222. ALDIZKARIA - 2013ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

DEIALDIA, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 23ko 2349/2013 Ebazpenaren bidez onetsia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu batzuk oposizio bidez betetzeko. Lanpostuak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urriaren 15eko 2271/2013 Ebazpenaren bidez hamaika lanpostu huts betetzeko onetsitako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez direnak izanen dira, tramitatzen ari baita.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, urriaren 23ko 2349/2013 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko urriaren 15eko 2271/2013 Ebazpenak deitutako lekualdatze lehiaketaren bidez betetzen ez diren lanpostuak oposizio bidez betetzeko. Tramitatzen ari den lekualdatze horren bidez 9 lanpostu huts bete nahi dira.

Hautapen prozesua honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia, aipatutako estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honen oinarriak.

OINARRIAK

1.–Deialdiaren xedea.

1.1. Deialdi honen xedea da Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile izateko lanpostu batzuk, lehen aipatutako lekualdatze lehiaketan hutsik geratzen direnak, oposizio bidez betetzea. Lanpostu horiek funtzionario araubidekoak eta B mailakoak dira.

Lanpostuak txanda irekiaren eta igoera txandaren artean banatuko dira, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren 15. artikuluko 3. idatz zatian ezarritako formulari jarraikiz, hau da:

–Lehenbizikoa, txanda irekian.

–Bigarrena, igoera txandan.

–Hirugarrenetik aurrera, bakoitiak igoera txandan eta bikoitiak txanda irekian.

Deitutako lanpostuetatik bat gordeko da erreserba txandarako, %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek bete dezaten.

1.2. Igoera txandako lanpostuak hutsik geldituz gero, izangaiek ez dutelako hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa lortu, txanda irekikoei gehituko zaizkie.

Desgaitasuna dutenentzako txandako lanpostua, txanda horretako izangaiek hautaprobak gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa atera ez dutelako bete gabe geldituz gero, beste txandetakoei gehituko zaie, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren 15.3 artikuluan ezarritako hurrenkeraren arabera.

Bestalde, igoera txandan edota desgaitasunak dituztenentzako txandan eskaintzen diren lanpostuak baino izangai gehiagok gainditzen badute, txanda horietan lanpostua eskuratzen ez dutenek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostu hutsak eskuratzeko, txanda horretako izangaiekin lehia garbian eta eskuratutako azken puntuazioaren arabera.

Era berean, deialdiaren 7.2 oinarrian agiriak aurkezteko ezarritako epea bukatzen denean, deialdiaren 2.1.2 oinarriko betebehar berariazkoak betetzen ez dituzten igoera txandako izangaiek aukera izanen dute txanda irekiko lanpostuak eskuratzeko, aurreko lerroaldean adierazitako modu berean.

1.3. Lanpostuen ordainsariak hauek izanen dira: uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsarien Behin-behineko Erregelamenduan B mailarentzat oro har ezarritakoak eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan kasu bakoitzerako ezartzen direnak.

1.4. Halaber, deialdi honen bidez, sarrerako hautapen prozesuan lanposturik lortzen ez duten izangaiekin aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrendak osatuko dira, deialdi honen 10. oinarrian xedatutakoarekin bat.

2.–Betebeharrak.

2.1. Oposizioan onartuak izateko, izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta agiriak aurkezteko epea bukatzen denetik (deialdiaren 7.2 atalean adierazia) lanpostuaren jabetza hartu arte, baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1.1. Izangai guztiek bete beharreko baldintzak.

a) Espainiako nazionalitatea izatea.

b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea.

Unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari tekniko edo arkitekto teknikoarena edo balio berekotzat hartzen den beste titulu bat edukitzea, edo eskuratzeko baldintza guztiak betetzea eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, edo lizentzia edo ingeniaritza bateko edo arkitekturako lehenengo hiru ikasturteak osorik gaindituak izatea.

Atzerrian lortutako tituluak badira, homologazioaren egiaztagiria eduki beharko da.

d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

2.1.2. Igoera txandako izangaiek bete beharreko baldintzak.

Igoera txandako izangaiek, aurreko atalean adierazitako baldintzez gain, hauek ere bete beharko dituzte:

a) Nafarroako edozein administrazio publikotako langile finkoa izatea, edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioaren zerbitzuei atxikitako langile finkoa, eta abiapuntuko lanpostuan borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

b) Deialdiko lanpostu hutsen maila berekoa edo apalagokoa izatea.

c) Administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea, Nafarroako Polizia Kidegoetako kideen kasuan izan ezik, horiek frogatu beharko baitute zortzi urtez benetan eman dituztela zerbitzuak kidego horietan.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarri dena aplikatuz, igoera txandan parte hartzeko gainerako baldintzak betetzen dituzten Nafarroako Parlamentuko funtzionarioek ere txanda horretan parte hartzen ahalko dute.

2.2. Deialdiaren 3.3 oinarriaren laugarren puntuan aipatzen den salbuespena salbuespen, izendatuak izateko proposatzen diren izangaiek deialdiaren 7.2 atalean ezarritako epean eta moduan frogatu beharko dituzte betebehar horiek.

3.–Eskabideak aurkeztea eta tasak ordaintzea.

3.1. Tasak.

Azterketa eskubideengatik eta espedientea formalizatzeko, 41,60 euroko tasa ordaindu beharko da. Azterketa eskubideengatik tasak ordaindu ez izana edo horretatik salbuetsita egotea ez justifikatzeak eskaerak aurkezteko epearen barruan ekarriko du izangaia baztertzea. Azterketa eskubideen tasa ordaintzeak ez du inola ere aldatuko eskabidea behar den epean eta moduan aurkeztu beharra.

Honako hauek ez dute tasarik ordaindu beharko:

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasun aitortua duten pertsonek.

b) Deialdia argitaratu aurretik hilabetez gutxienez lan eskatzaile gisa inskribaturik egon diren pertsonek. Salbuespen hori aplikatzeko baldintza izanen da inskribaturik egon diren bitartean eskaini zaizkien lan egokiei uko egin ez izatea, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo aldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik, eta, horrez gainera, lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorakoa den diru-sarrerarik ez izatea hilabetean.

Lan eskatzailea dela frogatzeko, enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko du. Bertan, lan eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin handik eskainitako inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Aitorpen eredua Nafarroako Gobernuko Informazio Bulegoan eskuratzen ahalko da edo, bestela, Internet bidez, arestian emandako helbidean.

Sistema hauetakoren bat erabiliz ordaintzen ahalko da tasa:

–Telematika bidez, 3.2 oinarriko A.1 letran adierazitako moduan.

–Behar den bezala betetako ordainketa-gutunaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko banku entitateetan ordaintzeko. Interneten deialdiari buruz egiten den aipamenean, www.navarra.es helbidean, “Enplegu Publikoa” atalean, ordainketa-gutunaren eredua dago.

3.2. Eskaerak.

Eskabideak deialdi honen eranskineko ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskabide eredua Internet bidez eskuratzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen duen aldizkari ofizialetik, bai “Enplegu Publikoa” atalean deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Eskabideak aurkezteko, baliabide hauetako edozein erabil daiteke:

A) Bide telematikoa.

A.1. Internet bidez, deialdi honen fitxan dagoen “Inskripzioa eta ordainketa telematikoa” izeneko estekan sartuta, Nafarroako Atariaren “Enplegu publikoa” atalean, www.navarra.es helbidean.

Aurkezteko eta ordaintzeko modu hori ezin izanen da erabili tasak ordaintzetik salbuesten duen frogagiria aurkeztu behar denean, ezta 3.3 oinarriko Bi eta Hiru zenbakietan aipatzen diren kasuetan ere.

A.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren web ataritik abiatuta.

B) Aurrez aurre.

Deialdian parte hartzeko eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) edo Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetako edozeinetan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazi diren bideetakoren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulegoan aurkeztea aukeratuz gero, gutun-azalak irekita egon beharko du, postetxeko langileek data eta zigilua jar diezazkioten, ziurtatu eta Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrera (Karlos III.aren etorbidea, 2, 31002 Iruña) igorri aurretik.

3.3. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Bat.–Espedientea formalizatzeko eta azterketa eskubideengatik tasa ordaindu izanaren frogagiria.

Bi.–Deialdian igoera txandan parte hartu nahi duten izangaiek, lehengoaz gainera, deialdi honen 2.1.2 oinarrian jasotzen diren betebeharrak betetzen dituztela frogatzen duen agiria gehitu beharko diote eskabideari, baldin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa ez den Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoak edo Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoak badira.

Hiru.–3.1. oinarriaren a) atalean (tasak salbuestea) eta 8. oinarrian (lanpostuak aukeratzeko lehentasuna) xedaturikoari dagokionez eta, halaber, denboren eta baliabideen egokitzapena eskatzeko, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hori agiri hauetariko baten jatorrizkoaren edo kopia konpultsatuaren bidez frogatu beharko dute:

–IMSERSOk edo autonomia erkidegoan eskumena duen organoak luzatutako ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena, prestazio bat jasotzeko eskubidea onartzen diona hauetakoren bat izateagatik: ezintasun iraunkor osoa, erabateko ezintasun iraunkorra edo baliaezintasun handia.

Desgaitasuna duten izangaiek probak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko, hala adierazi beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean azaldu beharko dute nolako desgaitasuna duten eta zein egokitzapen eskatzen duten. Interesdunen eskura dago egokitzapenak eskatzeko eredu bat www.navarra.es helbidean, deialdiaren aipuan, “Enplegu Publikoa” atalean, hain zuzen.

4.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak ebazpena emanen du izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko du.

4.2. Behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, haiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta horiek ebatzita, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpena emanen du, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko.

4.4. Izangaiei ez zaizkie azterketa egiteko eskubideak itzuliko, baldin eta beraiei egotzitako arrazoiengatik baztertzen badira.

5.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Kalifikazio epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiko burua: Julio Ortiz de Landázuri Inchaurrondo jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zergadunari Laguntza eta Argibideak Emateko Zerbitzuko zuzendaria.

–Ordezkoa: José Raúl Goñi Rodríguez jauna, Nafarroako Zerga Ogasuneko Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendaria.

–Epaimahaiko kidea: Ana Rázquin Archel andrea, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Ordezkoa: Christian Hidalgo Nieto jauna, ogasuneko teknikaria, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Epaimahaiko kidea: Diana Iragui Yoldi andrea, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Ordezkoa: Silvia Moriones Rey andrea, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Epaimahaiko kidea: langileen ordezkari bat, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko langileen batzordeak proposaturik izendatua.

–Ordezkoa: langileen ordezkari bat, Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoko langileen batzordeak proposaturik izendatua.

–Mahaikide-idazkaria: María Aranzazu Casado Pérez andrea, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

–Ordezkoa: Elena González Hernández andrea, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzailea, Nafarroako Zerga Ogasunari atxikia.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide-idazkariak edo haien ordezkoek bertan egon beharko dute.

5.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei egileari horren berri emanen diote, baldin eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren gainean sortzen diren arazo guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza izan dezake, proba batzuetan nahiz guztietan. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira arituko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

6.–Oposizioaren nondik norakoak.

6.1. Oposizioa 2014ko apirilean hasiko da. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen ebazpenean bertan zehaztuko da ariketak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

Ondoren, epaimahaiak gainerako probak egiteko iragarkiak argitaratuko ditu, arauz egin behar den moduan.

6.2. Oposizioak ariketa hauek izanen ditu:

–Lehenengo ariketa: praktikoa, epaimahaiak kontabilitateko gaiei buruz proposatutako kasuak garatu eta ebatzi beharko dira. Gai zerrenda deialdiko II. eranskinean dago jasota. Ariketa hau egiteko, izangaiek gehienez ere 5 ordu izanen dituzte.

–Bigarren ariketa: teorikoa, bi zati izanen ditu:

1. zatia: deialdiko II. eranskinean ageri den Zuzenbide Zibileko eta Merkataritza Zuzenbideko programatik zozketa bidez aterako den gai bat idatziz garatu beharko da.

2. zatia: deialdiko II. eranskinean ageri den Administrazio Zuzenbideko eta Ekonomiako programatik zozketa bidez aterako den gai bat idatziz garatu beharko da.

Bigarren ariketako bi zatiak egiteko, izangaiek gehienez ere 4 ordu izanen dituzte.

–Hirugarren ariketa: Finantza eta Zerga Zuzenbideko programatik zozketa bidez ateratako gai bat idatziz garatu beharko da eta epaimahaiak Nafarroako Zerga Zuzenbidea programan jasotako gaiei buruz proposatuko diren 15 galdera erantzun beharko dira.

Ariketa hau egiteko, izangaiek gehienez ere 5 ordu izanen dituzte.

–Laugarren ariketa: ingeleseko probak.

Borondatezko ariketa da eta ez baztertzailea, eta aurreko ariketa guztiak gainditzen dituzten izangaiek egiten ahalko dute.

Idatzizko eta ahozko proba bana eginen dira, izangaien jakite maila zehazteko. Proba horiek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak prestatuko ditu eta haren emaitza loteslea izanen da epaimahaiarentzat.

6.3. Oposizioko ariketen balorazioan 66 puntu eman daitezke gehienez, honela banatuak:

–Lehenengo ariketa: 20 puntu arte.

–Bigarren ariketa: 20 puntu arte. Gai bakoitzean 10 puntu emanen dira gehienez.

–Hirugarren ariketa: 20 puntu arte. Bai gaian eta bai eta erantzun beharreko hamabost galderetan ere 10 puntu emanen dira gehienez.

–Laugarren ariketa: 6 puntu arte.

6.4. Oposizioko lehenengo, bigarren eta hirugarren ariketak baztertzaileak izanen dira. Bazterturik geldituko dira ariketa bakoitzean kalifikaziorik altuena lortzen duen izangaiaren puntuazioaren erdira gutxienez iristen ez diren izangaiak. Hori hala izanik ere, ariketa gainditutzat jotzeko, deialdiaren oinarrietan ariketarako ezarritako gehieneko puntuazioaren 1/3 atera beharko da gutxienez. Halaber, baztertuta geldituko da edozein gaitan edo kasuetan 0 puntuko kalifikazioa jasotzen duena.

6.5. Lehenengo, bigarren eta hirugarren ariketak plika sistemaren bidez eginen dira.

6.6. Ariketa bakoitza kalifikatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean eta ariketa egin den tokian, gainditzen duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin eta, halaber, oposizioaren hurrengo ariketa egiteko tokia, eguna eta ordua, gutxienez 48 ordu lehenago. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

6.7. Ariketa bakoitzerako dei bakarra eginen da. Izangaiek nortasun agiri nazionala, pasaportea edo gidabaimena eraman beharko dute. Azterketara agertzen ez direnak edo arestian aipatutako agirietako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak oposiziotik baztertuko dira.

6.8. Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitortua dutenentzat beharrezkoak diren denbora eta baliabide egokitzapenak ezarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.

7.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, izendapen proposamena eta agirien aurkezpena.

7.1. Hautaprobak amaiturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du probak gainditu dituztenen zerrenda, oposizioan lortutako kalifikazioekin, Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean. Gero, zerrenda hori Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari igorriko dio, deialdiko lanpostuen kopuruaren barruan sartzen diren eta probak puntuazio altuenekin gainditu dituzten izangaiak izendatzeko proposamenarekin eta espediente osoarekin batera. Proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Zerrenda Interneten bidez ere kontsultatzen ahalko da, www.navarra.es helbidean, Zerbitzuen Katalogoan, Enplegu Publikoaren atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Gertatzen diren berdinketetan, lehen ariketan puntu gehien lortzen dutenen alde joko da eta berdinketak badirau, bigarren eta hirugarren ariketetan lortutako puntuak hartuko dira aintzakotzat.

7.2. Izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko 30 egun naturaleko epean, proposatutako izangaiek inprimaki berariazko batzuk jaso eta honako agiri hauek aurkeztu behar dituzte Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusian:

7.2.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finko ez diren izangaiek:

a) Nortasun agiri nazionalaren bi fotokopia konpultsatu, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokideren batenak.

b) Deialdiko 2.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, titulua lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena edo, hala bada, eskaerak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen ziurtagiria.

c) Osasun ziurtagiria, karguaren eginkizunak betetzea eragotziko liokeen akats fisiko nahiz psikiko edo eritasunik ez duela erakusten duena.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

d) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

e) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta legeei men egin eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Deialdi hau egin ez duen Nafarroako beste administrazio publikoren bateko langile finkoek edo Nafarroako Foru Komunitateari transferitutako Justizia Administrazioko zerbitzuei atxikitako langile finkoek, gainera, beste ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, aurreko administrazioko espediente pertsonalean ageri diren inguruabar eta aurrekari guztiak frogatzeko, hots, sarrerari, antzinatasunari, mailari, egoera administratiboari eta abarri buruzko guztiak.

7.2.2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoak diren izangaiek:

a) Deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua, edo hura lortzeko eskubideak pagatu direla frogatzen duen gordekinarena, edo, hala bada, eskabideak aurkezteko epean titulua eskuratzeko moduan dagoela frogatzen duen agiria.

Desgaitasunen bat alegatu duten izangaiek, gainera, desgaitasuna deialdiko lanpostuarekin bateragarria dela dioen frogagiria aurkeztu beharko dute, balorazio eta orientazio talde eskudunek emana.

7.3. Aipatu epearen barrenean, eta aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, arestiko agiriak aurkezten ez dituztenak ezin izanen dira izendatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

7.4. Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatuz gero, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak probak gainditu dituztenen zerrendan, 7.1 atalean aipatutakoan, hurrengoa den izangaiarekin beteko du baja, eta horrekin ere aurreko ataletan adierazitako moduan jokatuko da.

7.5. Deialdiaren xede den lanposturako izendatua izateko beharrezko betebehar eta baldintzez gain, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak, bere eskudantziak erabiltzeko, beste edozein agiri eskatu diezaioke proposatutako izangaiari, eta honek aurkeztu beharko du deialdi honen 7.2. oinarrian ezarritako moduan.

8.–Lanpostu hutsak hautatzea.

8.1. Aurreko oinarrian xedatu dena betetzen duten izangaiek Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiak hartarako jartzen dien epean aditzera eman beharko dute eskaintzen zaizkien lanpostuetatik zein hautatzen duten. Aukeratu beharreko lanpostuak hasieran deitutakoak izanen dira, edo beste batzuk, zerbitzuaren beharrei jarraikiz horiek aldatzea erabakitzen bada.

8.2. Lanpostu hutsak aukeratzerakoan, %33ko desgaitasun aitortua edo handiagoa duten izangaiek lehentasuna izanen dute gainerako izangaien aurretik, kontuan hartu gabe zein txandaren bidez parte hartu duten.

Hala izanagatik ere, desgaitasuna duen izangairik bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea hautatzeko, aukeratzen hasi aurretik, desgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskudunek egiten duten txostenaren arabera.

8.3. Hautaprobak igoera txandan gainditzen dituzten izangaiek deialdiko lanpostuak betetzeko lehentasuna izanen dute txanda irekiko izangaien aldean, aurreko atalean adierazitako salbuespena kontuan hartuz.

9.–Izendapena, lanpostu hutsen esleipena eta jabetza hartzea.

9.1. Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, ebazpen baten bitartez, aurreko oinarrietan ezarritakoa betetzen duten izangaiak Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko funtzionario izendatuko ditu, Ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaile aritzeko. Ebazpen horren bidez lanpostuen esleipena ere eginen da.

9.2. Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bilakatuko ditu izendatuak, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioen arloan indarra duten xedapenetan ezarri diren eskubide eta betebehar guztiak izanen dituzte. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean afiliatuko dira, araubide horretan ezarritakoaren babesean.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehigarriaren 3. puntuan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, Nafarroako administrazio publikoen edozein montepioren eskubide pasiboetan sarturik daudenek bi aukera izanen dituzte: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren montepioan segitzea, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen bidezko eskubide pasiboen araubideak babesturik, edo Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean sartzea.

9.3. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatzen ahalko dute administrazio organo eskudunek, aplikatzekoa den araudian ezarritakoarekin bat.

9.4. Funtzionarioek bizilekua destinoko herrian ez izateak ez du alde batera uzten lantokira puntual iritsi beharra eta lanaldia eta lanpostuko eginkizunak zuzen bete beharra eta, gainera, ez da inolako konpentsaziorik jasoko lantokirako joan-etorriengatik.

Behar bezala justifikatutako kasu batzuetan, administrazio publikoek zilegi izanen dute funtzionarioei destinoko herrian bizi daitezela eskatzea, lanpostuko eginkizunengatik eta eskatzen den dedikazioagatik bidezkoa denean.

9.5. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta izangai izendatuek hilabeteko epean jabetu beharko dute lanpostuez, izendapenaren jakinarazpenetik kontatzen hasita.

Aipatutako epean eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, izangairen bat lanpostuaren jabe egiten ez bada, Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatzen bada, deialdiaren 7.4 atalean ezarritakoari jarraikiko zaio.

9.6. Izangai bat funtzionario bihurtu eta lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, indarreko arudian ezarritako kasuetan, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, kasuko lanpostu hutsa ere deialdiaren 7.4 atalak agintzen duen moduan beteko da.

9.7. Aurreko bi ataletan aipatutako kasuetan, izendapena egin aurretik hautaturiko lanpostua ez da aldatuko. Beraz, funtzionario berriei, zuzenean, egoera horien ondoriozko lanpostuak esleituko zaizkie.

10.–Aldi baterako kontratazioetarako izangai zerrendak.

10.1. Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduaren 42. artikuluan, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren abenduaren 31ko 814/2010 Foru Aginduan (aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesten dituena), Osasuneko kontseilariaren abenduaren 24ko 172/2009 Foru Aginduan (aldi baterako langileak hautatzeko arauak onetsi zituen, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun zentro eta establezimenduetarako. 2010eko 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 15ean) eta oinarri honetan ezarritakoarekin bat, hurrengo zerrendak eginen dira hautapen prozesuan parte hartu eta lanposturik lortu ez duten izangaiak aldi baterako kontratatzeko:

a) Gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda.

b) Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

10.2. Probak gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta Administrazio Erroan aldi baterako kontratatuak izateko izangaien zerrenda.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako ebazpenaren bidez, gainditu arren lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda eta probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda onetsiko dira, aplikatzen ahal diren kudeaketa arauen arabera.

Probak gainditu gabe lanposturik lortu ez duten izangaien zerrenda honakoek osatuko dute:

a) Sartzeko deialdian aurkeztuta, prozesu osoa ez, baina proba batzuk gainditzen dituzten izangaiak.

b) Deialdiaren oinarrietan lehenengo probarako ezarritako gehieneko puntuazioaren gutxienez %30 lortzen duten izangaiak.

Zerrendak Nafarroako Gobernuaren iragarki oholean (Karlos III.aren etorbidea, 2 - ataria, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren www.navarra.es webgunean argitaratuko dira.

Honako hau izanen da aldi baterako kontratazioen zerrendetako hurrenkera: probak gainditu arren lanposturik lortu ez dutenen kasuan, sarrerako hautaketa prozesuan lortutako puntuaziorik handienaren arabera, eta gainerako izangaien kasuan, hurrengo irizpideen eta aplikazio hurrenkeraren arabera:

a) Nork gainditu duen proba gehien.

b) Nork izan duen puntuaziorik altuena probetan.

Berdinketa dagoenean, nor nagusitzen den erabakitzeko, deialdi honetan kasu horietarako ezarritako irizpideak hartuko dira kontuan.

Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendan agertzeak ez du esan nahi interesdunei onartzen zaienik 2. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituztela; izan ere, horiek oinarri honetan adierazten den bezala frogatu beharko dituzte.

Izangaiei deitu eta, kasua bada, haiek kontratatzerakoan, Administrazio Erroan, honako hauetan xedatutakoari jarraikiz jokatuko da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88.b) artikulua eta hurrengoak; aldi baterako kontratazioa kudeatzeko arauak onesteko Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Agindua; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak.

Izangaiei deitzeko, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak abenduaren 31n eman zuen 814/2010 Foru Aginduaren 9. artikuluan izangaien zerrendetako lehentasun hurrenkera finkatzeko araubide orokorraren salbuespenei buruz ezarritakoa hartuko da kontuan.

Kontratatzeko deitzen diren izangaiek bakarrik aurkeztu beharko dituzte 2.1. oinarrian tituluei buruz eskatzen zaiena betetzen dutela frogatzeko agiriak; hain zuzen ere kontratua formalizatzen den unean, jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatutako kopiak aurkeztuz.

Eskatzen diren agiriak aipatu epean aurkezten ez dituzten izangaiek, aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, eta eskatutako baldintzak betetzen ez dituztenek deialdian parte hartzetik ondorioztatutako eskubide guztiak galduko dituzte; betiere, parte hartzeko eskabidea faltsutzeagatik legokiekeen erantzukizuna galarazi gabe.

Sarrera prozesuko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira baldintzak eta, orobat, hautaprobak egin bitartean eta kontratazioaldiak iraun bitartean.

11.–Errekurtsoak.

Epaimahaiaren egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Deialdiaren, oinarrien eta horiek aplikatzeko egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoen kontra izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2013ko urriaren 23an.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

I. ERANSKINA • ESKABIDEA

Hautaprobetan onartua izateko eskabidea

Deialdiaren datuak.

Lanpostua:

Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialaren zein zenbakitan argitaratu zen: ............ Data: .........................

Sartzeko txanda.

Txanda irekia

Igoera txanda*

Elbarrientzako erreserba txanda*

Datu pertsonalak.

Izen-deiturak:

NANa edo agiri baliokidea:

Jaioteguna:

Jaioterria: ( )

Nazionalitatea:

Helbidea:

Herria:

Probintzia:

Posta kodea:

Sakelako telefonoa:

2. telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Eransten ditudan agiriak.

Desgaitasunaren frogagiria

Beste orri batean eskatu dut denbora edo baliabideak egokitzea

Euskara agiria edo baliokidea*

Honako proba hau eskatzen dut

Euskara*

Ingelesa*

Frantsesa*

Sinatzaileak ESKAERA egiten du eskabide honetan adierazitako prozesuan onartua izan dadin eta ADIERAZTEN DU, erantzukizuna berea izanik, bertan agertzen diren datu guztiak egiazkoak direla, deialdiaren oinarrian eskatutako betebehar guztiak betetzen dituela eta datu horiek guztiak agirien bidez frogatzeko konpromisoa hartzen duela.

(Sinadura)

.................(e)n, 20..........(e)ko .............aren ..............(e)an.

FUNTZIO PUBLIKOAREN ZUZENDARI NAGUSIA. LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA.

* Deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraikiz.

Oharra: Datuen babesari buruzko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, adierazten dugu datu-fitxategi automatizatu batean sartuko direla, bai idazki honetan jasotako datuak, bai aurrerantzean beharrezkoak izango direnak Administrazioarekiko harremanerako. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuari dagokio datu horiek zuzen erabiltzea eta konfideltziatasuna bermatzea. Lege horren arabera, datuen jabeak eskubidea du noiz-nahi datuetara iristeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien aurka egiteko.

II. ERANSKINA - Gai zerrenda

Lehenengo ariketa

Kontabilitateko ariketa praktikoa.

Finantzen kontabilitatea.

Kontabilitateko plan orokorra.

Sozietateen kontabilitatea.

Kontabilitate analitikoa.

Finantza egoeren azterketa.

Bigarren ariketa

Lehenengo zatia.

–Zuzenbide Zibila eta Merkataritza Zuzenbidea.

1. gaia.–Zuzenbidearen iturriak Espainiako sistema juridiko positiboan. Kode Zibila eta legeria osagarria. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren iturriak. Foru Zuzenbide Pribatuaren Konpilazioa edo Nafarroako Foru Berria: egitura eta edukiaren gaineko ezagupen orokorra. Arau juridikoen aplikazioa. Eraginkortasun orokorra. Denborari eta espazioari dagozkien mugak.

2. gaia.–Pertsonaren kontzeptua. Pertsona motak. Pertsona fisikoak: jaiotza eta iraungipena. Pertsona juridikoak: kontzeptua, izaera eta motak. Pertsona juridikoen eraketa eta iraungipena. Gaitasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna. Gaitasuna Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean. Ordezkaritza. Espainiako nazionalitatea eskuratu eta galtzea. Nafar izaera zibil forala.

3. gaia.–Ezkontza-sozietatearen antolaketa ekonomikoa. Ezkontzaren sistema ekonomikoa Kode Zibilean. Ezkontzako itunak. Irabazpidezko sozietatea. Irabazietan parte hartzeko araubidea. Ondasunak bereizteko araubidea. Ondasunen araubidea familian Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arabera.

4. gaia.–Egoera zibila. Seme-alabatasuna: kontzeptua eta motak. Adopzioa. Guraso-ahala. Emantzipazioa. Tutoretza.

5. gaia.–Eskubide errealak: kontzeptua eta motak. Eskubide errealen eta kreditu-eskubideen arteko diferentziak. Jabetza. Jabetza eskuratu eta galtzeko moduak. Jabetza erregistroa. Hipoteken printzipioak.

6. gaia.–Edukitza. Gozamena. Zortasunak. Erabiltzeko eta bizitzeko eskubidearen aipamena. Ondasun-erkidegoa. Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren arau bereziak.

7. gaia.–Berme-eskubide errealak: kontzeptua eta sailkapena. Hipoteka. Bahitura. Higigarrien hipoteka eta eskualdaketarik gabeko bahitura. Hipotekaren eta bahituraren arteko ezberdintasunak eta berdintasunak. Antikresia. Berme errealak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

8. gaia.–Obligazioak: kontzeptua eta motak. Obligazioen iturriak. Betebeharren proba. Kredituen konkurrentzia eta lehentasuna. Obligazioak azkentzea. Denboraren eragina harreman juridikoetan: epea zenbatzea, preskripzioa eta iraungitzea. Obligazioak Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

9. gaia.–Kontratua: kontzeptua eta motak. Kontratuen elementuak. Kontratuak sortzea, burutzea eta gauzatzea. Kontratuen eraginkortasun eza. Kontratuen interpretazioa. Kontratuen forma.

10. gaia.–Salerosketa: kontzeptua eta elementuak. Salerosketaren edukia. Errentamenduko kontratua: kontzeptua eta motak. Hiri-finken errentamendua. Landa finken errentamendua. Salerosketa eta errentamendua Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

11. gaia.–Dohaintza: kontzeptua eta motak. Dohaintzaren osagaiak. Dohaintzaren ondorioak. Dohaintzak ezeztatzea eta murriztea. “Inter vivos” dohaintza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean.

12. gaia.–”Mortis causa” oinordetza: kontzeptua eta motak. Jaraunspena: kontzeptua eta jaraunspena zein egoeratan egon daitekeen. Jaraunspena onartzea. Jaraunslea eta legatu-hartzailea. Gehiagotzeko eskubidea. Testamentu bidezko oinordetza: kontzeptua eta testamentu motak. Ezinbesteko oinordetza. Testamenturik gabeko oinordetza.

13. gaia.–Oinordetza Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilean: oinarrizko printzipioak. Mortis causa dohaintzak. Oinordetzako itun edo kontratuak. Testamentua eta testamentu motak. Xedatzeko askatasunaren mugak. Fiduziario-komisarioak. Konfiantzazko jaraunsleak. Legezko oinordetza. Jaraunspena eta beste liberalitate batzuk onartzea eta ukatzea.

14. gaia.–Merkataritzako kontabilitatea. Kontabilitate formala: nahitaezko liburuak. Liburuek bete beharrekoak. Frogatzeko eraginkortasuna. Liburuak erakutsi eta haien berri ematea. Kontabilitate materiala: urteko kontuak. Kontuak egiaztatzea, ikuskatzea eta gordetzea.

15. gaia.–Merkataritza enpresa. Banakako enpresaburua: gaitasuna eta debekuak. Proba, enpresaburuaren izaera eskuratzea eta galtzea. Ezkondutako pertsonak merkataritzan aritzea. Atzerriko enpresaburura.

16. gaia.–Merkataritza sozietateak: kontzeptua eta sailkapena. Merkataritza sozietateak eratzeko baldintzak. Sozietate irregularra. Sozietateen nazionalitatea. Sozietate kolektiboak eta komanditarioak. Erantzukizun mugatuko sozietatea: haien araubide juridikoari buruzko alderdi nagusiak.

17. gaia.–Sozietate anonimoa: kontzeptua eta ezaugarriak. Fundazioa. Eskritura soziala eta estatutuak. Akzioak eta obligazioak. Sozietate anonimoaren organoak.

18. gaia.–Merkataritza sozietateak desegitea. Likidazioa eta banaketa. Merkataritza sozietateen eraldaketa, bat-egitea eta bereizketa.

19. gaia.–Konkurtsoa: aurrekontu subjektibo eta objektiboa. Konkurtsoaren deklarazio autoa. Hartzekodunen, kredituen eta kontratuen gaineko ondorioak. Masa aktiboa, masa pasiboa eta masaren kontrako kredituak zenbatestea. Hitzarmena: edukia eta ondorioak. Likidazio fasea irekitzearen ondorioak. Konkurtsoa bukatzeko zergatikoak. Konkurtsoaren kalifikazioa.

20. gaia.–Balore-tituluak: kontzeptua eta sailkapena. Titulu izendunak, agindurako tituluak, eramailearen tituluak eta tradizio-tituluak. Kanbio letra: kontzeptua eta betebehar formalak. Endosua. Onarpena. Abala. Letraren ordainketa. Kanbio-salbuespenak.

21. gaia.–Merkataritzako obligazioak: ezaugarri orokorrak. Merkataritza kontratuak: kontzeptua eta motak. Merkataritza kontratuaren burutzapena, forma eta proba. Merkataritza kontratuen ezaugarriak aldatzearen ondorioak. Preskripzioa Merkataritza Zuzenbidean.

22. gaia.–Merkataritzako salerosketa. Garraioko kontratua. Aseguru kontratua.

23. gaia.–Merkataritza Erregistroa. Bankuetako kontratuak: kontzeptua eta sailkapena.

Bigarren zatia.

–Administrazio Zuzenbidea eta Ekonomia:

1. gaia.–Europar Batasuneko erakundeak: Kontseilua, Batzordea, Parlamentua. Justizia Auzitegia. Kontuen Auzitegia. Batasunaren antolamendu juridikoa eta haren iturriak.

2. gaia.–Espainiako 1978ko Konstituzioa: ezaugarriak eta egitura. Koroa. Gorte Nagusiak. Gobernua. Botere Judiziala. Konstituzio Auzitegia. Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak.

3. gaia.–Estatuaren lurralde antolaketa Konstituzioan. Autonomia erkidegoak: egitura eta eskumenak. Nafarroako Foru Komunitatea: ahalmenak eta eskumenak. Toki entitateak.

4. gaia.–Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Konstituzioa. Legea. Lege maila duten Gobernuaren xedapenak: lege dekretuak eta legegintzako dekretuak. Erregelamendua: kontzeptua, ezaugarriak eta motak. Erregelamenduen mugak: formalak eta funtsari dagozkionak. Legez kanpoko erregelamenduak.

5. gaia.–Administrazio publikoaren kontzeptua. Espainiako estatuko antolaketa administratibo zentrala. Estatuaren administrazio periferikoa edo lurraldeetakoa. Administrazio organoen sorrera eta eskumenak. Entitate publikoen motak. Zerbitzu publikoak kudeatzeko modua. Zuzeneko kudeaketa. Zeharkako kudeaketa: zerbitzu publikoen administrazio kontzesioa.

6. gaia.–Administrazio ahalmenak. Legezkotasunaren printzipioa. Administrazioak bere burua babesteko prozedura. Administrazio elektronikoa.

7. gaia.–Administrazio egintza (I): kontzeptua eta ezaugarriak. Administrazio egintzen sailkapenak. Administrazio egintzaren elementuak: subjektua, objektua, helburua eta forma. Administrazio egintzen arrazoibidea. Isiltasun administratiboa.

8. gaia.–Administrazio egintza (II). Administrazio egintzaren eraginkortasuna. Jakinarazpena eta argitalpena. Administrazio egintzen betearazpena. Administrazio egintzen baliotasuna eta baliogabetasuna. Administrazio egintzen ofiziozko berrikuspena.

9. gaia.–Kontratu Publikoei buruzko Foru Legea: aplikazio eremua. Kontratistak. Administrazio publikoen kontratu guztietarako xedapenak. Kontratazio organoak. Esleipenaren aurreko jarduketak. Esleipena: xedapen orokorrak eta esleitzeko prozedurak. Kontratuen exekuzioa: xedapen orokorrak, kontratua aldatzea, etetea eta lagatzea. Kontratuak iraungitzea eta baliogabetzea.

10. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ondare-erantzukizuna: araubide indarduna. Kalte-ordaina bidezkoa izan dadin bete beharreko baldintzak. Agintarien eta funtzionarioen erantzukizuna. Erreklamazio epeak eta prozedura.

11. gaia.–Administrazio prozedura. Administrazio prozeduretako interesdunak. Herritarren eskubideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen arabera. Administrazio prozedura erkidea: prozeduraren abiaraztea, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.

12. gaia.–Errekurtso administratiboak: kontzeptua eta motak. Administrazio errekurtsoei buruzko arauak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean. Errekurtso motak. Administrazio errekurtsoak tramitatzeko eta ebazteko prozedura.

13. gaia.–Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa: izaera, hedadura eta mugak. Administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren organoak. Alderdiak administrazioarekiko auzien prozesuan. Gaitasuna, legitimazioa eta defentsa. Administrazioarekiko auzien prozesuko alderdi nagusiak. Epaia. Epaien aurkako errekurtsoak.

14. gaia.–Nafarroako Foru Eraentza. Nafarroa Gaztelan sartu aurretik eta ondoren. 1841eko Lege Itundua: aurrekariak, izaera juridikoa eta edukia. Espainiako 1978ko Konstituzioaren lehenengo xedapen gehigarria. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa: izaera eta esanahia. Atariko titulua. Nafarroaren eskumenak.

15. gaia.–Nafarroako Parlamentua edo Gorteak: aurrekariak. Parlamentarien hautaketa, prerrogatibak eta estatutua. Antolaketa eta funtzionamendua. Eginkizunak: gehienbat legegintzakoa. Nafarroako Kontuen Ganbera. Arartekoa.

16. gaia.–Nafarroako Gobernua. Funtzioak. Osaera, izendapena, eraketa eta kargu-uztea. Eskudantziak eta ahalmenak. Funtzionamendua. Sostengu eta laguntzarako organoak. Erantzukizun politikoa, Parlamentuaren kontrola eta Parlamentuaren desegitea. Nafarroako Gobernuko lehendakaria.

17. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Foru Legean ezarritako printzipio orokorrak. Herritarrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak. Antolaketa: printzipio nagusiak, egitura organikoa, kide anitzeko organoak eta administrazio organoen eskumenak.

18. gaia.–Nafarroako Toki Administrazioa. Nafarroako toki entitateen antolaketa eta administrazioa. Funtzionamendua. Ondasunak. Prozedura eta araubide juridikoa. Nafarroako toki entitateen jarduketen inpugnazioa eta kontrola. Nafarroako Administrazio Auzitegia: aurrekariak, antolaketa eta eskumenak.

19. gaia.–Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua. Langile motak. Funtzionario publikoak hautatzea. Administrazio egoerak. Funtzionarioen eskubideak, betebeharrak eta bateraezintasunak. Ordainsariak. Diziplina araubidea.

20. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa Ezartzeko Foru Legea.

21. gaia.–Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzko Foru Legea. Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko Foru Legea.

22. gaia.–Datuak babesteko Lege Organikoa.

23. gaia.–Jarduera ekonomikoa. Sistema ekonomikoak. Jarduera ekonomikoa antolatzeko moduak. Sistema ekonomiko baten eginkizunak.

24. gaia.–Errenta nazionala: kontzeptua eta kalkulatzeko metodoak. Kontabilitate nazionala. Kontzeptua eta helburuak. “Input-output” analisia. Sektoreen arteko harremanak.

25. gaia.–Dirua: diruaren kontzeptua eta eginkizunak. Diruaren eskaria eta eskaintza. Interes tasaren sorrera.

26. gaia.–Finantza sistema. Banku Zentrala. Merkataritzako bankuak. Beste finantza bitarteko batzuk.

27. gaia.–Nazioarteko merkataritza. Formulazio teorikoak. Muga-zergen babesa. Ordainketa-balantza: kontzeptua eta egitura. Kanbio tasa. Ordainketa-balantzaren oreka.

28. gaia.–Eskariaren teoria. Erabilgarritasunaren kontzeptua. Kontsumitzailearen jokaera. Eskariaren kurbak lortzeko modua. Ikuspegi ordinala: ezaxolagabekeriaren kurbak. Kontsumitzailearen oreka. Eskariaren kurbak. Errentaren eta ordezkapenaren ondorioa.

29. gaia.–Ekoizpenaren teoria. Ekoizpenaren funtzioak. Kurba isokuantak. Ekoizpenaren funtzio homogeneoak. Produktibitatea. Produkzioaren oreka: isokostuaren zuzena. Ekoizpenaren kostuak: Kontzeptua eta motak. Kostuen funtzioak. Eskaintzaren kurba. Enpresaren oreka.

30. gaia.–Merkatua: kontzeptua eta motak. Konkurrentzia libreko merkatuak eta merkatu monopolistikoak. Prezioaren eraketa. Beste merkatu batzuen analisia: konkurrentzia monopolistikoa eta oligopolioa.

31. gaia.–Ekoizpen prozesua. Ekoizpenaren kostuak: egitura. Ekoizpenaren kostua kalkulatzeko alderdi nagusiak. Azpiproduktuen kostua.

32. gaia.–Enpresa erakundea den aldetik. Erakunde-esparrua. Kontzeptua. Errealitate ekonomikoa eta ingurunea. Enpresa motak eta sailkapen irizpideak. Enpresaren helburuak. Zuzendu eta kudeatzeko sistemak.

33. gaia.–Merkataritzako funtsa: esanahi ekonomikoa. Hura baloratzeko teknika. Abian ari den enpresaren balorazioa.

34. gaia.–Enpresaren egitura finkoaren finantzaketa: autofinantzaketa. Amortizazio funtsen eginkizun finantzarioa. Amortizazio finantzarioak edo kapitalekoak. Amortizazio teknikoen eta amortizazio finantzarioen arteko oreka.

35. gaia.–Enpresaren errentaren aldaketak: zergatikoen azterketa. Espero den errentagarritasunaren eta benetakoaren arteko konparazioa. Errentagarritasuna, haren neurria. Enpresaren errentagarritasuna eta bertan inbertitutako kapitalaren interesa. Enpresaren errentagarritasun ekonomikoa. Finantza errentagarritasuna edo funts berekien errentagarritasuna. Kanpoko errentagarritasunaren kostua. Finantza egitura eta palanka-efektu finantzarioa. Akziodunaren errentagarritasuna. Burtsako ratioak.

36. gaia.–Finantza analisia. Finantzaketa iturrien egitura. Finantza oreka. Finantza kontrola.

Hirugarren ariketa

Lehenengo zatia.

–Finantza eta Zerga Zuzenbidea.

1. gaia.–Finantza Zuzenbidea: kontzeptua, autonomia eta edukia. Ogasun publikoa Espainiako Konstituzioan.

2. gaia.–Aurrekontu-zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Aurrekontuei buruzko Lege Orokorra. Estatuko Ogasun Publikoa. Estatuko aurrekontu orokorrak: printzipioak, edukia, aurrekontuen egitura, kredituak eta aurrekontuen mugak eta aldaketak. Estatuko sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola.

3. gaia.–Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko Foru Legea: alderdi orokorrak. Nafarroako Ogasun Publikoaren araubidea: eskubideak eta betebeharrak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak: edukia eta onespena. Kredituak, mugak eta haien aldaketak. Nafarroako Aurrekontu Orokorrak bete eta likidatzea. Nafarroako gastu publikoa betearazteko prozedura bereziak.

4. gaia.–Nafarroako sektore publikoaren kudeaketa ekonomikoaren eta finantzarioaren kontrola. Barne kontrola: kontu-hartzearen aipamen berezia. Kanpoko kontrola: eskumenaren esparrua, funtzioak, antolaketa eta Kontuen Ganberaren osaera.

5. gaia.–Zerga Zuzenbidea: kontzeptua eta edukia. Zerga zuzenbidearen iturriak. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra: tributu ordenamenduaren printzipio orokorrak.

6. gaia.–Nafarroako tributu arauen aplikazioa eta interpretazioa. Denbora-esparrua eta toki-esparrua. Legearen kontrako iruzurra. Analogia tributu zuzenbidean. Simulazioa.

7. gaia.–Tributuak: kontzeptua, xedeak eta motak. Harreman juridiko-tributarioa. Zergapeko egintza. Loturarik eza eta salbuespena. Salbuespen subjektiboak eta objektiboak. Sorrarazpena. Preskripzioa.

8. gaia.–Tributudunak: motak. Eskubideak eta bermeak. Subjektu pasiboak. Zergaduna. Ordezkoa. Tributu ordenan jarduteko ahalmena. Ordezkaritza. Egoitza eta helbide fiskala. Tributu erantzuleak. Ondorengoak eta atxikitako ondasunen eskuratzaileak. Atxikitzailea eta konturako sarrera egiteko obligazioa duena. Bestelako tributudunak.

9. gaia.–Tributu betebeharraren eta konturako ordainketak egiteko betebeharraren kuantifikazio elementuak. Zerga oinarria: kontzeptua eta zehaztu edo kalkulatzeko araubideak. Likidazio oinarria. Balioak egiaztatzea. Karga-tasak. Zerga kuota. Tributu zorra.

10. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (I). Kontzeptua eta ezaugarriak. Tributudunari informazioa eta laguntza ematea. Tributuei buruzko kontsulta. Tributuen kudeaketan laguntzen duten entitateak. Identifikazio fiskaleko zenbakia. Zentsuaren kudeaketa. Fakturazio betebeharra. Hirugarren pertsonekiko eragiketen urteko aitorpena.

11. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (II). Nafarroako zergak kudeatzeko jarduerak eta prozedurak: hasiera. Tributu aitorpena. Autolikidazioak. Zerga Administrazioari lagundu beharra. Ebatzi beharra eta ebazteko epeak. Entzute tramitea eta alegazioak. Jakinarazpenak. Froga.

12. gaia.–Tributuen kudeaketa Nafarroan (III). Egiaztatzeko eta ikuskatzeko jarduketak. Egiaztapen laburtua. Tributuen likidazioa: izaera eta motak. Okerreko diru-sarreren itzulketa. Autolikidazioen zuzenketa eta tributuetan eragina duten egintzen inpugnazioa eta konturako atxikipen eta sarrerena.

13. gaia.–Tributuak biltzeko prozedura Nafarroan (I): ezaugarriak eta legezko araubidea. Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketarako organoak. Zorren iraungipena: ordainketa eta iraungitzeko beste modu batzuk. Ordaintzera behartua dagoena. Tributu zorraren bermeak. Gerorapenak eta zatikako ordainketak.

14. gaia.–Tributuak biltzeko prozedura Nafarroan (II): tributuak biltzeko prozedura premiamendu aldian. Premiamendu prozedura. Prozeduraren izaera. Faseak: hasiera, ondasunen eta eskubideen enbargoa, besterentzea eta prozeduraren bukaera. Hirugarrengotza. Erantzuleen eta oinordekoen kontrako prozedurak.

15. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (I). Tributuen ikuskapena: eginkizunak, antolaketa, eskubideak eta betebeharrak. Ahalmenak. Jarduketa motak. Tributuen arloan garrantzitsua den informazioa lortzeko jarduketak. Informazio eta aholkurako jarduketak.

16. gaia.–Tributuak ikuskatzeko prozedura Nafarroan (II). Egiaztatzeko eta ikertzeko jarduketak: jarduketen tokia eta denbora. Prozeduraren hasiera, garapena eta bukaera. Ikuskapen jarduketen agiriak. Zehapenak ezartzea.

17. gaia.–Zerga arloko zehapen ahalmena. Arau-hausteak eta zehapenak Nafarroako Zerga Zuzenbidean: printzipioak. Subjektu erantzuleak. Tributu arloko arau-hausteen eta zehapenen kontzeptua eta motak. Tributu arloko diruzko zehapenen kuantifikazioa. Erantzukizunaren iraungipena. Tributu arloko zehapen prozedura: organo eskudunak, hasiera, instrukzioa eta bukaera. Ogasun Publikoaren aurkako delituak.

18. gaia.–Nafarroako Zerga Administrazioak emandako egintzen berrikuspena administrazio bidean: berrikuspeneko prozedura bereziak. Errekurtsoak: arau orokorrak. Berraztertzeko errekurtsoa. Inpugnazio ekonomiko-administratiboak.

Bigarren zatia.

–Nafarroako Zerga Zuzenbidea.

1. gaia.–1841eko Lege Itunduaren xedapenak Ogasunaren arloan. Hitzarmen Ekonomikoaren eta Itun Ekonomikoaren arteko desberdintasunak. Nafarroaren eta Estatuaren arteko Hitzarmen Ekonomikoen historia laburra. Nafarroako Foru Eraentza Hobetu eta Berrezartzeari buruzko Lege Organikoaren arlo horretako xedapenak.

2. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (I). xedapen orokorrak. Tributu-harmonizazioa: arau komunak. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga. Ondarearen gaineko zerga. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Oinordetzaren eta dohaintzen gaineko zerga.

3. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (II). Sozietateen gaineko zerga eta balio erantsiaren gaineko zerga.

4. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (III). Zerga bereziak. Zenbait hidrokarburoren txikizkako salmenten gaineko zerga. Aseguruetako primen gaineko zerga. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga. Jokoaren gaineko tributuak. Tasak. Kudeatzeari eta prozedurari buruzko arauak. Toki ogasunak.

5. gaia.–1990eko uztailaren 31ko Hitzarmen Ekonomikoa, 2003ko urtarrilaren 22ko Eguneratze Akordioaren arabera eta 2007ko azaroaren 5eko Akordioaren arabera (IV). Arbitraje Batzordea. Diru ekarpena. Batzorde Koordinatzailea.

6. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (I). Zergaren araubide juridikoa, izaera, helburua eta aplikazio eremua. Zergapeko egintzaren eremu materiala eta pertsonala.

7. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (II). Zerga oinarria: arau orokorra. Lan etekinak, ondasun higigarrien eta ondasun higiezinen kapitalaren etekinak, enpresa eta lanbide jarduerenak, ondarearen gehitzeak eta gutxitzeak. Errenta-egozpena, nazioarteko gardentasun fiskala eta inbertsio kolektiboko erakundeak eta irudi-eskubideak. Errenta motak, integrazioa eta konpentsazioa.

8. gaia.–Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (III). Zergaldia eta zergaren sortzapena. Tributu zorra. Likidazio oinarria, kuota osoa, kuota likidoa eta kuota diferentziala. Taldeko tributazioa. Zergaren kudeaketa: atxikipenak eta konturako ordainketak, prozeduraren hasiera, likidazioa eta formazko betebeharrak.

9. gaia.–Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: ezaugarriak, helburua eta aplikazio eremua. Elementu pertsonalak. Zergarekiko lotura. Establezimendu iraunkorren bitartez eskuratutako errentak. Establezimendu iraunkorrik gabe eskuratutako errentak. Errenta-egozpenaren araubideko entitateak. Erakunde ez-egoiliarren ondasun higiezinen gaineko karga tasa berezia. Europar Batasuneko kide diren beste estatu batzuetako egoiliarrak diren zergadunendako aukera.

10. gaia.–Pertsona fisikoen ondarearen gaineko zerga. Ezaugarriak, helburua eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza eta ondasun salbuetsiak. Subjektu pasiboa. Ondare-elementuen zergapetzea eta egozpena. Zerga-oinarria eta likidazio-oinarria. Sorrarazpena. Tributu zorraren determinazioa. Zergaren kudeaketa.

11. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (I). Ezaugarriak, araudia eta aplikazio eremua. Zergapeko egintza. Subjektu pasiboa. Salbuespenak. Zerga-oinarria: kontzeptua eta kalkulua; balioaren zuzenketak: amortizazioak; finantza errentamendurako kontratuak eta erabilera lagatzekoak, erosteko edo berritzeko aukera dutenak; narriaduraren ondoriozko balio-galera, pentsio planetako ekarpenak eta kontribuzioak; zerga ondorioetarako kengarriak ez diren gastuak; balorazio arauak; aldi baterako egozpena; berrinbertsioak; zenbait aktibo ukiezin lagatzearen ondoriozko diru-sarrerak; finantza gastuen kenkarietarako arauak.

12. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (II). Likidazio oinarria. Likidazio oinarriaren murrizketak. Zergaldia eta zergaren sorrarazpena. Tributu zorra: karga tasak eta kuota osoa; hobariak; zergapetze bikoitza saihesteko metodoak; pizgarriengatiko kenkariak. Ordainketa zatikatua. Zergaren kudeaketa.

13. gaia.–Sozietateen gaineko zerga (III). Zerga araubide bereziak: salbuespen partziala duten entitateen araubidea. Etxebizitzak errentan ematen diharduten entitateak. Kontsolidazio fiskalaren araubidea. Bat-egiteak, zatiketak, aktiboen ekarpenak eta baloreen trukaketak eta europar sozietate batek edo europar sozietate kooperatibo batek helbide soziala Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzea. Beste araubide berezi batzuk: aipamena eta oinarrizko ezaugarriak.

14. gaia.–Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga. Xedapen orokorrak. Zergapeko egintza. Salbuespenak. Zergaren subjektu pasibo eta erantzuleak. Zerga oinarria. Likidazio oinarria. Tributu zorra. Sorrarazpena eta preskripzioa. Arau bereziak. Formazko betebeharrak.

15. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (I). Ezaugarriak, araudia eta aplikazio eremua. Ondasun-ematea eta zerbitzu-emateak: zergapeko egintza; ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren pean dagoen egintzaren mugapena; zenbait terminori dagozkien kontzeptuak; lotuta ez dauden eragiketak. Ondasunen eskurapenak Europar Batasunaren barrenean. Salbuespenak. Sorrarazpena. Zerga-oinarria.

16. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (II). Subjektu pasiboak. Zergaren erantzuleak. Eragina. Zerga-tasak. Kenkariak eta itzulketak.

17. gaia.–Balio erantsiaren gaineko zerga (III). Araubide bereziak. Subjektu pasiboen betebeharrak. Zergaren kudeaketa.

18. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (I). Izaera eta aplikazio eremua. Ondare eskualdaketak: zergapeko egintza, subjektu pasiboa, zerga oinarria, tributu-kuota, arau bereziak. Sozietate eragiketak: zergapeko egintza, subjektu pasiboa, zerga oinarria, tributu kuota.

19. gaia.–Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga (II). Egintza Juridiko Dokumentatuak: printzipio orokorrak; notario agiriak; merkataritza agiriak; agiri judizialak. Hiru karga motei aplikatzen zaizkien xedapenak: onura fiskalak; balioen egiaztapena; sorrarazpena eta preskripzioa; formazko betebeharrak; itzulketak; zergaren kudeaketa.

20. gaia.–Zerga bereziak. Ezaugarriak, araudia eta aplikazio eremua. Zerrenda. Zergapeko egintzak, elementu pertsonalak eta tributu zorraren kalkulua. Zenbait garraiobideren gaineko zergaren aipamen berezia: zergapeko egintza, salbuespenak, itzulketak, subjektu pasiboak, sorrarazpena, zerga oinarria, zerga tasa, likidazioa eta ordainketa. Aseguruetako primen gaineko zerga.

21. gaia.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea: xedapen orokorrak, tasa eta prezio publikoak.

22. gaia.–Nafarroako Toki Ogasunen finantzaketa. Nafarroako toki entitateen baliabide motak. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa.

23. gaia.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentua: aurrekariak, eginkizunak eta egitura. Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoa: egitura eta eginkizunak.

Oharra.–Zein egunetan argitaratzen den deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egun horretan indarra duen araudiaren arabera eskatuko dira gai guztiak.

Iragarkiaren kodea: F1315589