaritza proiektua ikastetxe bateratuaren proiektu funtzionalarekin erlazionatuta dago

Zuzendaritza proiektuan proiektu funtzionala hobetzeko proposamen errealistak eta egingarriak jasotzen dira

Zuzendaritza proiektuaren helburuak zehatzak eta ebaluagarriak dira, eta ikastetxe bateratuaren egoeraren azterketarekin bat datoz

Jarduketa ildo estrategikoak eta helburuak lortu ahal izateko planak eta proiektuak

3 puntu

Ikastetxe bateratu baten eginkizun, helburu eta xedeei dagozkien jarduketa ildo estrategikoak definitzen dira

Zuzendaritza proiektuan proposatzen diren helburuak lortzeko planak eta proiektuak definitzen dira

Erantzukizun zehatzak, denboralizazioa, behar diren baliabideak eta beste entitate batzuekiko lankidetza finkatzen dira

Ikastetxe bateratuan parte hartzen duten guztien parte-hartzea agertzen da

Ebaluazio prozedurak

2 puntu

Proposatutako helburuak ebaluatzeko prozedurak ezartzen dira

Ebaluazio prozedurak sistematikoak dira eta ebaluatzeko prozedurak eta ebaluazioaren arduradunak finkatzen dira

Amaierako nota:

F1315661

Iragarkiaren kodea: F1315661